| Lehenengo asteburua |
|
|
|
|
Asteburu oparoa izan da, intentsua, pelikula onez, desberdinez, berritzailez, betea. 16 produkzio ikusi ditu publikoak sei saiotan banatuta, eta izan da jenderik pelikula bat bera ere galdu ez duenik. Marianne Chapuisat geurean izanda –epaimahaiko kide da suitzarra, eta azken ordura arte zalantzan izan da etorri edo ez A Gripea pasatu duelako-, Jurek Porebski ekoizle poloniarra lehiaketan zituen bi lanak aurkezten arituta, Txus Ruiz Erentxun durangarra Coloradoko Grand Canyon-en kayak eta raft-etan eginiko jaitsiera gogoangarria kontatzen… MENDI babesten ari diren izen propioetako batzuk dira. Larunbatera bitarte asko daukagu gozatzeko oraindik!
Compartir... Share... |




























