|
MENDI ZABALAK- Santi Yaniz Gasteiz, Goiuri Jauregia, abenduaren 13tik urtarrilaren 31ra Mendizaleak gailurrera iristean beti keinu bera egiten du: panorama begiratu eta miretsi. Mendiarekiko den beste da zinearekiko panorama, begiratzeko modu bat, emozioen eta pasioen mundu horri zabaldutako leiho bat. Mendiarekin argazki panoramak egiteak espazioa eta begirada eraikitzeko modu berri bat erakusten dio argazkilariari. Mendi Zabalak atal honetan gertueneko mendiei paisaiatutako formatu horren berezitasunaz begiratuko diegu, paisaia bere modurik zabalduenean irudikatuz, ohikoan ikusten ditugun ortzi-mugen pare.
Non: Goiuri Jauregia Noiz: abenduaren 13tik urtarrilaren 31era Ordutegia: astelehenetik ostiralera 11:30-13:30 eta 17:00-19:00 Sarrera doan Mapa Ikusi Santiago Yaniz Aramendia (Bilbo, 1957). 1980an hasi zen argazkilari profesional lanetan, egile argazkigintzatik abiatutako formazio autodidakta luze baten ostean. 1987an EHU-ko Kazetaritza Lizentziatura atera zuen. Argazkilaritza eta kazetaritza aldi berean egin izan ditu, Euskal Herriko eta penintsula iparraldeko gai desberdinak jorratuz, bereziki mendi gaiak. Free lance argazkilari bezala aldizkarietan eta magazinetan argitaratu ohi ditu bere lanak, eta argitalpen eta bilduma editorial askoren ilustrazioetan parte hartu izan du, bereziki euskal etnografia eta geografiaren inguruko lanetan eta mendiko paisaia eta jardueren inguruko lanetan. Lan horiei eta bere ibiltari bokazio nekaezinari esker Euskal Herrian eta Pirinioetan aldenik alde ibili izan da, bertako txoko guztiak zehatz-mehatz ezagutzen ditu eta bere kamerarekin paisaien eta jendeen izaerak deskubritu ditu.
|