Alastair Lee-ren hiru pelikula gehitu dira Mendi Tour Online eskaintzan
Climbing Blind (Eskaladako Film Onena Mendifilm 2019), Blood Moon (Mendifilm 2018 Sail Ofiziala) eta Blocheads (Mendifilm 2016 Sail Ofiziala) pelikulak gehitu dira Mendi Tour Online zerrendan, Mendi Filmen Vimeo plataformako txokoan.
Eskalada barra-barra eta oso protagonista bereziak dituzten pelikulak, Alastair Lee zuzendari britainiarraren zigilua dutenak. Mendi Filmekin lotura estua duen zuzendaria da, haren 12 pelikulek hartu dute parte Sail Ofizialean 2010az geroztik, eta mendiko zinemagintzan erreferente bat da, besteak beste IAMF-Mendi Zinemagintzako Nazioarteko Elkargoaren Sari Nagusia jaso zuen 2013an.
Gehiago irakurri: Alastair Lee-ren hiru pelikula gehitu dira Mendi Tour Online eskaintzan
FILMIN-en ere Mendi Tour Online
Online eskaintza zabaldu egin da Mendi Filmen, orain FILMIN zine plataforma digital prestigiotsuan ere ikus daitezke Bilbon nabarmendutako pelikulak. Unbranded, Freedom Underload, Dirtbag: The Legend of Fred Beckey... bezalako lanak, Mendi Filmen Sari Nagusia irabazitakoak, eta beste hainbat gehiagorekin gozatzeko aukera Mendi Tour Online kanalean. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikulak nahieran, noiznahi eta nonahi. Eta jatorrizko bertsioei eutsiz, nahi bada Mendi Filmek landutako euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluetara jotzeko aukerarekin.
Mendiko Zinemarako Nazioarteko Elkargoak bere sareko jaialdi guztietan filmak online erregistratzeko aukera jarri du abian
Mendiko Zinemarako Nazioarteko Elkargoa-IAMF, Mendiko Zinemaren sektorean lan egiten duten profesionalei eta entitateei zerbitzua ematera bideratutako erakundea da. 20 herrialde desberdinetan ospatzen diren eta kontinente bakoitzean ordezkaritza duten jaialdien sarea eskaintzen du. Sareak trukaketa profesionala eta sortzailea ahalbidetzen du zinemagileekin, kirolariekin, outdoor markekin eta mendi komunitatearekin, eta ideiak partekatu eta zinema eta mendiko komunitateko eta Aliantzako kideentzako baliagarriak diren zerbitzuak ahalbidetzen ditu.