Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

11. edizioko sarrerak azaroaren 19tik aurrera

Bilbao Mendi Film Festivaleko 11. edizioko sarrerak azaroaren 19tik aurrera jarriko dira salgai eta www.mendifilmfestival.com bidez eskuratu daitezke. Kutxabankeko multizerbitzu kutxazainetan, eta Sala BBK, Golem Alhondiga zinemak eta Euskalduna Jauregiko leihatiletan ere erosi daitezke. Aurretiaz erosteagatik deskontua dute banan-banako sarrerek. 

Abenduaren 7an Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldiko sarrerak, berriz, noiznahi erosi daitezke. Jaialdiko Sail Ofiziala zabalduko duen THE DAWN WALL filma proiektatuko da egun horretan.

Bertan izango dira protagonista nagusia Tommy Caldwell eskalatzailea, Peter Mortimer zuzendaria eta Philipp Manderla ekoizlea, beren lana aurkezteko.

Azken edizioetan sarrerak agortu egin dira Hasiera Ekitaldirako, eta baita beste hainbat saiotan ere. Bilbao Mendi Film Festivaleko 2017ko edizioan 10.400 ikusle bildu ziren, eskainitako edukiaren %70a gaindituz.

www.mendifilmfestival.com

Sponsors

Instituciones/Instituzioak/Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2018 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies