Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Agurainen ‘The Dawn Wall’ eta ‘Viacruxis’ apirilaren 25ean Harresi Aretoan

Hemen da Vital Fundazioak babestutako Mendi Tourraren hurrengo saioa: Agurainen, etzi, hilak 25 osteguna, 19:30ean hasita Harresi Aretoan. Aurten Gasteizen eta Amurrion egindako Mendi Tourren arrakastak hauspotuta dator gainera hitzordu berri hau: guztira 1500 ikuslek gozatu zuten saio haietaz, Gasteizko Vital Fundazioaren Aulan eta Amurrio Antzokian, martxoan.

Iaz ere mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaiei buruzko pelikulen Mendi Tour saioak zinezale asko erakarri zituen Agurainen, eta seguru aurten ere aukera bikain eta bakar hau aprobetxatuko dutela Harresi Aretora biltzen direnek.

Vital Fundazioa da Araba Ascentium eta Bilbao Mendi Film Festivalek antolatutako zinema eskaintza honen babeslea, eta Arabako Mendizale Federazioa, Radio Vitoria, Diario Noticias de Alava eta Zineuskadi ditu bidelagun. Aguraingo Udala eta Manu Yanke mendi taldea batzen dira laguntzaile gisa.

Harresi Antzokiko leihatilan saioa hasi baino ordubete lehenago jarriko dira sarrerak salgai. 2 euro, sarrerako.

The Dawn Wall nabarmentzen da programazioan, sekulako filma. Tommy Caldwell munduko big wall edo horma handietako eskalatzailerik onena da protagonista, Hollywoodeko gidoi onenen parekoa da haren bizitza eta ibilbidea, eta hori erakusten du filma inspiragarri honek.

Iragan abenduan Mendi Film Festivala zabaldu zuen filma da, 1600 ikusleren aurrean, Euskalduna Jauregian, eta Tommy Caldwell bertan zela –Peter Mortimer zuzendariarekin batera-, aurkezpena egiteko. Mendi Filmen 11. edizioko sari nagusietako bat, Epaimahaiaren Saria, jaso zuen. Eta 2019an Mendi Tourreko film izarra da, formatu handian ikusi eta gozatzeko aukera paregabea, eta jada han eta hemengo Mendi Tour saioetan ikusi eta gozatu dutenek goraipatzen dutena.


Viacruxis ere eskainiko da Agurainen, Bilbon Film Labur Onenaren Saria jaso zuen lan zoragarria. Stop-motion teknikaz landutako maisulana da, eta bertan Marcel eta Andrezj txotxongilo alpinistak dira protagonista, artean inork lortu ez duena burutzeko erronkan: mendirik garaienaren gailurrerainoko eskalada. Igansi Lopez zuzendariak laudorio eta sari asko jaso ditu lan honegatik mundu osoan.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy