Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Hasiera Ekitaldiko sarrerak Udan ere eskuratu daitezke eta irailetik aurrera jaialdiko Sarrera Pack-ak %50-43 bitarteko beherapenekin

Bilbo. Uda garaian, eskura dituzu Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko Hasiera Ekitaldiko sarrerak (abenduak 7). Euskalduna Jauregiko Auditoriumean 11. edizioko Sail Ofiziala zabalduko duen filma proiektatuko da, 'urteko mendi film handietako bat', seguru.

Sarrerek 13€ balio dute orain erosiz gero, eta leihatilan jartzen direnean 15€ balioko dute. Iaz agortu egin ziren, egunean bertan sarrera erosi nahi izan zuenak ez zuen aukerarik izan. 2017an jaialdiko 10 egunetako askotan agortu egin ziren saioetako sarrerak, Hasiera Ekitaldian bezala, baita Sala BBKn egin ziren saioetan ere. Iaz 10.400 ikusle bildu ziren Bilbon, Mendifilmen. 

Sarrera Pack-ak erosteak ere deskontuak eskaintzen ditu. Salmenten 2. fasea irailaren 15ean aktibatuko da eta urriaren 15era arte luzatuko da. Epe horretan Sarrera Pack-ek %50 eta %43 bitarteko beherapena izango dute saio egunetan leihatilan izango duten prezioarekin alderatuta. Handiena Pack Full eskaintzan, eta %43koa beste hiru Pack-etako bakoitzean. 

Lehen salmenta epe arrakastatsuaren ostean (ekainaren 15etik uztailaren 1era artekoa), bigarren hori beherapen garrantzitsuekin etorriko da beraz.

Pack eskaintzaren 3. eta azken fasea, berriz, urriaren 16an aktibatuko da, azaroaren 12ra arte. 

Fase horretan publikatuko da Sail Ofizialeko filmen zerrenda eta baita 11. edizioko programazioa ere. Beherapenak xamurtu egingo dira, baina tarte zabala eskaintzen jarraituko dute: %36 merkeago Full Packa, %33 lehen asteburuko packa, %28 bigarren asteburua, eta %32 Non Stop sarrera packa. 

Lau Pack motak: 

PACK FULL (abenduak 7-15): Sala BBK-n egingo diren saio guztiak (22) eta Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldia

PACK 1. ASTEBURUA (abenduak 7-9): Sala BBK-n egingo diren lehen asteburuko saio guztiak (8) eta Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldia

PACK 2. ASTEBURUA (abenduak 14-15): Sala BBK-n egingo diren bigarren asteburuko saio guztiak (6), Non Stop ezik.

PACK NON STOP (abenduak 16): 4 saio BMFF 2018an saritutako filmekin

  

11. edizioko sarrerak web ofizialean www.mendifilmfestival.com eta Euskalduna Jauregiko online salmenta gunean erosi daitezke.

Ekitaldia

Egunak

Non

2.fasea

(Irailak15-Urriak 15)

3.fasea

(Urriak 16-Azaroak 12)

Azken prezioa

BMFF 2018 FULL PACK

2018-12-07/15

Euskalduna Jauregia - Sala BBK

120,00

(+ kudeaketa gastuak)

150,00

(+ kudeaketa gastuak)

238,00€

BMFF 2018 PACK 1.ASTEBURUA

2018-12-07/09

Euskalduna Jauregia - Sala BBK

55,00€  

(+ kudeaketa gastuak)

65,00€  

(+ kudeaketa gastuak)

96,00€  

BMFF 2018 PACK 2.ASTEBURUA

2018-12-14/15

Sala BBK

35,00

(+ kudeaketa gastuak)

38,00

(+ kudeaketa gastuak)

62,00€

 

BMFF 2018 PACK NON STOP

2018-12-16

Sala BBK

25,00€  

(+ kudeaketa gastuak)

28,00€  

(+ kudeaketa gastuak)

44,00€  

 

 

Oparitu Mendi!

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy