Festibala

  • Hasiera
  • Egitaraua
  • Erakusketak
  • Partehartzaileak
  • Epaimahia
  • Babesleak
  • Kontaktuan jarri
  • Hotel Oficial

SARRERAK

  • HASIERAKO EKITALDIA ABENDUAK 12
  • AURRE-SALMENTA BESTE EGUNETAN

Aurreko urteak

  • MENDI 2008
  • MENDI 2009
    • Noticias
    • Galeria Fotos
    • Exposiciones
    • Programa 2009
      • Viernes 11
      • Sabado 12
      • Domingo 13
      • Lunes 14
      • Martes 15
      • Miercoles 16
      • Jueves 17
      • Viernes 18
      • Sabado 19
    • Jurado
  • MENDI 2010

       

             

       

             

 


Programa 2009
Larunbata, 19
Programa 2009

18:30

AMAIERA EKITALDIA ETA SARI BANAKETA


 
Ostirala, 18
Programa 2009
18:30

STREAMLINED 08    17’

Zuzendaria: Wolfang Piloh 

Ekoizpena: Wolfang Piloh 

Austria 2008

‘Streamlined 08’ parapentean oinarritutako akzio pelikula bat da, akrobazia maniobra asko ditu eta baita hainbat jauzi mota ere: zubietatik, globoetatik, teleferikoetatik, gyrocopter-etatik, edo hegazkinetatik. Beste zenbait jarduera ere gehitzen dira parapentea eta paraxutaren arteko desberdintasunak erakusteko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ACONCAGUA, MÁS QUE UN RECORD   40’

Zuzendaria: Andrés de la Torre

Ekoizpena: David de la Torre

Espainia 2007

“Oinez dabilena ez da gorputza; neronengandik urrun nabil; berak bultzatzen nau; barre eta negar egiten du; sentitu egiten dut…”

Tragediak eten zuen laguntasuna. Betetako promesa. Himalayatik Argentinako Andeetara. Jorge Egocheagak Nancy Silvestrini eta Jose Buenagaren omenez eginiko Aconcaguako igoera eta jaitsiera errekorra.

 

 

 

 

LA VOZ DE IÑAKI  32’

Zuzendaria: Pablo Iraburu

Ekoizpena: Marga Gutiérrez, Arena Comunicación Audiovisual

Espainia 2008

2008ko maiatza. Annapurnako hego aurpegian hil hala bizi dago Iñaki Ochoa de Olza. Haren laguntzan aurrekaririk gabeko erreskate lana antolatu zen, mendizaleak bezala, ordura arte mendiaz ezer gutxi zekiten milaka pertsona batu ziren ekintzara modu batera edo bestera. Haren bizi filosofiarekiko atxikimenduak eragindako erreakzio solidarioa izan zen. Dokumental honek Iñaki Ochoa de Olza Seguin-en bizi testigantza biltzen du iturri desberdinetatik jasotako haren ahots pasarteekin.

 

 

 

 

FREE SOUTH AFRICA   8’

Zuzendaria: Sean Villanueva

Ekoizlea: Sean Villanueva

Belgika 09

Nico Favresse, Sean Villanueva eta Ben Ditto, Torres del Painen, Patagonian, Dorre Zentraleko klasiko bat, Bide Hegoafrikarra, era askean eskalatzen. Gora zihoazen ahala jauzi luzeek eta offwidth beldurgarriek markatu zuten bidea, beti granitozko dorre zoragarri hartan zintzilik.

 

 

 

 

WHITE NOISE   12’

Zuzendaria: Dominique Perretasun

Ekoizpena: Vertical Zoo Films Sàrl

Suitza 2008

‘White Noise’ mendeko freeride-eskiatzailerik onena izendatutako Dominique Perret suitzarraren 20. laburmetraia da. Chugach Mountains eta Alaskako malda birjinetan bi hilabetez, bi negu tarteko, eginiko saiakeren emaitza da. Mendiari hitza ematen dion pelikula da, eskiatzaileak gailurrean dagoenean sentitzen dituen beldurra eta errespetua ikuslearekin elkarbanatu nahi ditu. Barne sentsazioak elkarbanatzeko gonbite bat da.

 © & Skier : Dominique Perret

Photographer : Christophe Margot

Alyeska / CPG / Alaska / March 2008

 

 

 

 

THE SHARP END  62’

Zuzendaria: Peter Mortimer and Nick Rosen

Ekoizpena: Peter Mortimer and Nick Rosen, Sender Films

EEBB 2008

Abenturaren muga ertzean aritzen diren eskalatzaile zenbaiti buruzko pelikula da hau. Trad bide nekagarriak, bloke beldurgarriak, izotzez estalitako horma alpinoak, era askean eta bakarka eginiko muturreko igoerak… Eskalatzaileek euren beldurrei aurre egiten diete beste aldean egon litezkeen ondorioak ezagutzeko grinaz. Steph Davis, Tommy Caldwell, Matt Segal, Lisa Rands, Topher Donahue eta puntako beste hainbat haitz eskalatzaile munduko toki zoragarrietan: Italiako Alpeak, Txekiar Errepublikako are-orratzak, Yosemite, Utah-ko basamortua, eta Coloradoko Haitz Mendiak.

 
 
Osteguna, 17
Programa 2009
18:30

COMMITTED II: GRIT KIDS  25’

Zuzendaria: Paul Diffley

Ekoizlea: Dave Brown

UK 2008

Pete eta Katy Whittaker anai-arreba nerabeek sekulako igoerak egingo dituzte oso arroka berezian. Arratsalde batez, eskolatik irtetean, eta familia osoa begira duela, Petek Burbage South-eko ikonoa den bide baten lehen igoera osatuko du.

 

 

 

 

 

 

LAS CAVERNAS DE LA ISLA DE PASCUA 29’

Zuzendaria: Diego Rojas

Ekoizpena: Diego Rojas

Txile 2009

Pazko Irlen misterioak ezagutuko ditugu euskal espeleologoen eskutik. Zientziak aurrez sekula grabatu ez dituen lurraldeak agertuko dira abentura honetan. Pazko Irlako leizeetan barrena ibiliko gara, hango historian eta mitoetan barneratu, eta zientzia modernoarentzat mugarriak izango diren gauzak argituko ditugu.

 

 

 

 

 

 

OLTRE LA PARETE   34’

Zuzendaria: Elio Orlandi

Ekoizpena: Elio Orlandi

Italia 2009

Alpinismoak eta eskaladak alaitasuna, dibertsioa, lasaitasuna, arintasuna, izpiritu askea, pasioak elkarbanatzea, hurkoarekiko errespetua,  laguntasuna, adierazi beharko lituzke, eta hori guztia da esperientzia eder honetan eduki genuena. Izan ere, hormatik haratago daude bizitzako benetako balioak, askoz ere garrantzitsuagoak direnak.

Hala, pelikula orijinala da hau, bapatekoa, fikziorik gabea. Abentura bertikal bat bere benetakotasunean kontatzen du, telebista eta ekoizpen handien eskueratik at.

 

 

 

 

 

 

 

L’ALTRA CARA DE LA FORCA  56’

Zuzendaria: Oriol Garcia Farré

Ekoizpena: Oriol Garcia Farré

Espainia 2008

Pedraforca-ko ipar aurpegitik egindako lehen igoeraren antzezpen bat da zinta hau. Egungo lau alpinistek 1928an egin zen jarduera berregingo dute garai hartako baliabideak soilik erabiliz. Edozein mendi, izan fisikoa zein psikologikoa, hainbat eratara igo daitekeela erakutsi nahi da. Motor horretan oinarritu zen Lluis Estasen-ek gidatutako alpinista taldea jatorrizko ekintza hartan. Estasen da istorio honetako pertsonaia nagusia, argi-itzaleko garai batean, arazoei aurre egiteko mentalitate kolektiboa bultzatu zuen gizasemea.

 

 
Asteazkena, 16
Programa 2009
18:30

SLACK LINE: GRABITATEARI ERRONKA  18’

Zuzendaria: David Maeztu

Ekoizpena: Bideografik Ekoizpenak

Espainia 2009

Helburu bat: beldur bat gainditzea… Eta hori lortzeko hiru toki desberdin: Arrigunagako hondartza, Algortako Portu Zaharra eta Ereñoko harrobia. Lagun talde baten erronka da, sasoia hobetu, oreka lortu eta, bide batez, ondo pasatzeko sortua. AEB-n jaiotako jarduera bat da Slack Line, eskalatzeko oreka hobetu nahi zuten kirolari batzuei otu zitzaien hartan hastea. Pixkanaka haren praktika mundu guztian barrena zabaldu da, eta Euskal Herrian oraindik gehiegi egiten ez bada ere joera laster aldatu liteke lagun talde honen ereduarekin.

 

 

 

 

 

Asgard Jamming 50’

Zuzendaria: Sean Villanueva

Ekoizpena: Sean Villanueva

Belgika: 2009

45 egun, 0 gau, 600km oinez, 11 egun horman, 4 gizonezko, emakume bat eta hartz polarrak… ‘Asgard Jamming’ Baffin Irlan, Kanadako Artikoan, horma handietan eginiko eskalada askeko saioen erakusle da. Protagonistak: Sean Villanueva, Stephane Hanssens, Nicolas Favresse, Olivier Favresse eta Silvia Vidal.

 

 

 

 

 

 

Les frères Ravier, l’Aventure Pyrénéenne  52’’

Zuzendaria: Maryse Bergonzat

Ekoizpena: SZ Productions et France 3 Aquitaine

Frantzia 2008                    

Jean eta Pierre Ravier-ek ia Piriniotako ‘klasika’ guztiak ireki zituzten. Gerritik korapilo sinple eta material eskasarekin elkar lotuta, anai bikiok mendilerro guztian barna 200dik gora bide zabaldu zituzten. Bakarrak diren estiloan eta konpromiso mailarekin, abentura senak gidatuta, literatura sena, gauzak asmatzekoa, laguntasun sena… 60 urteko jardunaren ostean oraindik ere bizi dirau haien mendiarekiko maitasunak.

Noiz hasten da ibilbide bat? Nola sortzen dira ideiak, nola desioak? Zein zentzu du lehenengo irekierak soilik egiteak? Eta elkarrenaganako erakarpen betiereko horretan zein da Pirinioen rola?

 

 

 

 

 

Christian Ravier

Alpinismoa ez da kirola, alpinismoa bizi-abentura bat da, ezagutza gosea erakusten duen zerbait da, askatasunaren bilaketa bat, eta hori erakusteko nor egokiago Christian Ravier baino. Gizon hau ez da itxurakeriatan ibiltzen denetakoa, ez du doaneko erakustaldirik ematen: mendiarekiko, etikarekiko eta ametsik ausartenei aurre egiteko grinarekiko, konpromisoa da harena, barren barreneko konpromisoa. Beste garai bateko gizona da, alpinismoaren etorkizuna orainetik eraikitzen ari dena.

 

Chistian Ravier-ek esperientziez eta irudi bikainez beteta ekarriko du bizkar-poltsa:

“Pirineismoa nola bizitzen dudan erakusten saiatuko naiz Hegora begiratuta, Aragoako eta Kataluniako mendizerrei begiratuta. Zenbat istorio biltzen den han: hormen istorioak, aurkitutako bide-lerroenak, harrizkoak, izotzezkoak, nire gidari bizitzarenak…

Ondoren, eskalada bidaiatzeko eta gauza berriak ezagutzeko aitzakia ezinhobea dela erakutsiko dut: Marokoko Atlaseko Taghia, Norvegiako neguetako argiak, Sahara basamortua, Maliko Fatimaren Eskua, Eskoziako Ben Nevis, eta Jordaniako haitzaren marrazki harrigarriak

ezagutuko ditugu.

 
Asteartea, 15
Programa 2009
18:30

BEGIZ BEGI  40’

Zuzendaria: Alberto Iñurrategi

Ekoizpena: Alberto Iñurrategi

Espainia 2007

“Zer ikusten dugu?

Dantza bat. Ez gara gorago iristen.

Baina, ikusten ote dugu?

Ez, guk ez dugu ikusten: guk harrapatu egiten dugu.

Atzo elefanteak, lehoiak eta tigreak harrapatzen genituen safarietan.

Gaur irudi exotikoaren safaria egiten dugu, bertako kolorearena, bitxikeria telebistagarriarena.

Ni zuri, zu folklore. Zuk dantza, nik graba.

Kamera da gure rifle berria. Begira harrapatu ditugun piezak.

Ez ote dira interesgarriak?”

 

 

 

 

 

VIDA ENTRE LAS ESTRELLAS   29’

Zuzendaria: Alberto Urtasun

Ekoizpena: Nive S.L.

Espainia 2009

Zeugandik desberdinak al gara? Izarrak berriro ez nituela bisitatuko esan zidaten, ezingo nuela berriro mendien gainetik hegan egin. Hargatik bidaia bat asmatu nuen, emakumea, mendia eta gure gizartean tabua den hitz bat, desgaitasuna, batuko zituen bidaia bat. Eta ikusi, neure zangoak eta besoak mugitzeko aukerarik ez dudan arren, berriz ere izar artean bizi ote nintekeen.

 

 

 

 

 

Los Arenales: “quien anduvo lo sabe”  36’

Zuzendaria: Ramiro Calvo

Ekoizpena: Old Fox

Argentina 2008-2009

Izenak erakusten duen moduan, Andeetako mendilerroan dagoen haitzezko altxorretako baten istorioa kontatzen da pelikula honetan, haitz eskalada jarduera bat fikzio eran hartua. Aurkezten diren pertsonaiak, benetakoak batzuk, oso benetakoak besteak, eta hala direnaren itxura eman dezaketenak beste batzuk, kointzidentzi hutsa besterik ez dira.

 

 

 

 

 

L’ OSSA  11’

Zuzendaria: Gerard Sinfreu

Ekoizpena: Txell Segués

Espainia 2007

Jaume, Ingurumen langilea bera, Arduix herrira iritsi da bailara horretara heldu den hartz bat identifikatzeko asmoz. Esperientziarik ez duenez herritarren laguntza beharko du, baina hauek mesfidatiak dira, ez dute hartzari buruz ezertxo ere entzun nahi. Lortuko al du Jaumek haien laguntza? Aurkituko al du hartza? Eta zertaraino dago prest hori lortzeko?

 

 

 

 

 

AU DELA DES CIMES    72’

Zuzendaria: Rémy Tezier

Ekoizpena: TEC TEC PRODUCTION-Reunion TV

Frantzia 2009                

Zinta honek Catherine Destivelle-k mendiarekiko duen pasioa erakusten du, jakitun bera dela mendiaren enbaxadore handietako bat. Catherinek Mont Blanc mendilerroko gailur mitikoenetako zenbaitetara eramango ditu gertuko dituen pertsonak: Paulinekin, haren ikasle izandakoa bera, Grand Capucin-eko Ekialdeko aurpegi zaila eskalatuko dute; Claire ahizpa gazteenarekin Grépon orratz zorrotzeko gailurrera iritsiko da; eta Lothar eta Gaby lagunekin Aiguille Verte-era glaziarretik igoera ikusgarri bat egin eta Alpeetako ikusmirarekin txundigarriaz gozatuko dute.

Argazkia: Rene Robert
 
<< Start < Prev 1 2 Hurrengoa > End >>

Page 1 of 2
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak
  • Babesle ofizialak

Programa 2011 PDF

Vitoria-Gasteiz MENDI Film Festival Powered by Joomla! original template designed by SiteGround and site design and template redesign by McArra

Valid XHTML and CSS.