| Ostirala, 18 |
|
|
|
|
18:30
STREAMLINED 08 17’ Zuzendaria: Wolfang Piloh Ekoizpena: Wolfang Piloh Austria 2008 ‘Streamlined 08’ parapentean oinarritutako akzio pelikula bat da, akrobazia maniobra asko ditu eta baita hainbat jauzi mota ere: zubietatik, globoetatik, teleferikoetatik, gyrocopter-etatik, edo hegazkinetatik. Beste zenbait jarduera ere gehitzen dira parapentea eta paraxutaren arteko desberdintasunak erakusteko.
ACONCAGUA, MÁS QUE UN RECORD 40’ Zuzendaria: Andrés de la Torre
Espainia 2007 “Oinez dabilena ez da gorputza; neronengandik urrun nabil; berak bultzatzen nau; barre eta negar egiten du; sentitu egiten dut…” Tragediak eten zuen laguntasuna. Betetako promesa. Himalayatik Argentinako Andeetara. Jorge Egocheagak Nancy Silvestrini eta Jose Buenagaren omenez eginiko Aconcaguako igoera eta jaitsiera errekorra.
LA VOZ DE IÑAKI 32’ Zuzendaria: Pablo Iraburu Ekoizpena: Marga Gutiérrez, Arena Comunicación Audiovisual
2008ko maiatza. Annapurnako hego aurpegian hil hala bizi dago Iñaki Ochoa de Olza. Haren laguntzan aurrekaririk gabeko erreskate lana antolatu zen, mendizaleak bezala, ordura arte mendiaz ezer gutxi zekiten milaka pertsona batu ziren ekintzara modu batera edo bestera. Haren bizi filosofiarekiko atxikimenduak eragindako erreakzio solidarioa izan zen. Dokumental honek Iñaki Ochoa de Olza Seguin-en bizi testigantza biltzen du iturri desberdinetatik jasotako haren ahots pasarteekin.
FREE SOUTH AFRICA 8’ Zuzendaria: Sean Villanueva
Belgika 09 Nico Favresse, Sean Villanueva eta Ben Ditto, Torres del Painen, Patagonian, Dorre Zentraleko klasiko bat, Bide Hegoafrikarra, era askean eskalatzen. Gora zihoazen ahala jauzi luzeek eta offwidth beldurgarriek markatu zuten bidea, beti granitozko dorre zoragarri hartan zintzilik.
WHITE NOISE 12’ Zuzendaria: Dominique Perretasun Ekoizpena: Vertical Zoo Films Sàrl Suitza 2008
© & Skier : Dominique Perret Photographer : Christophe Margot Alyeska / CPG / Alaska / March 2008
THE SHARP END 62’ Zuzendaria: Peter Mortimer and Nick Rosen Ekoizpena: Peter Mortimer and Nick Rosen, Sender Films EEBB 2008
|






























