Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tour zikloko ondorengo saioak atzeratuta:

Filma!-Sevatur-San Sebastián (M13-14, Kursaal)

Vielha e Mijaran (M14-15, Cinema Vielha)

Sevilla (M19, Cine Avenida)

Iruña-Pamplona (M23-24-25-26, Golem Baiona)

Zaldibar (M26-A2, Liburutegi Zaharra)

Arratzu (M27, Kultur Aretoa)

Amurrio (M27, Amurrio Antzokia)

Hondarribia (M28-29, Itsas Etxea Auditoriuma)

Orona Fundazioa (A1, Ideo Hernani)

Irurtzun (A3, Kultur Etxea)

Teruel (A4, Teatro Marín) 

Izaba (A10, Cine de Isaba)

Zumarraga (A23, Zelai Arizti)

Cangas de Onís (A25)

COVID-19 birusa gehiago ez zabaltzeko neurriak ezarri behar dira, eta osasun agintaritzak emandako gomendioei jarraiki hartu da neurri hau, tokian tokiko antolatzaile eta laguntzaileekin batera.

Ekitaldi hauek burutu ahal izateko data berriak aztertuko ditugu orain.

Webgune berria estreinatu dugu!

Bilbao Mendi Film Festival-ek sarean duen irudia indartu du webgunearen diseinu berriaren bidez. Orain orrialdea askoz dinamiko, fresko, azkar eta erosoagoa da, eta irudi moderno eta erakargarriagoa  du.

 

 

 

Gure webgunean jaialdiari buruzko informazio guztia aurki daiteke: jaialdiko hamar egunetan eta urte osoan zehar eskaintzen den zinema-programazioari zein aldi berean antolatutako ekintza eta ekitaldiei buruz; ingurune eta hiriari buruz; eta jaialdia posible egiten duen lan-taldeari buruz.

Gure webgune berriari esker, araudia eta izena emateko formularioa oso erraz aurki dezakete bai sail ofizialera euren lanak aurkeztu nahi dituztenek, bai BMFF-ek antolatzen dituen beste lehiaketa batzuetan parte hartu nahi dutenek.

Komunikabideentzat ere errazagoa izango da akreditazioa lortzea eta prentsa-oharrak kontsultatzea; eta eskurago izango dute multimedia eduki oro.

Horrez gain, web orriak “Mendi”-ko lan-taldearen kide izan nahi duten boluntarioei jaialdiarekin harremanetan jartzeko aukera emango die.

Erabiltzaileek Mendi TV-ko bideoak eta argazki galeria osoa ikusi ahal izango dituzte.

Bukatzeko, Mendi Tour bat antolatu nahi dutenek filmen eskaintza osoa eta eskura dauden aukera guztiak berehala ikusi ahal izango dituzte klik bakar batekin. 

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies