Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

“Alpinist”eko 50. zenbakiaren azala bere marrazkiekin jantzi du Jeremy Collins gure lagunak

“Alpinist” aldizkariaren 50. zenbakia salgai da dagoeneko. Ale berezi horren kaleratzea ospatzeko, argitalpena galaz jantzi da. Bilbao Mendi Film Festival-eko azken edizioan protagonista izan genuen Jeremy Collins artista eta eskalatzaileak (http://jercollins.com) bi portada prestatu ditu argitalpen berezi horretarako.

 

 

 

Gainera “Mendi”-ko jarraitzaileek "Alpinist" eta “Backcountry” aldizkarietara harpidetzeko eskaintza berezia izango dute:

  • “Alpinist" aldizkarira urte bateko harpidetza (4 argitalpen) 59 dolarren truke.
  • “Backcountry” aldizkarira urte beteko harpidetza (6 argitalpen) 32 dolarren truke.

Harpidetu egin nahi duten Bilbao Mendi Film Festival-eko  jarraitzaileek MENDI15 kodea erabili beharko dute euren datuak sartzerako orduan hurrengo esteketan:

https://www.alpinist.com/subscribe/New

http://backcountrymagazine.com/subscribe/create-a-new-backcountry-subscription/

“Alpinist” aldizkariaren 50. zenbakiko azal bitxi horiek sortzeko, Collinsek gogor egin du lan; eta hainbat aukera kontuan hartu ondoren eta Katie Ives editore-buruarekin eta Mike Lorenz arte zuzendariarekin hitz egin ostean, hasierako aukerara itzuli dira, hasierako uneetan buruan izan zuten aukerara. Euren aburuz, erakutsi nahi zuten jarrera irudikatzeko perfektuak ziren Barry Blanchard eta Kitty Calhoun alpinisten irribarreak. Collinsek igoeretan gertatzen den une zehatz bat irudikatu nahi zuen: alpinista ohartzen denean munduan ez dela beste toki hoberik. Marrazkilariak baieztatzen du Bancharden eta Calhounen eguzkitako betaurrekoetan islatzen diren mendiek (Alaska iparraldeko Arrigetch tontorretan oinarrituta) ametsetako gailurrak adierazten dituztela, amaierarik gabeko gailurrak. Collinsen arabera, gailurren islak zein urrun heldu diren irudikatzen du, baita oraindik etortzeko dagoen guztia ere.

Salgai daude jada “Alpinist”-en 50. azalaren bi bertsioak: tonu laranjak dituen Barry Blanchardena eta tonu berdeak dituen Kitty Calhounena. Aukeratu gehien gustatzen zaizuna!

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy