| Mendi Film Festival argazkigintza tailerra 2011 - SANTI YANIZ |
| Tailerrak |
|
MENDI FILM FESTIVAL egin duguneko urteetan arreta handiz ikusi ditugu filmetako irudi mugikorrak, natura ekintzen zaleak garen guztiok liluratzen gaituzten irudiak. Tankerako lilura sortu izan digute, aldi berean, festibalarekin loturiko argazki erakusketetako lanek. Bada, irudigileak garenon sormena pizteko proposamen bat daukagu aurtengo ekitaldian: mendiko argazkigintzan berezitutako tailerra.
Jarraibideak-edukiak: motibazioak berrikusi, esperientzia elkarbanatu, oinarri teoriko eta teknikoak errepasatu, begiratzeko modu bat landu.
Egunak: Abenduak 17 larunbata eta 18 igandea Non: Europa Biltzar Jauregia Gasteiz Hiribidea 85 Vitoria-Gasteiz 01009
Ordutegia: - 17 (larunbata): goizean 9:30etik 13:30era arratsaldean 15:00etatik 17:00etara
- 18 (igandea): goizean 9:30etik 13:30era arratsaldean 15:00etatik 17:00etara
Eguraldiaren baitan, eta tailerrean izen emandakoen artean adostuta, larunbat arratsaldez edo igande goizez irteera bat antolatuko da (garraiobide partikularrak erabiliko dira). Segidan ateratako argazkien azterketa bateratua egingo da. Jatorduak esperientziak eta motibazioak elkarbanatzeko aprobetxatuko dira.
Hainbat gauza lortu nahi ditugu: begiratzeko modua lantzea, argazkiak ateratzeko era pertsonala nola lortu, mendian argazkiak egitearen gakoak ikasi, eta batez ere irudi finkoetan zerk eta zergatik funtzionatzen duen ikusi. Oinarrizko tekniken errepasoa ere egingo dugu noski, eta egungo praktika modernoen eta erakargarrienen berri ere emango dugu. Esperientziak elkarbanatuz mendia eta argazkigintzari buruz gehiago ikasiko dugu.
Tailerraren eskema Partaideen aurkezpena eta aspirazioak. Mendiko argazkilariak behar dituen oinarri teorikoen eta lanabesen aurkezpena mendiko eta paisaia argazkiak aztertuz. Norbere zaletasunen berri eman eta bakoitzak eskura dituen lanabesekin saioak egin. Lanabes gutxirekin irudi onak lortu daitezkeela izango da ikasgaia. Mendian egiten diren giza jarduerak zerrendaratuko dira eta haietako bakoitzak iruditan eta lantzeko garaian zer eman dezakeen aztertuko da. Partaideen galderak eta zalantzak argitzeko prest egongo da irakaslea. Natura inguruak eta aisialdi-kirol nahiz bestelako ekintzek eskaintzen dituzten aukerak azpimarratuko ditu. Partaideek portfolio txikiak edo bildumak eraman ditzakete azterketa saioetan baloratu ahal izateko.
Nori zuzendua Mendiko irudigintzaren pasioa bizi duten mendizale eta argazkizaleentzat, beren begiratzeko modua aztertu eta erabiltzen dituzten tekniketan aurreratzeko gogoz dauden haientzat. Partaideei argazkilaritzako oinarrizko ezagutzak edukitzea eskatuko zaie, eta beren esku egongo da argazki kamera eraman edo ez. Argazkiak kameraz kanpo sortzen dira, baina honek erakusteko aukera ematen digu.
Santiago Yaniz argazkilari profesional entzutetsua da. Esperientzia zabala du, eta mendiko argazkilaritza da bere espezialitateetako bat. Aldizkari ezagunetan ikusi ahal dira bere argazkiak, baita autore liburu askotan ere. Horrez gain, mendiko ibilbideen gida ugari landu izan ditu. http://santiyaniz.blogspot.com/
Ikasle kopurua: plaza mugatuak Prezioa: 100 €/partaideko
Izen-emateak eta informazioa: · Izena emateko epea: urriaren 17tik azaroaren 30era bitartean.
· Santiago Yaniz-ekin harremanetan jarri behar da horretarako: HEMEN
· Plazak izen-emate ordenaren arabera gordeko dira
· Izen-ematea kuota ingresatzen den egunean balioztatuko da. Euskadiko Kutxa-Caja Laboral:3035 0070 19 0701063935. Kontzeptua: Santi Yaniz – FotoTaller - Mendi2011
· Izena ematen dutenek konfirmazioa e-mail bidez jasoko dute
· Gutxienez 10 partaide behar dira tailerra egin ahal izateko. Kopuru horretara iritsiko ez balitz antolakuntzak bertan behera uztea erabaki dezake, eta soilik hala gertatuko balitz itzuliko litzateke izen-emate ordaina.
|























