|
GOI MENDIKO XVI. JARDUNALDIAK |
|
Urtarrilaren 16tik 21era bitartean, MFFak antolaturik eta Estadio Fundazioa-Vital Kutxak babesturik, hitzaldi teknikoak eta ikusentzunezkoak egingo dira dira Gasteizko Estadio Fundazioaren egoitzan eta Dendaraban. Simon eliasek, Silvia Vidalek, David Palmada "Pelut"ek eta Manuel Gonzalez "Lolo"k euren jardueren argibide teknikoak emango dituzte eta euren ikusentzunezkoak erakutsiko dituzte. Informazio gehiago. |
|
|
MENDI ZABALAK- Santi Yaniz Gasteiz, Goiuri Jauregia, abenduaren 13tik urtarrilaren 31ra Mendizaleak gailurrera iristean beti keinu bera egiten du: panorama begiratu eta miretsi. Mendiarekiko den beste da zinearekiko panorama, begiratzeko modu bat, emozioen eta pasioen mundu horri zabaldutako leiho bat. Mendiarekin argazki panoramak egiteak espazioa eta begirada eraikitzeko modu berri bat erakusten dio argazkilariari. Mendi Zabalak atal honetan gertueneko mendiei paisaiatutako formatu horren berezitasunaz begiratuko diegu, paisaia bere modurik zabalduenean irudikatuz, ohikoan ikusten ditugun ortzi-mugen pare.
Non: Goiuri Jauregia Noiz: abenduaren 13tik urtarrilaren 31era Ordutegia: astelehenetik ostiralera 11:30-13:30 eta 17:00-19:00 Sarrera doan Mapa Ikusi Santiago Yaniz Aramendia (Bilbo, 1957). 1980an hasi zen argazkilari profesional lanetan, egile argazkigintzatik abiatutako formazio autodidakta luze baten ostean. 1987an EHU-ko Kazetaritza Lizentziatura atera zuen. Argazkilaritza eta kazetaritza aldi berean egin izan ditu, Euskal Herriko eta penintsula iparraldeko gai desberdinak jorratuz, bereziki mendi gaiak. Free lance argazkilari bezala aldizkarietan eta magazinetan argitaratu ohi ditu bere lanak, eta argitalpen eta bilduma editorial askoren ilustrazioetan parte hartu izan du, bereziki euskal etnografia eta geografiaren inguruko lanetan eta mendiko paisaia eta jardueren inguruko lanetan. Lan horiei eta bere ibiltari bokazio nekaezinari esker Euskal Herrian eta Pirinioetan aldenik alde ibili izan da, bertako txoko guztiak zehatz-mehatz ezagutzen ditu eta bere kamerarekin paisaien eta jendeen izaerak deskubritu ditu.
|
|
Film onenari saria / Best film “180º South” - USA Zuzendaria / Director: Chris Malloy
Mendiko film onenari saria / Best Mountain film “Vertical mailing Greenland” - Belgium Zuzendaria / Director: Sean Villanueva O’Driscoll
Mendiko kirolen film onenari saria / Best extreme film “Fly or die” - USA Zuzendaria / Director: Peter Mortimer, Nick Rosen
Mendia-ingurumena-ekologia saria / Mountain Culture best film “Arditan” - Euskadi Zuzendaria / Director: Egoi Markaida
Argazki onenari saria / Best photography “Wildwater” - USA Zuzendaria / Director: Anson Fogel
Epaimahaiaren saria / Jury award “Deklaracja nieśmiertelności” - Poland Zuzendaria / Director: Marcin Koszalka
Euskarazko film onenari saria / Best film in Basque “Aizkora hotsak goi mendietan” - Euskadi Zuzendaria / Director: Eukeni Arriortua
Laburmetraia onenari saria / Best short film “Cold” - USA Zuzendaria / Director: Anson Fogel
Ikus-entzulegoaren saria / Audience award “Solitaire” - USA Zuzendaria / Director: Nick Waggoner
Epaimahaiaren aipamen berezia / Jury special mention “Encordades” - Catalonia Zuzendaria / Director: Gerard Montero
|
|
LEO HOULDINGek DEAN POTTER ordezkatuko du MENDI FILM FESTIVALean |
|
Dean Potter-ek ezin izango du MFF-era etorri arrazoi pertsonalak medio. Azken orduko erabaki honen aurrean, eskalatzaile, BASE jauzilari eta slack line espezialista estatu batuarra penatuta agertu da eta barkamena eskatu dio antolakuntzari. Hargatik, MFF-eko egitarauean aldaketa batzuk egin ditugu: LEO HOULDING eskalatzaile britainiarra izango da haren luxuzko ordezkoa. ‘The Prophet’ filma aurkeztu zuen asteartean, eta bera izango da MENDIko Amaiera Ekitaldian saio berezi bat eskainiko duena datorren asteartean, hilak 20.  *Aurretik egun horretako sarrerak erosi dutenek, eta aldaketagatik saiora joan nahi ez badute, diru itzulera eska dezakete Europa Jauregiko sarrera salmentan. |
|
Gaur sarien berri emateko eguna + Leo Houlding |
|

Bederatzi sari, 40tik hestekatuko diren filma onenak izango dira gaur ezagutzera emango direnak MENDI Film Festivaleko Amaiera Ekitaldian. 19:00etatik aurrera izango da, joan direneko egunetan hain goxo hartu gaituen Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Eta segidan Leo Houlding eskalatzaile britainiarraren luxuzko emankizuna, egungo eskalatzailerik entzutetsuen eta puntakoenetako bat. 
Atzoko aurrekaria, Lehiaketako azken eguna, lasaia izan zen iragan asteburuarekin alderatuz gero: areto erdi beteta, jendeak gozatu egin zuen Stanley ‘Sean’ Leary-ren emankizunarekin, eta gustura hartu zituen Lehiaketako azken bost lanak. Haietako bik ordezkariak izan zituzten oholtzan: Ben Sturgulewski kamera-gizona ‘Signatures’ lanaren izenean, eta ‘Mundo perdido: Acopan Tepuy’ lanaren izenean Adolfo Madinabeitia eta Bost ekoiztetxeko gasteiztarrak. 
|
|

Berriz ere betekada Europan, 500 lagunek gainezka jarri zuten areto nagusia eta haren ondoko beste areto bat, 100 lagunentzako gaitasuna duena, atondu zen saioa jende gehiagok ere jarraitu nahi zuelako, bideo emankizun bitartez hangoen kasuan. Maila bikaineko saioa izan zen, pelikula kopuru handia zuena baina inor aspertu ez zuena. ‘El sendero interior’, intelektualki gutxituak diren lau neska-mutilek Talur erakundearen eskutik GR99-a eginez pasatu zuten oporraldia oinarri hartuta eginiko lana Daniel de la Concepción, Lidia Zamora eta Eloi Diaz de Monasterioguren protagonistek aurkeztu dute. Haien ondotik, eta bi saioetan banatuta aritu dira eskenategian baita ere, Carlos Soria, Daniel Salas, Pou anaiak, Jaimy Keating, eta ‘Aizkora hotsak goi mendietan’ dokumentaleko lan taldea osorik: Alex Txikon –Bizkaiko aizkolari txapelketatik etorri berri, eta gainera Ricardo Valencia zenaren omenez haren senideentzako lore sorta batzuk ekarrita-, Xabier Erro, Ernesto Ezpeleta ‘Bihurri’, eta Bideografik durangarrak, beste behin MENDIn lan bikain bat aurkeztuz.   
Bihar amaiera ekitaldia, bihar jakingo dugu aurtengo sarien berri, baina oraindik gaurkoa falta da Sail Ofizialeko azken bost lanekin eta Stanley Leary-ren hitzaldi-emankizun bereziarekin: ageriko izen entzutetsu bat izan ez arren munduko eskalatzailerik onenetakoa horma handietan, kalitateari azkartasuna gehitzen diona.
|
|
|
<< Start < Prev 1 2 3 4 Hurrengoa > End >>
|
|
Page 1 of 4 |