Hurrengo geltokiak: Iruña eta Leioa
Iruña eta Leioako Mendi Tourrak egingo dira aste honetan. Astelehenetik ostegunera, lau egunez bakoitzeko bina saio eskainiz, Iruñeako Golem Baiona zinemetako hitzorduak Zangozaren lekukoa hartuko du Nafarroan. Leioan, berriz, edizio berezia izango da aurtengoa, 10.ez helduko baita bertara, mendiko pelikula onenen eskaintza, Kultur Leioa Auditoriumera.
A History of Passion 2000-2020: Mendiko Zinemaren aldeko Nazioarteko Elkargoaren historia
Mendiko Zinemaren aldeko Nazioarteko Elkargoak - International Alliance for Mountain Film 20 urte bete berri ditu eta haren ibilbidea errepasatzen duen liburu bat argitaratu du, Turingo (Italia) Mendiko Museoko Enblemen Aretoan sortu zenetik gaurdainoko historioak biltzen dituena. Mendi Film 2011ean batu zen elkargora, 10 urte daramatzagu, beraz, munduko mendi zinemaldirik ospetsuenekin batera bidea egiten. Horrez gain, Jabier Barayazarra gure Zuzendaria IAMF-ko Presidentea da 2018tik.
Mendi Tour otsailean: Zangoza, Iruña, Leioa, Gasteiz, Santutxu (Bilbo) eta Eskoriatza
Mendi Tour 2021 ibilbideak otsailean euskal hiriburuetara joko du, Iruña, Gasteiz eta Bilbon emanaldiak eskainiz, eta hitzordu klasikoei ere eutsiko die, Leioan eta Eskoriatzan.