PELIKULAK ONLINE ALOKATZEKO URRATSAK
Online edukian sartzeko, egin klik trailer bakoitzaren azpian aurkituko duzun "ikusi online" botoian.
Vimeora iritsitakoan, alokatzeko botoian klik egin eta Vimeon kontu bat sortu (jada konturik ez badaukazu), edukiaz gozatu ahal izateko. Zure telebistatik, mugikorretik edo tabletetik ikusi ahal izango duzu. Geolokalizatuta dago, Espainian beti ikusgai, gainontzeko herrialdeetan mugak filma bakoitzaren menpekoak izanik.
Pelikulak nahi beste aldiz ikusteko aukera duzu haien ikustaldi epearen barruan (orokorrean alokatzen denetik 24 ordu). Ikustaldi epe hori desberdina izan daiteke alokatu duzun edukiaren arabera.
Alokairuaren ikustaldi epea titulua eskuratu duzun bezain pronto hasiko da. Alokatzen dituzun pelikula guztiak zure Vimeo kontuan agertuko dira, erosketen atalean (https://vimeo.com/purchases).
ORDAINKETA MODUAK
Txartelarekin nahiz PayPal bidez egin daitezke ordainketak.
NABIGATZAILE ETA GAILU BATERAGARRIAK
https://vimeo.zendesk.com/hc/es/articles/360001624108-Requisitos-del-sistema-para-visualizar-videos-realizar-b%C3%BAsquedas-y-para-las-aplicaciones
* TV aplikazioetan azpidatziak ezin dira ikusi, aplikazioaren mugetako bat da. Telebistan azpidatziak ikusteko PC-a konektatu beharra dago
Ohiko galdera gehiago ikusi ahal izateko klikatu ondoko estekak:
https://vimeo.zendesk.com/hc/es/articles/235696528-Ve-videos-de-On-Demand