Mendi Film Festival eta Skimetraje elkarlanean hasi dira sortzaile eta zuzendari berrien talentuari bide emateko
Bilbo-Pamplona/Iruña. Mendi Film Festival eta Skimetraje Play Pyrenees Piriniotako eski eta snow jaialdia elkarlanean hasita gaudela iragartzen dugu ohar honen bidez. Ospatzekoa den uztartzea da, mendiko kulturaren aldeko eginahalean eta lanean indartzen gaituena. Alde biek orain arte osatutako ibilbidea dugu berme: Skimetrajek 7. edizioa beteko du aurten (azaroak 14-17) eta Bilbao Mendi Film Festivalek 11.a (abenduak 7-16).
Alex Areizagaren 'Orain' laburmetraiak irabazi du Kirolene Film lehen edizioko sari nagusia
Kirolene Film lehiaketaren sari banaketa ekitaldia eta festa egin da gaur, 2018ko maiatzak 11, Durangoko San Agustin Kultur Gunean.
Ingurune naturalean oinarritutako kirol film laburren lehiaketa da Kirolene Film, lehen edizioa bete du aurten, eta Bilbao Mendi Film Festivalen babesa izan du.
Lehen edizioan 24 film laburrek hartu dute parte, 3 egile profesional eta 19 egile amateurrek egindako lanak.
Sari Nagusia Orain film laburrak jaso du, Gattiken produkzio etxeko Alex Areizagak zuzendutako lana. Hemen sinopsia: "Iraganaren itzaletik ihesi eta etorkizunaren bila, orain-a dela bizi behar dugun unea, eta filmak gogoeta hori egiten du, orain horren bila eginiko bidea erakutsiz".
Golem Baionako areto nagusia birritan bete zen 'Al Otro Lado de la Cuerda' filmaren estreinuan Iruñako lehen Mendi Tour egunean
Iruña-Pamplona, 2018ko apirila. 500 lagunetik gora bildu ziren astelehenean (apirilak 23), Golem Baionako (Iruña) lehen Mendi Tour egunean, Al Otro Lado de la Cuerda filmaren Iruñako estreinuaz gozatzeko. Bi saio, biak beteak, Sold Out!
Javi Valero zuzendaria, Arkaitz Yurrita protagonista eta ekoizlea, Mikel Zabalza eta Eneko Cesar eskalatzaile protagonistak, eta Eli Azurmendi margolariak aurkeztu zuten lana, eta filmaren lan-taldeko beste hainbat kide ere bildu ziren bertara. Giro aparta atzo Iruñakoa!