PSYCHO VERTICAL

Zuzendaria: Jen Randall
Andy Kirkpatricken autobiografia salduenean oinarriturik dago Psycho Vertical. Idazle dibertigarri eta alpinista anti-heroi honen bizitza konplexua eta motibazioak aztertzen ditu filmak, modu gordinean eta hunkigarrian. Yosemiteko Capitan horman 18 egunetan eta bakarka eginiko eskaladan aletzen du Kirkpatrickek bere bizitza zer izan den.