Eskalada krokisei buruzko mundu mailako erakusketarik handiena inauguratu da BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko aurrerapen gisa
Bilbo, 2023ko azaroak 24. Gaur aurkeztu da Bilboko Aztarnategian HARRI, ORRI, ARkatz erakusketa, eskaladako eta mendiko krokisetako artelan ilustratuz osatua, eta mundu osoko egileen ekarpenak dituena. Nazioartean gaiari buruz inoiz egin den erakusketarik handiena da. Liburu bat ere argitaratu da harekin batera, EL ARTE EN EL CROQUIS DE ESCALADA / ART IN CLIMBING TOPOS.
Mendi Tour zine zirkuituak gora egin du 2023an, 14.000 ikusle bilduz 53 egoitzatan
Mendiko zinemagintza onenaren eskaintza ibiltaria, 2023ko Mendi Tour zirkuitua, Euskal Herritik abiatu eta Espainia osoan zabaldu da beste behin. 53 hiri edo herritan eskaini dira zine saioak -iaz 46 izan ziren-, eta 14.000 ikusle bildu ditu, iaztik %25ko igoera.
Gehiago irakurri: Mendi Tour zine zirkuituak gora egin du 2023an, 14.000 ikusle bilduz 53 egoitzatan
YHABRIL. LUZ, MONTAÑA, ¡ACCIÓN! argazki erakusketa Metro Bilbaon
Jabier Baraiazarra (BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zuzendaria), Yhabril argazkilaria eta Eneko Arruebarrena (Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusia)
Geltokiak
- ZAZPIKALE/San Nikolas (Abenduaren 1ean ABANDO/Berastegi geltokira pasatuko da)
- MOYUA/Diputazioa
- INDAUTXU/Urkijo
- SAN MAMÉS-SANTIMAMI/ Luis Briñas
Epea: 2023/11/15 – 2023/12/30
Gehiago irakurri: YHABRIL. LUZ, MONTAÑA, ¡ACCIÓN! argazki erakusketa Metro Bilbaon