CHOLITAS
2019, Espainia, 80 min, V.O - es SUBT - es / eu
Zuzendaria: Jaime Murciego & Pablo Iraburu
2019ko Mendi Filmeko Epaimahaiaren Saria
Boliviako bost emakume indigenek espedizio berezi bat egingo dute. Aconcagua, Ameriketako mendirik garaiena, igo nahi dute, askatasun eta ahalduntze erakusle gisa. Haien itxura deigarria da oso: gona tradizionalak jantzita eskalatzen dute. Ez dira eskalatzaile hutsak, mendian libre, zoriontsu eta bizirik sentitzen diren emakume adoretsuak baizik. Abentura honek, emakume izaera inspiratzailea erakutsiko dio munduari eta, bidenabar, tradizioa zaintzeko eta ama naturarekin harremanetan jartzeko bide bat.
Cholitas from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
FREEDOM UNDER LOAD
2016, Eslovakia, 58 min, V.O - slk SUBT - es / eu
Zuzendaria: Pavol Barabáš
2016ko Mendi Filmeko Sari Nagusia
Tatras mendietako zamaketarien azken belaunaldiari buruzko lana. Zergatik hautatu zuten bizimodu hori, eta zergatik jarraitzen dute Europako azken Mohikanoak izaten. Eta bide batez, baliteke gutako bakoitzak soinean daramagun zamaz zerbait deskubritzea.
Freedom Under Load from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
MANASLU
2018, Austria, 100 min, V.O - ger SUBT - es / eu / en
Zuzendaria: Gerald Salmina
2019ko Mendi Filmeko Ikusleen Saria
Hans Kammerlanderren lorpen eta galera handienen kontakizun zirraragarria, historiako alpinista puntakoenetako bat. Bere buruari galdetzen dio ea nolatan dagoen bizirik, bere lagunik onenetako hainbat mendian hil diren bitartean.
Manaslu from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
DIRTBAG: THE LEGEND OF FRED BECKEY
2017, AEB, 96 min, V.O - en SUBT es / eu
Zuzendaria: Dave O'Leske
2017ko Mendi Filmeko Sari Nagusia / Ikusleen Saria
Fred Beckey ohiko “Dirtbag” eskalatzaile estatubatuar horietakoa izan zen. Misterioa, miresmena eta kritika oroitarazten ditu ezizen horrek 1940ko hamarkadaz geroztik. Mendirako eta eskaladarako grina itsuak bultzatuta, bizimodu bakartia eraman zuen Beckeyk. Hori dela eta, hainbat eskalada-lagun eta maitale galdu utzi ditu bidean, bere urratsen iraganean. 2017ko urrian zendu zen 94 urte zituela, eta urte luzez ondutako filma hau hari eginiko tributua da.
Dirtbag: The Legend of Fred Beckey from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
OSTATNIA GÓRA (THE LAST MOUNTAIN)
2019, Polonia, 83 min, V.O - pol / en SUBT - es / eu / en
Zuzendaria: Dariusz Załuski
2019ko Mendi Filmeko Mendiko Film / Zuzendari Onena
Poloniarren K2ko neguko espedizioak, Krzysztof Wielicki alpinista ospetsuak gidatuta, negu beltza nozitu zuen 2018an. Bi hilabetez, denetariko gertaerek asaldatu zuten haien egunerokoa: harri eta elur jausi arriskuak Euskaldunen Bidean, ebakuazioak, talde barruko tentsioak, komunikabideen presioa, eguraldi baldintza ankerrak… eta Nanga Parbatean Adam Bielecki eta Denis Urubko espediziokideek Élisabeth Revol alpinistaren erreskatean izan zuten parte hartzea ere.
Ostatnia Gorá from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
UNBRANDED
2015, AEB, 105 min, V.O - en SUBT - es / eu
Zuzendaria: Phillip Baribeau
2015ko Mendi Filmeko Sari Nagusia
Lau cowboy saiatuko dira zaldi basati talde bat adoptatu, entrenatu eta Mexikotik Kanadara eramaten. Bidaia norberaren ezagupena eta adiskidetasun froga bat izango da. Horrez gain, aurre egin beharko diete mendi pauso arriskutsu, gaixotasun, zaldi basati, lesio edota heriotzari.
Unbranded from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
BONINGTON: MOUNTAINEER
2016, Erresuma Batua, 80 min, V.O - en SUBT - es / eu
Zuzendaria: Brian Hall
2017ko Mendi Filmeko Mendiko Film Onena
Gizon handi bat, Sir Chris Bonington, da film honen protagonista. Haren ametsetako bidaia intimo honen muinean adiskidetasunezko, maitasunezko eta arriskuko istorioak ageri dira, baita galera suntsigarriak ere. Berezkoa duen esploratzaile sena eta grina islatzen dira haren ibilbide osoan eta eskalada bakoitzean. Eiger Iparreko lehen igoera britaniarra, Mont Blancen, Annapurna 2n, Nuptsen eta Paineko Erdiko Dorrean zabaldutako bide berriak, eta hainbat mugarri historiko, bestek beste, Annapurnako hego aurpegian, Everest hego-mendebaldean eta Ogro itzelean lortutakoak.
Bonington: Mountaineer from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
THE RIVER AND THE WALL
2019, AEB, 110 min, V.O - en / es SUBT - es / eu
Zuzendaria: Ben Masters
2019ko Mendi Filmeko Kultura eta Natura Film Onena
Bost lagun eta bidaia bat Estatu Batuetan barrena: Rio Grande ibaiaren bidean, Mexikoko mugari jarraituz; hasi El Pason eta Mexikoko Golkoraino jarraitu. Zaldiak, bizikletak eta kanoak dituzte garraiobide, eta kezka bat gidari: Texasen eraikitzekotan diren muga harresi berri baten mehatxua. Horrek izan dezakeen eragin ekologikoa aztertzea da helburua, baina bidaiak aurrera egin ahala, immigrazioaren aferak ere indar handia hartuko du.
The River and The Wall from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
JUREK
2015, Polonia, 73 min, V.O - pol SUBT - es / eu
Zuzendaria: Pawel Wysoczanski
2015ko Mendi Filmeko Mendiko Film Onena
Pawel Wysoczański-ren dokumentalak Jerzy Kukuczka-ren bizitza erakusten du, bai literalki bai metaforikoki. Oinetakoen garbitzailea izatetik aberats bilakatzera, langile sozialista izatetik hedabideetako izar bihurtzera, alpinismoan dirurik eta baliabiderik gabe hastetik 'Himalaiako koroa', 14 zortzimilakoak, lortzen lehena izateko lehian aritzera.
Jurek from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
HOME
2019, Kanada, 92 min, V.O - en SUBT - es / eu
Zuzendaria: Jen Randall
2019ko Mendi Filmeko Kirol eta Abentura Film Onena
Sarah Outenek munduari bira eman nahi zion kayakez, bizikletaz eta itsas txalupaz, Londres jaioterritik abiatuta, eta haren indarraz soilik baliatuta; hau da, motordun gailurik erabili gabe. 32.000 kilometrotik gora luzatu zen abentura itzela. Bizi-grina, umore zentzu itsaskorra, hausnarketa zintzo eta sakonak, une goxoak, eta borroka, zorion eta sufrimendu tarteak nahastuko dira ehunka grabazio orduko materialak dakarren bidaia kontaketa honetan.
Home from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
TOM
2015, Espainia, 67 min, V.O - en / it SUBT - es / eu
Zuzendariak: Angel Esteban eta Elena Goatelli
2016ko Mendi Filmeko Sail Ofiziala
Tom Ballard-ek 6 urte baino ez zituen haren ama, Alison Hargreaves eskalatzaile britainiar ezaguna, K2an hil zenean. Hala ere bizitza osoa eskaini zion mendizaletasunari, Nanga Parbaten 2019ko otsailean hil zen arte, 30 urte zituela. Mendian ibilbide laburra baina emankorra izan zuen, eta erronka batek jarri zuen denen ahotan: Alpeetako sei ipar horma ospetsuenak bakarka eta neguan eskalatzea. Cima Grande di Lavaredo, Piz Badile, Matterhorn, Grandes Jorasses, Petit Dru eta Eiger, seiak neguko denboraldi bakarrean osatzen lehena izan zen. Aita ulerkorra izan zuen babes nagusia, soiltasunean biziz.Tom from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
A DREAM OF EDWIN DRUMMOND
2020, Erresuma Batua, 54min, V.O - en SUBT - es / eu
Zuzendaria: Paul Diffley
2020ko Mendi Filmeko Gidoi Onena
Eskalatzaile, poeta eta eskubide zibilen aldeko aktibista miretsia, Edwin Drummond Erresuma Batuko eskaladaren historiako pertsonaia handienetako bat da. Parkinsonez gaixorik, Galesko Snowdonia parke nazionalera bidaiatuko du, “A Dream of White Horses” bide mitikoa ikustera. Bera eta David Pearce izan ziren hura igotzen lehenak, 1968an, eta aldi berean bide ikonikoa da Drummondek poeta eta saiakera-idazle gisa egindako lanean. Oroitzapen handiak loratuko zaizkio agur kutsuko bidaia hunkigarrian.
A Dream of Edwin Drummond from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
PSYCHO VERTICAL
2017, Erresuma Batua, 64min, V.O - en SUBT - es / eu
Zuzendaria: Jen Randall
2017ko Mendi Filmeko Gidoi Onena
Andy Kirkpatricken autobiografia salduenean oinarriturik dago Psycho Vertical. Idazle dibertigarri eta alpinista anti-heroi honen bizitza konplexua eta motibazioak aztertzen ditu filmak, modu gordinean eta hunkigarrian. Yosemiteko (California) El Capitan hormako South Seas bidea 18 egunetan eta bakarka eginiko eskaladan aletzen du Kirkpatrickek bere bizitza zer izan den.
Psycho Vertical from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
VAELTAJAT - WANDERING IN THE WHITE
2019, Finlandia, 28min, V.O - fin / en SUBT - es / eu / en
Zuzendaria: Otto Heikola
2020ko Mendi Filmeko Argazkilaritza Onena
Orientazio kirolean eskarmentu handiko bikote bat, garai batean lehiaketa garrantzitsuak irabazitakoa, Laponian lau eguneko eski zeharkaldi bat egitekotan da. Abiatu orduko, elur ekaitz batek harrapatuko ditu eta noraezean geratuko dira. Bidaia lasai eta atsegin bat izatekoa zena, amesgaizto bihurtuko zaie. Hil ala biziko erabakiak hartu beharko dituzte, muturreko baldintzetan.
Vaeltajat from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
SENSE RETORN
2019, Espainia, 31 min, V.O - es SUBT - eu / en
Zuzendaria: David López Sánchez
2019ko Mendi Filmeko Sail Ofiziala
Mont-rebeiko hormetan eskalada bide bat zabaltzeko xedearekin bildu da lau laguneko taldea: Siebe Vanhee, Roger Molina, Jorge Solorzano eta Miquel Mas. Eskalada maila desberdina dute laurek, baina jardueraren zailtasunei eta arazoei aurre egin behar diete elkarrekin. Erronkari ekiteko, beren mugak eta beldurrak gainditu behar dituzte. Eskalada tradizionalarekiko errespetua eta adiskidetasuna azaleratuko dira langintza horretan.
Sense Retorn from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
POLYFONATURA
2019, Norvegia, 20min, V.O - nor SUBT - es / eu / en
Zuzendaria: Jon Vatne
2020ko Mendi Film Epaimahaiaren Aipamen Berezia
Fiordoen eta mendien artean sortutako kontzertu sentsoriala, denboraren eta espazioaren bidez, pertsonek natura esperimentatzeko eta entzuteko duten modua alda dezakeena. Eirik Havnes nerd artistak naturako soinuak biltzen ditu bere fabrikazio propioko mikrofonoekin, musika konposizio berezi batean nahastuz eta bilduz. Lan prozesu zirraragarriaren, natura ikusgarriaren eta musika eder baten atzean, artista bakarti baten sormen borrokak aurkitzen dira.
Polyfonatura from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
VIACRUXIS
2018, Espania, 11min, V.O - mutua
Zuzendaria: Ignasi Lopez
2018ko Mendi Filmeko Film Labur Onena
Stop-motion teknikaz maisuki egindako film laburra. Marcel eta Andrezj dira protagonistak, bi eskalatzaile handi. Marcelek bere gain hartu du liderraren rola eta ospea, eta Andrezjek, aldiz, nahiago du itzalean egon; gaua eta eguna bezain desberdinak izan arren, talde bikaina osatzen dute. Oraingo honetan, erronkarik gogorrenari aurre egingo diote: mendirik garaienean inork aurrez igo gabeko gailurra eskalatzeari. Horretarako, ordea, oztopo handiak gainditu beharko dituzte, gorriak eta bi ikusi, eta, batez ere, batak bestea jasan.
Viacruxis from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
THIS MOUNTAIN LIFE
2018, Kanada, 77min, V.O - en SUBT - es / eu
Zuzendaria: Grant Baldwin
2018ko Mendi Filmeko Sail Ofiziala
Martina eta bere ama Tania, 60 urtekoa, sei hilabeteko eski-zeharkaldi batean menturatuko dira, Kanadako mendebaldeko kostaldeko mendi arriskutsuetan barna. Paraje harrigarriez gain, beren abenturan itzal handiko pertsona liluragarriekin egingo dute topo.
Superhombre from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |
SUPERHOMBRE
2019, Errumania, 70 min, V.O - ro SUBT es / eu
Zuzendaria: Lucian Mircu & Mircea Gherase
2019ko Mendi Filmeko Sail Ofiziala
Horia Colibășanu dentista, bi semeren aita eta Himalaiako alpinista da aldi berean. Hiru ardatz horien arteko oreka da haren bizitzako oinarria. Bere ibilbideko ereduak erabili nahi ditu jendeari kirol zaletasuna, natura zaletasuna eta bizimodu aldaketa iradokitzeko. Esaterako, Annapurnan, 7300 metrora, Iñaki Ochoa de Olzaren alboan eutsi zioneko hura edo berriki, 2017an, Everest bakarka igotzen saiatu zenekoa.
Superhombre from Mendi Film Festival on Vimeo.
Online Ikusi |