Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

BBK Klima: Odile Rodriguez de la Fuente eta Evelyn Segura, Bilbon

Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunarekin (Global Climate Action Day) bat eginez, BBK Klima Zikloaren bigarren edizioa hasiko da urriaren 24an, BBK, EITB eta Mendi Film Festivalen arteko lankidetza-hitzarmenari esker. Zikloa urriaren 24an eta 25ean izango da BBK Salan, 19:00etan.

BBK Klima Zikloak alerta global bati ikusgarritasuna eman gura dio, eta hizlari ospetsuen bitartez egingo du hori, adibidez, Odile Rodríguez de la Fuente eta Evelyn Segura izango dira bertan, gai horretan ezagutza handia dutenak. Hitzaldiez gain, klima-aldaketari buruzko bi film dokumental emango dira: batetik, kutsadura industrialak itsasoan dituen ondorioei buruzko dokumental hunkigarri eta saritua, “Blue”; bestetik, estreinatu berria den “The Water Guardians” izeneko saila, non pertsona inspiratzaileek tokiko ekimenen bidez ura babesteko egiten duten lana erakusten duten.

BBK Salan egingo den dokumentalen sustapen-proiekzioaz gain, EITBren kanaletan emango dira #EKIN_klima kanpainaren esparruan. Kanpaina horren bidez, EITBk euskal gizartearen arreta piztu gura du klima-larrialdiaren aurrean erreakzionatu eta jarduteko premiaz.

 

Urriak 24: Odile Rodriguez De La Fuenteren hitzaldia

Astelehenean, urriaren 24an, 19:00etan, Odile Rodríguez De La Fuenteren hitzaldia izango da BBK Salan, eta klima-aldaketak gizateriari dakarkion erronkan berak egiten dituen ahaleginak partekatuko ditu publikoarekin.

Naturari buruzko ezagutza zabaltzeko bokazioa haurtzaroan jaio zitzaion, aitaren indar inspiratzaileak eraginda, zalantza barik. Cum Laude lizentziaduna Biologia Zientzietan eta Zinema Ekoizpenean USCn (Los Angeles). Washington DCn eman zituen urte batzuk, National Geographic-en egoitzan lan edo beharrean. 2004an, Félix Rodríguez de la Fuente Fundazioa sortu zuen, eta 15 urte baino gehiagoz izan zen fundazioaren zuzendaria. Hainbat euskarritan (aplikazio, erakustaldi, aldizkari, online plataforma, dokumental, liburu eta kontsumo-produktuetarako berme-marka eta abarretan) zientzia- eta ingurumen-gaiak jendartean zabaltzeko proiektuen buru izan da. Hizlaria da eta hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du. Kontserbazioarekin modu aktiboan lotuta jarraitzen du, hainbat aholku-batzorde eta lan-taldetan parte hartuz, eta Rewilding Europe erakundearen patronatuko kide da; argitaratu berria du: “Félix. Un hombre en la tierra”.

Urriak 24: “The Water Guardians” dokumentala

 

Hitzaldia amaitutakoan, Cedric Leprettre, Basile Rose eta Alex Gary zuzendarien "The Water Guardians”, 2021 (52') dokumentala proiektatuko da; munduaren inguruan bidaia bat egiten da, gure baliabide baliotsuena eta gero eta urriagoa den uraren alde jarrera bat hartzea aukeratu duten pertsona arruntak ezagutzeko.

Hiru pertsona inspiratzaile, tokiko ekimenen bidez ura babesteko lanean ari direnak, ezagutzeko aukera izango du jendeak: Yanik “itsas uraren nekazaria” Eskozian, Sonam “izotz-aztia” Ladakh-en, eta Philippe “humanista agronomoa” Marokon. Haien herrialdeen despopulazioa eta immigrazioa arintzea eta garapena bultzatzea helburu duten ekimenak.

 

Urriak 25: Evelyn Seguraren hitzaldia

Biharamunean, urriaren 25ean, asteartea, 19:00etan, BBK Salan, Evelyn Segurak, bokazioz biologoa eta izaeraz zientzia-komunikatzailea denak, hitzaldia emango du: "El poder de las historias. Cómo salvar la biodiversidad a través del storytelling" (Istorioen ahalmena. Zelan salbatu biodibertsitatea storytelling-aren bidez) .

Itsas gaiak maite ditu Segurak, baina lur orotakoa da praktikan. Kontserbatzailea da idatzi, kontatu eta ilustratutako istorioen edertasunaren bidez. Espainiako Telebistako La 2 kateko “¡Qué animal!” zientzia-dibulgazioko programaren aurkezlea da. Telebistako hainbat saiotan kolaboratzen du, hala nola La Sextako Aruser@s magazinean eta RNEko “El gallo que no cesa” irratsaioan. “Adaptarse o morir, los secretos de la naturaleza para sobrevivir en el mundo animal” (Paidós argit.) liburuaren egilea ere bada.

Urriak 25: “Blue” dokumentala

 

Hitzaldiaren ostean, Australiako “Blue” [2017, (76')] dokumentalaren proiekzioa hasiko da, Karina Holden zuzendariarena da, eta ozeanoaren sakonak aztertzen ditu. Zinta honek hainbat espezieren habitata suntsitzea ekarri duten aldaketa ekologikoak, industria-kutsadurak eragindakoak, erakusten ditu.

Lucas Handley itsas biologo eta aktibistak azaltzen duen legez, gure ozeanoek arazoak dituzte eta garaia da baliabide mugagabeko leku eta zabortegiak direla pentsatzeari uzteko.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy