Jordi Canyigueral-ek eta Pau Savall-ek emango duten “Mendiko Bideo Produkzio tailerra” BIDEOAK ONLINE

Iragan MFFan lehen mendiko bideo tailerra egin zen. Jordi Canyigueral eta Pau Savallen zuzendaritzapean aritu ziren 12 partehartzaileek, bi gai landu zituzten 4 bideo hauek ekoitziz. Hauetako bi bideo itxiera ekitaldian aurkeztu ziren eta oso harrera ona jaso zuten ikusleen aldetik.

Kurtso eta tailer hauek antolatuz, mendia, abentura eta naturari buruzko ikusentzunezkoen alorrean lan egiten duten profesionalen eta partehartzaileen arteko elkarlana eta motibazioa bultzatu nahi ditugu.

Read more...
 
MENDI FILM FESTIVALari buruzko elkarrizketa ETB-en

Datorren ostiralean ETB2ko “Forum” programan elkarrizketatuko dute MFFko zuzendaria. Mendia, zinema eta  mendiko kultura izango dira ardatz Begoña Zubietak gidatzen duen programan.

Programaren lehenengo emisioa: apirilak 20, goizeko 10:15etan ETB2-n.

Emititu eta gero www.eitb.tv -en ikusgai izango da.

 
  
 
 
GOI MENDIKO XVI. JARDUNALDIAK

Urtarrilaren 16tik 21era bitartean, MFFak antolaturik eta Estadio Fundazioa-Vital Kutxak babesturik, hitzaldi teknikoak eta ikusentzunezkoak egingo dira dira Gasteizko Estadio Fundazioaren egoitzan eta Dendaraban. Simon eliasek, Silvia Vidalek, David Palmada "Pelut"ek eta Manuel Gonzalez "Lolo"k euren jardueren argibide teknikoak emango dituzte eta euren ikusentzunezkoak erakutsiko dituzte. Informazio gehiago.

 

 
2011 Erakusketak

MENDI ZABALAK- Santi Yaniz

Gasteiz, Goiuri Jauregia, abenduaren 13tik urtarrilaren 31ra

Mendizaleak gailurrera iristean beti keinu bera egiten du: panorama begiratu eta miretsi. Mendiarekiko den beste da zinearekiko panorama, begiratzeko modu bat, emozioen eta pasioen mundu horri zabaldutako leiho bat. Mendiarekin argazki panoramak egiteak espazioa eta begirada eraikitzeko modu berri bat erakusten dio argazkilariari.

Mendi Zabalak atal honetan gertueneko mendiei paisaiatutako formatu horren berezitasunaz begiratuko diegu, paisaia bere modurik zabalduenean irudikatuz, ohikoan ikusten ditugun ortzi-mugen pare.

Non: Goiuri Jauregia

Noiz: abenduaren 13tik urtarrilaren 31era

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 11:30-13:30 eta 17:00-19:00

Sarrera doan

Mapa Ikusi

 

Santiago Yaniz Aramendia (Bilbo, 1957). 1980an hasi zen argazkilari profesional lanetan, egile argazkigintzatik abiatutako formazio autodidakta luze baten ostean. 1987an EHU-ko Kazetaritza Lizentziatura atera zuen. Argazkilaritza eta kazetaritza aldi berean egin izan ditu, Euskal Herriko eta penintsula iparraldeko gai desberdinak jorratuz, bereziki mendi gaiak. Free lance argazkilari bezala aldizkarietan eta magazinetan argitaratu ohi ditu bere lanak, eta argitalpen eta bilduma editorial askoren ilustrazioetan parte hartu izan du, bereziki euskal etnografia eta geografiaren inguruko lanetan eta mendiko paisaia eta jardueren inguruko lanetan. Lan horiei eta bere ibiltari bokazio nekaezinari esker Euskal Herrian eta Pirinioetan  aldenik alde ibili izan da, bertako txoko guztiak zehatz-mehatz ezagutzen ditu eta bere kamerarekin paisaien eta jendeen izaerak deskubritu ditu.

 
Palmarés 2011
Film onenari saria / Best film
“180º South” - USA
Zuzendaria / Director: Chris Malloy

Mendiko film onenari saria / Best Mountain film
“Vertical mailing Greenland” - Belgium
Zuzendaria / Director: Sean Villanueva O’Driscoll

Mendiko kirolen film onenari saria / Best extreme film
“Fly or die” - USA
Zuzendaria / Director: Peter Mortimer, Nick Rosen

Mendia-ingurumena-ekologia saria / Mountain Culture best film
“Arditan” - Euskadi
Zuzendaria / Director: Egoi Markaida

Argazki onenari saria / Best photography
“Wildwater” - USA
Zuzendaria / Director: Anson Fogel

Epaimahaiaren saria / Jury award
“Deklaracja nieśmiertelności” - Poland
Zuzendaria / Director: Marcin Koszalka

Euskarazko film onenari saria / Best film in Basque
“Aizkora hotsak goi mendietan” - Euskadi
Zuzendaria / Director:  Eukeni Arriortua

Laburmetraia onenari saria / Best short film
“Cold”  - USA
Zuzendaria / Director: Anson Fogel

Ikus-entzulegoaren saria / Audience award
“Solitaire” - USA
Zuzendaria / Director: Nick Waggoner

Epaimahaiaren aipamen berezia / Jury special mention
“Encordades” - Catalonia
Zuzendaria / Director: Gerard Montero

 
LEO HOULDINGek DEAN POTTER ordezkatuko du MENDI FILM FESTIVALean

Dean Potter-ek ezin izango du MFF-era etorri arrazoi pertsonalak medio. Azken orduko erabaki honen aurrean, eskalatzaile, BASE jauzilari eta slack line espezialista estatu batuarra penatuta agertu da eta barkamena eskatu dio antolakuntzari.

 

Hargatik, MFF-eko egitarauean aldaketa batzuk egin ditugu:

LEO HOULDING eskalatzaile britainiarra izango da haren luxuzko ordezkoa. ‘The Prophet’ filma aurkeztu zuen asteartean, eta bera izango da MENDIko Amaiera Ekitaldian saio berezi bat eskainiko duena datorren asteartean, hilak 20.

 

*Aurretik egun horretako sarrerak erosi dutenek, eta aldaketagatik saiora joan nahi ez badute, diru itzulera eska dezakete Europa Jauregiko sarrera salmentan.

 

 
<< Start < Prev 1 2 3 4 5 Hurrengoa > End >>

Page 1 of 5
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak

TRAILERS MENDI TOUR

Video MENDI 2011