"Ski is Life" BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 2022 poster ofiziala
"Ski is Life" argazkia da gure aurtengo edizioko irudi nagusia, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia posterra saria irabazi du CVCEPHOTO lehiaketan. Sandi Bertoncelj argazkilari esloveniarraren lana da, hain zuzen duela 2 edizioko irudi nagusia ere ekarri ziguna, 2020ko "Into the Light" hura.
Gehiago irakurri: "Ski is Life" BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 2022 poster ofiziala
IAMF elkargoak aurrez aurreko batzarra ospatu du Trenton
Elkartuta, lehen bezala orain ere, baina aurrez aurre batzartzeko aukeran. Hunkigarria izan da IAMF-Mendi Zinemaren aldeko nazioarteko elkargoko kideon batzarra 70. Trento Film Festivalean. Baziren bi urte, pandemia tarteko, aurrez aurreko batzarrik egin izan ezinda, eta Trento bezalako testuinguru sinbolikoan bildu gara IAMF-ko 28 kideak: mundu osoko 26 mendi zinemalditako ordezkariak, Torinoko Museo della Montagna eta Mendiko Zinema artxiboa.
Jabier Baraiazarra, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko zuzendaria, IAMF-ko Presidentea da egun.
Gehiago irakurri: IAMF elkargoak aurrez aurreko batzarra ospatu du Trenton