Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

'The Lighthouse', Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko irudia


Christoph Jorda argazkilari alemaniarraren ‘The Lighthouse’ da abenduaren 8tik 17ra egingo den  Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko irudia.

Hala erabaki du 3. CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako epaimahaiak, Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatzen duen lehiaketa.

Hain zuzen, Donostiako Antzoki Zaharrean gaur (2017ko maiatzak 27) egin den CVCEPHOTO sari banaketa ekitaldian bertan irudikatu dute sari ematea BMFF-eko zuzendari Jabier Baraiazarrak eta Christoph Jordak berak.

‘The Lighthouse’ argazkian munduan garaien dagoen itsas argia da ardatza. Suitzako Alpeetako Overalp Pass mendi lepoan 2.046 metrora dago kokatua, Rin ibaiaren jaiotza eremuan, eta ingurua promozionatzeko eraiki zuten bertan. Europako ibai esanguratsua da Rin, nabigaziorako eta garraiorako erabiliena, eta Suitza, Liechtenstein,  Austria, Alemania eta Frantzia gurutzatzen ditu Herbeheretan itsasoratu aurretik.

Hala aurkezten du ‘The Lighthouse’ lana egileak berak:

Suitzako alpeetan Alemaniako Salomon Freeski taldearekin astebeko egonaldia egiteko aukera aparta izan nuen. Zoritxarrez eguraldia oso kaxkarra izan zen, eta elur jausi arriskua handia zen. Arazo hori konpondu beharra neukan, egoerari buelta emateko sormena erabili behar nuen. Eta kontrakotasunek onurak ekartzen dituzte zenbaitetan. Suitzako Oberalp Pass-en dago munduan altuen dagoen itsasargia, itsas mailatik 2.046 metrora. Rin ibaiaren iturburua dagoen tokian eraiki zuten. Haren parekidea den beste itsasargia Herbeheretan dago, Rin ibaia itsasoratzen deneko tokian. Argazki hau lortu ahal izateko, sei lagunek egun oso bat behar izan genuen jauzi egiteko arranpla bat, lur hartzeko gunea eta abiadura hartzekoa eraikitzeko.  Hiru Profoto B1 flasburu nituen, bi itsas argi barruan, eta bestea haren atzealdean. Jauzia oso arriskutsua zen, haizeak indartsu jotzen baitzuen eta ikusmena urria baitzen. Eskiatzailea: Sebastian Scheck (22 urte, Alemania).

 Christoph Jorda, Jabi Baraiazarra (BMFF( eta Rafa Elorza (CVCEPHOTO)

Argazkia nola lortu zuen erakusteko BIDEOA: https://vimeo.com/166405464

Christoph Jorda: www.christophjorda.com

  

 CVCEPHOTO 2017 Palmaresa

 1.Saria, 1400€ eta Garaikurra, Iñigo Aristeguik propio egina:

DREAM GREEN, David Wrangborg (Suedia)

2.Saria eta eta 600€:

THE TOTEM, Krystle Wright, Australia

3. Saria eta 300€:

MAGIC ICE, Rainer Eder, Austria

Bilbao Mendi Film Festival Kartela Saria eta 600€:

THE LIGHTHOUSE, Christoph Jorda, Alemania

 

*Ohorezko beste 17 Aipamen eman dira

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy