Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

KAZUYA HIRAIDE-ren European Tour Bilbon abiatuko da azaroaren 22an

Azaro honetan, Kazuya Hiraidek, hiru Urrezko Piolet dituen alpinista, Europako hainbat hiri bisitatuko ditu bere mendiko ibilbidea kontatzeko. Azaroaren 22an estreinatuko da, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2022ren atariko gisa, Euskalduna Jauregian. 2002tik gaur egun arte eginiko bidearen berri emango du, hiru Urrezko Piolet jasotzeko balio izan dioten espedizioak azpimarratuz eta, batez ere, lorpen horietara bidean izandako porrotak balioetsiz.

EUROPEAN TOUR by TERNUA

Azaroak 22: Bilbo-Euskalduna Jauregia (20:00etan) – SARRERAK

Azaroak 24: Barcelona

Azaroak 26: Moralzarzal (Madrid)

Azaroak 28: Munich (Alemania)

Azaroak 30: Lecco (Italia)

 

http://mendifilmfestival.com/MFF/index.php/eu/kazuya-hiraide-eus

Alpinismoko 3 Oscar

Lehen Urrezko Piolet saria 2009an jaso zuen, Kamet mendiaren hego-mendebaldeko aurpegia estilo alpinoan igo zuelako (Himalaya), Kei Taniguchi bikotekidearekin batera. Sokalagun hori izan zen, hain zuzen ere, aitortza hori lortu zuen lehen emakumea, eta 2015ean, ustekabean, Kurodake mendiaren gailurretik (1.984 m) gertu hil zen, Japoniako Hokkaido uhartean. Bere bigarren Urrezko Pioleta 2018an izan zen, Shukriyako ipar-ekialdeko horman bide bat ireki izanagatik (2.700m. WI5 M6), Shispareren ipar-mendebaldeko aurpegian, 2017ko abuztuan. Igoera hau Kenro Nakajimarekin batera egin zuen Hiraidek. Hunzako haranean eguraldi ezegonkorrarekin borrokatu zuten igoerako bost egunetan, elurteak eta elur-jausiak jasanez. Epaimahaiak lorpen bikain hura saritu zuen lerro desiratu haren edertasunagatik, alpetar estiloko igoera baten erabateko konpromisoagatik, eta horma honen lehen igoera zelako, eskalada modernoaren mugarri berri bat altuera handian. Bere azken Urrezko Pioleta 2020an izan da, Rapakoshin egiiko jarduerari esker (7788 m, Karakorum, Pakistan), hegoaldeko aurpegitik, ordura arte birjina zena, 2019ko uztailean, berriro ere Kenro Nakajimarekin batera. 2020ko Urrezko Pioletean saritutako beste hiru igoeren zailtasun tekniko handiak ez zituen arren, bere luzera izugarria eta eskalada konpromisoa eta estiloa baloratu ziren.

 

Azken lorpena: Karun Koh

Aurten erronka itzelari heldu dio, eta, itxura guztien arabera, Urrezko Piolet berri bat jaso dezake hargatik. Irailean, Pakistango Shimshal haranean dagoen Karun Koh (6.977m) mendian bide berri bat irekitzea lortu zuen, berriro Kenro Nakajima soka-lagun zuela, orain arte birjina izan den mendiaren ipar-mendebaldeko horma eskalatzean. Beti bezala, estilo alpinoan egin zuten, eta, horregatik, hainbat gau igaro behar izan zituzten horman. Irailaren 19an eguraldi oneko leiho bat aprobetxatu zuten eta 1800 metroko horma erasotzeko prest jarri ziren, AI5 graduko zailtasunak gaindituz. Irailaren 21eko arratsaldeko hirurak inguruan zapaldu zuten gailurra. Hau zen Hiraideren bigarren saiakera; izan ere, 2021eko abenduan, Takuya Mitororekin batera, espedizioa amaitutzat eman behar izan zuen ibilbide horretan saiatu baino lehen, premiazko ebakuazioa egin behar izan baitzuten Kanpaleku Nagusitik, 6.020 m-ko izenik gabeko gertuko tontor batean egokitzen ari zirela jasandako izozteen ondorioz.

 

Ternua eta Hiraide, sokalagun sendoak

Kazuya Hiraide Ternuako Friend-a da duela 10 urte baino gehiagotik. Urte hauetan marka eta alpinista elkarlanean aritu dira errendimendu eta funtzionaltasun goreneko jantzi teknikoak diseinatzeko. Hiraideren segurtasuna bermatzea izan da markaren xedea, espedizio bakoitzean aurre egin behar izan dien baldintza klimatologikoetan babesteko. Elkarrekin egindako sorkuntza eta berrikuntza lan hori Ternuak bere Friend bakoitzarekin egin ohi du, eta balio handikoa da bere jantzi teknikoenak diseinatzerakoan. Beti, gainera, berrikuntza iraunkorreko irizpideak aplikatuz, birziklatutako materialen eta natura errespetatzen duten tratamenduen aldeko apustua eginez, eta, horrela, iraunkortasuna eta teknikotasuna uztartu litezkeela erakutsiz. Hiraidek hala aitortzen du: “badakit nire jantziak non diseinatzen diren, bertan egon naiz pertsonalki, eta bertatik bertara egiaztatu ahal izan dut markak produktu bakoitza egiteko duen grina. Hori oso garrantzitsua da niretzat, Ternua marka bat ez ezik, nire eskalada-laguna ere bada eta nire erronkak bere erronkak direla erakusten dit.

 

Bere egunerokotasunean, denda kate bateko langilea eta mendiko gidaria

Hiraidek ICI Ishii Sport Japoniako mendiko denda-katerik teknikoenarentzat lan egiten du, herrialde osoan 32 denda dituena. Gainera, Ternuak bere jantziak modu esklusiboan banatzen ditu. Talde horren barruan, sustapen-ekintzak egiten ditu, eta, horretarako, bezeroak herrialdeko mendietan esperientziak partekatzera eramaten ditu. Horrez gain, katearen dendetan saltzaile gisa lan egiten du. Izan ere, alpinistak ICI Ishii Sporten dendetan ezagutu zuen marka.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy