Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Kurt Diemberger-i emango dio IAMF-k 2018ko Sari Nagusia haren zinemagintzako eta mendiko ibilbideen aitortzan

Trento (Italia), 2018ko maiatzak 2. Mendi zinemaldien nazioarteko elkargoak (International Alliance for Mountain Film-IAMF) mendi zinemagintzari ekarpen esanguratsua egin dioten pertsonaiei ematen dien Sari Nagusia Kurt Diemberger-i dagokio aurten. Hala aitortu diote gaur Trentoko zinemaldian (Italia) antolatutako ekitaldian. Roberto de Martin Trento Film Festivaleko Zuzendariak eta Jabier Baraiazarra IAMF-ko Presidenteak -Bilbao Mendi Film Festivaleko Zuzendaria-, lagundu dute Kurt Diemberger ekitaldi horretan.

Kurt Diemberger (1932 Austria, urte askoz Italian bizitutakoa), digitalizazio aro aurreko maisu handietako bat da mendi zinemagintzan, eta alpinista gisa sekulako kurrikulua du: Broad Peak (1957) eta Dhaulagiri (1960) gailurretan lehenengoak izan ziren bi taldeetako kide izan zen, eta Makalu (1978), Everest (1978), Gasherbrum II (1979), eta K2 (1986) zortzimilakoak ere eginak ditu; Alpeetan izotz eta haitz eskalada igoera asko egindakoa da, eta mundu osoko mendietan ibilia da. "Zortzimiletako kameralaria" goitizenez ezagutzen da, teknologia elektronikoa gailendu aurreko aroan Himalayako mendi garaietan grabaketak egiten zituen bakanetakoa baitzen. Luzez jardun zuen filmagintzan, oparoa da haren filmografia, mendiko zinemagintzan erreferentziazko lan asko, berdin gailurrei eta mendi igoerei buruzkoak, explorazio abenturei buruzkoak, nahiz erreportaia etno-antropologikoak. Mendiko gaiei buruzko idazle gisa ere emankorra izan da oso.

IAMF Sariaren banaketa ekitaldi ofiziala Bilbon egingo da, Mendi Film Festivalen 11. edizioan, abenduaren 7tik 16rako egunetan. Orduan egingo da IAMFren urteko batzarra. Bost Kontinente eta 18 herrialde ordezkatzen dituzten 23 mendi zinemaldik eta Torinoko Musseo Nazionale della Montagnak osatzen dute IAMF, tartean Bilbao Mendi Film Festival, eta gaitegi horretako zinema industriaren ardatza da.

IAMF GRAND PRIZE
http://www.mountainfilmalliance.org/grand-prize/
 
2018 KURT DIEMBERGER
2017 GILLEZ CHAPPAZ
2016 SENDER FILMS
2015 ANNE, ERIK and VÉRONIQUE LAPIED
2014 ERIC CROSLAND and DAVE MOSSOP, SHERPAS CINEMA
2013 ALASTAIR LEE
2012 ERMANNO OLMI
2011 PAVOL BARABÁS
2010 HANS-JÜRGEN PANITZ
2009 LOTHAR BRANDLER
2008 SEBASTIÁN ÁLVARO
2007 MICHAEL BROWN
2006 DIRECTORATE GENERAL FOR TELEVISION SWITZERLAND
2005 JEAN-PIERRE BAILLY
2004 FULVIO MARIANI
2003 LEO DICKINSON
2002 GERHARD BAUR

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy