| Epaimahia |
|
Silvo Karo
Silvo Caro (Eslovenia) mendizale iaioak duela hiru hamarkada hasi zuen bere mendiko odisea, 1977an. Bere ekarpenen bidez mendizaletasun modernoaren garapenean lagundu izan du. Bere jardueretako asko Patagoniako mendietan eginak dira, bide asko eta asko eskalatuz, haietako zenbait lehen igoerak. National Geographic-ek argitaratutako ‘Voices from the summit’ (Gailurreko ahotsak) liburuan Silvok Patagoniako erraldoietan egindakoak aipatzen dira. Hasi eta berehala horma bertikaletan aritzeko beste iaiotasun bat ere deskubritu zuen: kamera erabiltzeko sentsibilitate berezia. 1987an 16mm-ko Bolex kamera bat eraman zuen Cerro Torreko hego isuriko eskaladara eta han hartutako irudiekin eginikoa Trentoko festibalean mendiko pelikularik onena izan zen. ‘Gore in Ljudje’ saioa sortzen lagundu zuen kameralari bezala Esloveniako telebista publikoan. Bere mendizale ibilbidea kulturarekin lotu izan du Domžale Mendi Zinema Festibala sortuz eta zuzenduz. Hainbat festibal entzutetsutan izan da epaimahaiko kide: Trento, Banff, Graz, Kendal, Poprad, Teplice, Bratislava… Hizlari trebea izanik ia kontinente guztietan eskaini ditu hitzaldiak. British Alpine Club-eko ohorezko kidea da, eta mendizaletasunari orokorrean eta bereziki bere herrialdekoari egin dion ekarpena oso errekonozitua da Eslovenian bertan, mendira begira bizi den herrialde hartan. Horren eredu da 50 urte betetzean Esloveniako Errepublikako Presidenteak, Danilo Türk Doktoreak, Zerbitzuen Ordenako sari nazionala eman izana.
Marco Ribetti
Marco Ribetti. 1967an jaioa, Turingo Museo Nazionale Della Montagna delakoan 1993an sartu zen eta 1996tik Zinema eta Bideo Artxibategi Historikoaren kontserbatzailea da eta Alor teknikoko arduraduna ere bai. Harrez gero 100dik gora erakusketa zuzendu izan ditu, mendiaren, alpinismoaren eta esplorazioaren alor guztiei buruzkoak. Italian eta atzerrian eginiko erakusketak asko izan dira eta ia gehienak jarraitu izan ditu logistikaz eta leku-aldaketaz arduratuz.
Grabatutako materiala Cineteca Storica eta Museoko Videotekarentzat eskuratzeaz, katalogatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da gaur egun; 3.500 titulu badaude jada bertan, zine eta bideo dokumentalenak, pelikulenak eta iragarkienak, izan zaharrak nahiz berriak, mendiko alor guztiez ari direnak. Materiala bideo profesional euskarrian digitalizatu eta artxibatzeko lanean aritu da azken urteetan. Mendiari eta alpinismoari buruzko aldizkarietan zinemaz idazten du, Alpeetan filmatutako lanei arreta berezia jarriz. Escribe de cine en revistas dedicadas a la montaña y al alpinismo, con particular atención a los films realizados en los Alpes y en el resto del mundo.
Sektoreko festibalak maiz bisitatzen ditu eta International Alliance for Mountain Film elkargoaren bileretara ere joaten da sarritan. Mundu mailan mendiko zinemagintza sustatzen duten festibal garrantzitsuenak biltzen ditu elkargo horrek eta Museo della Montagna sortzaileetako bat izan zen 2000. urtean. Bere aisialdian nahiago izaten du artxiboetatik ihes egin eta haitzean eskalatu edo eskiatzera joatea.
Gabriela Kühn
Poloniako Tatra mendietan duela 7 urtez geroztik egiten den Meetings with Moutain Film (Mendiko zinemarekin bilkurak) festibaleko antolatzailea eta zuzendari-ordea. Festibal hori sortu zenetik nazioarteko harremanen eta programazioaren arduraduna da. Ikasle zenbaiten ekimen gisa sortu zen festibala, eta gaur egun Zakopane hiriko ekitaldi ofizial bat izateaz gain Nazioarteko Mendi Zinema Elkargoko kide da.
Atzerriko hizkuntzak eta literatura graduatua da. Italiera, ingelesa eta frantsesezko pelikulak eta liburuak itzultzen ditu. E.MA graduazioa lortu zuen Giza Eskubideak eta Demokratizazioan, eta baita proiektuen kudeaketan ere, eta giza eskubideen inguruko ekitaldiak antolatzen ditu. Ikaslez osatutako epaimahaiko kide izan zen Trentoko Festibalean (2001) eta Cervinoko Festibalean epaimahaikide (2010). Aisialdian eskalatzea eta mendiko eskia gogoko ditu. Argazkia: Pawe Glogowski
Zaloa Borda Arte Ederretan Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. ETB-ko albistegietako errealizatzaile lanak egiten 2001eko irailaren 11ean hasi zen. Urte batzuz albistegiak eta zuzeneko kirol saioak egiten aritu eta gero ETB3ko departamentu artistikoa zuzentzera pasatu zen, ikusle gazteei zuzendutako kirol eta kultura kanala.
Donostiako Zinemaldia, euskal hiriburuetako jazz jaialdiak, Sundance-eko festibala eta Gasteizko Mendi Film Festibalari buruzko saio bereziak egin izan ditu. ETBn ‘Zinemateka’ B.O.-ko zinema saioa egin eta posproduzitu du; berak egina da, baita ere, ‘Film laburrak’ laburmetraiei buruzko saioa. Eneko eta Iker Pou anaien ‘7 Pareta 7 Kontinente’ proiektuko dokumentaletako batzuk eginez lotu zen mendi gaietara. Gaur egun ETB-ko albistegietako errealizatzaile lanetan dihardu.
Javier Alonso Aldama
Mendizale, ibiltari eta naturaren maitale. Soka bati lotu zitzaioneko lehen egunetik bertatik maite du eskalada, eta oraindik orain sokaz beste norbaitekin lotzen den orduko miragarria den zerbaitetan parte hartzera doala sentitzen du. Espainiako Mendi Federazioko Goi Mendiko Taldeko ohorezko kidea da.
Goi Mendiko Eskola Nazionaleko kide ere izandakoa da bere garaian. Hizkuntza eta literatura grekoko irakaslea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Dekano-ordea da. Ikerketa Neohelenikoen Elkargo Europearreko idazkaria da eta Ikerketa Neohelenikoen Elkargo Hispaniarreko kidea.
Estudios Neohelénicos, Erytheia eta Pio konda stin Ellada aldizkarien erredakzio kontseiluko kidea da. Grekoertaroko Literatura Herrikoia Ikertzeko Elkargoaren sortzailea da. Itzulpengintzako sari nazionalean finalista izan da. Garai desberdinetako lan greziarrak itzuli izan ditu euskarara eta gaztelaniara. Walter Bonattiren miresle izan da batik bat, eta haren heriotzak barren barrenean kolpatu du hainbat arrazoirengatik, baina bereziki azken aldian arroka eta olerkia baino handiago zen norbait zelako. Bere ordenagailuko pantailako atzeko planoan Calimnos irlako sabai bat gainditzen ari den eskalatzaile baten irudia dauka eguzkiak Egeo itsasoa eta bertako irlak eguneko azken izpiekin koloreztatzen dituen bitartean.
|






















