| Jordi Canyigueral-ek eta Pau Savall-ek emango duten “Mendiko Bideo Produkzio tailerra” BIDEOAK ONLINE |
| Tailerrak |
|
Iragan MFFan lehen mendiko bideo tailerra egin zen. Jordi Canyigueral eta Pau Savallen zuzendaritzapean aritu ziren 12 partehartzaileek, bi gai landu zituzten 4 bideo hauek ekoitziz. Hauetako bi bideo itxiera ekitaldian aurkeztu ziren eta oso harrera ona jaso zuten ikusleen aldetik. Kurtso eta tailer hauek antolatuz, mendia, abentura eta naturari buruzko ikusentzunezkoen alorrean lan egiten duten profesionalen eta partehartzaileen arteko elkarlana eta motibazioa bultzatu nahi ditugu.
Tailerrean mendi eta eskaladako bideoen grabazio- eta postprodukzio-tekniken ikaskuntza eta hobekuntza landuko da profesional mailan, hainbat hedabidetara zuzenduta: telebista, Internet eta jaialdiak, esaterako. Tailerrak mendiko eta eskaladako bideoak egiteko oinarrizko eta aurreratutako ezagutzak eta gakoak eskainiko ditu. Parte-hartzaileek bertan aurkeztutako proiektuak landuko dira. Tailerrak, horrez gain, Gasteiz Film Office batzordearen laguntza izango du.
Irakasleak Jordi Canyigueral eta Pau Savall. Urteetan elkarlanean aritu dira mendiko eta eskaladako saritutako dokumental eta bideo ugari egiten. Biek esperientzia dute grabazioan, argazki-zuzendaritzan, errealizazioan eta muntaketan. Gaur egun mendi eta abenturaren sektoreko markarik onenentzat egiten dute lan -The North Face eta Red Bull-, horietako atleten bideoak eginez. Azken urteetan Iker eta Eneko Pou anaiekin egindako bideoak dira aipagarriak. Lan horiek mundu mailan ezagunak dira. Biek ere esperientzia zabala dute irakaskuntzan, hala nola ikastaroak eskaini dituzte Kataluniako Escola Superior de Cinema y Audiovisuals eskolan eta tailerrak leku askotan, Dakarren (Senegal), esaterako.
|
























