Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Oscar Gogorza

'Gidariek hitza hartzen dute' Panel Talk-aren koordinatzaile eta aurkezlea

Kazetaria eta eskarmentu handiko mendizalea da Gogorza. Informazio Zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean, eta gerozko 15 urteotan kazetari lanetan aritu da, batez ere mendiko gaiak jorratzen. Hamar urtez zuzendu du Campo Base aldizkaria, eta “El Pais” egunkariarekin kolaboratzen du mendiarekin zerikusia duten gaietan. Kazetari ez ezik, goi-mendiko gidaria ere bada eta esparru horretan ere aritzen da lanean, eskaladako jardueretan batez ere, Pirinioetan nahiz Alpeetan. Mendiko Gidarien Nazioarteko Elkarteak (UIAGM) ematen duen goi-mendiko gidariaren titulua dauka, mundu mailan titulu garrantzitsuena. Kirolene EAEko kirol irakaskuntzen zentro publikoko irakaslea ere bada, mendiko gidarien prestakuntzan, Kazetari eta eskalatzaile den aldetik, hainbat espediziotan parte hartu du Himalaian (Everest) eta Karakorumen (K2, Broad Peak, Nanga Parbat), eta, horrez gain, hainbat ‘seimilako’ igo ditu, baita Europako gailur nagusiak ere, Pirinioetan nahiz Alpeetan.

Mendiko giden inguruko panel Talk-a BBK Salan egingo da abenduaren 15ean 19:30etan.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies