Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiak 7.500 ikusle bildu ditu pandemia eta eguraldi alertei aurre eginez

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioa abenduaren 3tik 12ra egin da, eta 7.541 lagunek parte hartu dute guztira. Jaialdiak 52 film proiektatu ditu guztira, 13 herrialdetakoak. Nazioarteko 11 estreinaldi izan ditu eta 22 Estatu mailan. 44 zinema-saio, 11 hitzaldi eta 7 erakusketa programatu dira Bilboko areto eta museoetan. Eta bigarren aldiz jarraian, jaialdiak online bertsio bat izan du, sail ofizialean parte hartzen zuten filmez gozatzeko aukera eskaintzen zuena, nahieran.

14 urteko historian inoiz ez bezalako erronkak izan ditu aurten BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiak: pandemiaren seigarren olatuaren hasiera eta Euskadi eta Nafarroa alerta laranjan egon direneko bi asteburuen ondorioz sortutako uholdeak. Hotzak eta objektiboak izanik, eta egoera kontuan hartuta, oso positibotzat jo behar dugu jaialdira 7.500 pertsona baino gehiago bertaratu izana. 2020ko kopurua 2.000 pertsonatan gainditu da, edukiera osoko hainbat saio agortu dira eta okupazioa, % 55ekoa, antzeko beste ekitaldi batzuetakoa baino nabarmen handiagoa da. Mendiko komunitateak oso egoera zail eta txarrean erantzun du bigarren urtez jarraian. Horren erakusgarri dira, halaber, 2021ean, urtarriletik azarora arte, Mendi Tourrera jo duten 8.500 ikusleak, Estatuko 38 herri/hiritan.

Hala ere, Mendik beti izan du bere komunitatearekiko hurbiltasuna eta enpatia. Eta, mendian naturarekin hitz egin behar dugun bezala, naturak ematen dizkigun abisuak interpretatzeko, beharrezkotzat jotzen dugu azken bi edizioek mahai gainean uzten dizkiguten ondorioak aintzat hartzea.

Planeta, oro har, berotze globalaren bidez, eta Covid19aren pandemiarekin, bereziki, mezu argi bat zabaltzen ari zaigu: duela gutxi arte, hazkunde hitza interpretatzeko orduan bertsio zabalduena kualitatiboa baino gehiago kuantitatiboa zen. Hala ere, gure ustez, gaur egungo egoeran, geure buruarenganako, gure jendearenganako, gure nazioarteko komunitatearenganako, begirada gailendu behar da. Guztion artean, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia birpentsatu behar dugu, % 55eko okupazio-tasa hori pandemiaren aurreko zifretara itzul dadin berriro.

Mendiak komunitatearen topagunea dela erakutsi du aurten ere. 2022an, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura zinemarik onena programatzen jarraituko du, baina gaurtik aurrera gogoeta bat hasiko da azken bi edizio hauetan egindako aldaketak mahai gainean jarriz:  egoitza handitzea edo programatutako proiekzio eta ekitaldi kopuruari eusteko ideia egungo egoeraren irtenbiderik onena ote diren erabakitzeko.

Gure mezuan gardenak izan nahi dugu: inoiz baino anbizio handiagoa daukagu. Gure helburua, gure publikoari, gonbidatuei eta babesleei Mendiren bertsiorik onena eskaintzea da, ia 2 urte luzatu den egoera makur honetan babesten eta elikatzen gaituen giro horri eutsiz. Ziur gaude guztion laguntzarekin lortuko dugula.

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia ilusioz beteriko 2022a prestatzen ari da, Mendi Tourraren lehen datak ezarriz, eta, aldi berean, jaialdiaren 15. edizioan pentsatzen jarrita abendura begira.

Babesle guztiei, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza, BBK Fundazioa, Ternua, Zineuskadi, Euskalduna Jauregia, Golem zinemak, Afesa, Metro Bilbao, iComunitac, ETS-Eusko Trenbide Sarea, Euskal Mendizale Federazioa, Astobiza, Poloniako Kultur Institutua Madrilen, Itelazpi, CD Bilbao, Itsasmuseum, Pangea The Travel Store, Gran Hotel Domine eta Toyota Japan Car.

Eta zuen energia igortzen diguzuen guztioi,

Eskerrik asko!

  BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 14. edizioko datuak

  • 10 eguneko zinemaldia (abenduak 3-12)
  • 44 zine saio: Golem zinemak, Sala BBK eta Euskalduna Jauregia
  • 52 film, jatorriz 13 herrialde
  • Nazioarteko 11 estreinaldi, Estatu mailako 22 eta Euskadi mailako 14
  • 192 film izen emanda, orain arteko kopuru handiena
  • 14 sariz osatutako palmaresa, 24.000€ diru-saritan
  • Mendi Film Bizkaia Ternua Beka
    • 2021eko proiektu irabazlea estreinatu da: ‘Txango’, Tamara Lucarinirena
    • 2022ko proiektu irabazlea iragarri da: ‘Lobos’, Marina Garcíarena
    • 2023ko bekarako deialdia zabaldu da 2022ko apirilaren 30era arte
  • WOP Mendi Film Saria 2021: Sebastián Álvaro Lomba
  • 11 hitzaldi
  • 7 erakusketa
  • 94 gonbidatu
    • Pelikulen zuzendariak/ekoizleak/protagonistak
    • Hitzaldietako hizlari/aurkezle
    • Erakusketetako artista/protagonista/aurkezle
    • 5 epaimahaikide
    • Nazioarteko jaialdien ordezkariak

 

 2008an sortu zen Mendi Film Festival, lehen lau edizioak Gasteizen egin ziren, eta 2012az geroztik Bilbon ospatu da. Bertako agendan sendo errotuta dago:

Urtea

Ikusleak

2012

4.772

2013

5.669

2014

7.371

2015

8.710

2016

9.117

2017

10.371

2018

12.008

2019

12.360

2020

5.578

2021

7541

 

Mendiko zinemaren mundu mailako erreferente da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia. Mendiko Zinema sustatzeko Nazioarteko Elkargoko (International Alliance for Mountain Film) kide da beste 27 festibal eta Torinoko Museo Nazionale della Montagna-rekin batera, eta Mendi Filmeko zuzendari Jabier Baraiazarra da presidentea.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy