Concursantes
MENDI 2011ko araudia PDF Print E-mail

 

1. Araba Ascentium SL-k antolatzen du GASTEIZKO 4. MENDI FILM FESTIVALA. Berau Gasteizen egingo da 2011ko abenduaren 12tik 20ra bitartean.
 
2. Mendiarekin zerikusia izan edo bertan egiten direneko jarduerei buruzko lan orok hartu dezake parte: alpinismoa, eskalada, mendiko eta abentura kirolak, eskia, ekologia, ingurumena, etnografia…
 
3. 2009ko urtarrilaren 1etik aurrerako ekoizpenek hartu dezakete parte Zinemaldian.
 
4. Zinemaldiaren antolakuntzan lanik egin duten pertsonen lanak alboratuak izango dira.
 
5. Parte hartzaileak aurkeztu duen lanaren jabego intelektualaren eskubideak bereak direla ziurtatzen du. Aldi berean Mendi Zinemaldiak lan hori publiko aurrean erakusteko eragozpenik (legala, kontraktuala nahiz bestelakoa) ez dagoela bermatzen du. Eta era berean, ziurta dezake aurkeztutako lanean agertzen diren osagai desberdinen (musika, irudiak, grafismoa,…) eskubideen jabe diren pertsona edo entitateek eman beharreko baimenak badituela. Egile eskubide alorrean hirugarren batzuek egin ditzaketen erreklamazioen aurrean Mendi Zinemaldia kalterik gabe mantentzeko konpromisoa hartzen du izena eman duenak.
 
6. Izen ematea e-mail bidez ( CLOAKING ) egin behar da 2011ko urriaren 15a baino lehen. Horretarako formularioa www.mendifilmfestival.com webgunean dago.
 
7. Izena ematen dutenek DVD formatuan aurkeztu behar dituzte beren lanak filmen hautaketarako. Izen ematea ontzat eman dadin hauek dira bidali beharrekoak: formularioa osatuta eta sinatuta, 3 argazki (jpg, 300dpi), filmaren promozioak, eta laburpen txiki bat (gehienez 100 hitz). 2011ko urriaren 15a baino lehen segidako helbidera bidali behar da dokumentazio guztia:

MENDI FILM FESTIVAL

Zapateria kalea,  81 Behea

01001 Vitoria-Gasteiz



 
8. Zinemaldiko hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelera dira. Bi hizkuntza hauetako batean ari ez diren edo azpidatziak ez dauden lanak derrigor aurkeztu behar dira elkarrizketen zerrenda ingelesez edo frantsesez dutela eta denbora kodeak 00:00:00:00 formatuan (or:min:seg:ff).
 
9. Proiektatuak izan daitezen hautatutako lanak ondoko formatuetako batean bidali behar dira: Digital Betacam,  Betacam SP, DVC-PRO, DV Cam, HD-Cam edo Blu-Ray. 2011ko urriaren 15a baino lehen bidali segidako helbidera:

MENDI FILM FESTIVAL

Zapateria kalea 81 Behea

01001 Vitoria-Gasteiz.


 

10. Zinemaldiko zuzendaritzak izendatutako Batzorde batek egingo du lehiaketan parte hartuko duten filmen hautaketa
 
11. Mendi Zinemaldiak erabakiko du hautatutako filmak noiz programatuko diren.
 
12. Zinemaldiko epaimahaiak –Mendi Film Festivalak izendatutakoa berau-, erabakiko ditu sariak. Sekretupeko bozka bidez hartuko dituzte erabakiak, bere barne-araudian oinarrituta eta gehiengo bidez. Epaimahaiaren erabakia behin betikoa izango da.
 
13. Lehiaketan parte hartu ahal izateko hautaketarako jasotzen diren lanen kopiak Mendi Zinemaldiaren artxibo historikoaren parte izatera pasako dira. Kopia hori barne kontsultak egiteko eta Mendi Zinemaldiaren promoziorako soilik erabili ahal izango da. Beste edozein erabilera publikotarako Zinemaldia egilearekin edo eskubideen jabearekin harremanetan jarriko da.
 
14. Azken faserako hautatzen diren lan guztiak partaideei jatorrizko helbidera itzuliko zaizkie Zinemaldia amaitzen denean. Zinemaldiak beregain hartuko ditu itzultze kostuak. Antolakuntzak ahal bezain ongien zainduko ditu pelikulak baina hondatu edo galduko balira ez da haien erantzule izango.
 
15. Aurkezten diren lan guztiak itzuliko zaizkie parte-hartzaileei, izen-ematean agertzen den helbidera. Itzultze gastuak jaialdiaren kontu izango dira. Zinemaldiak ahalik eta traturik egokiena emango die filmei, baina ez ditu bere gain hartzen gerta daitezkeen balizko galtze edo matxurak.
 
 
16. Mendi Zinemaldian izena emateak araudi honetako baldintzak onartzen dakar berekin. Araudiaren interpretazioa eta aplikazioa Zinemaldiko antolakuntzaren esku dago esklusiboki.
 
 
 

 
SARIAK 2011 PDF Print E-mail
  • Film onenari Sari Nagusia. Garaikurra eta 3.500 euro

 

  • Mendiko film onenari saria. Garaikurra eta 1.500 euro

 

  • Mendiko kirolen film onenari saria. Garaikurra eta 1.500 euro

 

  • Mendia-ingurumena-ekologia saria. Garaikurra eta 1.200 euro

 

  • Argazki onenari saria. Garaikurra eta 1.200 euro

 

  • Epaimahaiaren saria. Garaikurra eta 1.000 euro

 

  • Euskarazko film onenari saria. Garaikurra eta 1.000 euro

 

  • Laburmetraia onenari saria. Garaikurra eta 800 euro

 

  • Entzulegoaren saria. Garaikurra eta 600 euro
 
PDF Print E-mail

 

 

Honatx MENDI 2011 film festibalan parte hartzeko inprimakia:

 

  MENDI 2011 parte hartzeko inprimakia

 

 

 

 


  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak

TRAILERS MENDI TOUR

Video MENDI 2011