Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendiko pelikula onenak otsailak 17-19-20-21ean Gasteizen hasiko den Arabako Mendi Tour Vital Fundazioa zikloan

Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak eta Eduardo Martinez Mendi Film Festival Elkarteko presidenteak aurkeztu dute Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioaren 8. edizioko programazioa.

2020ko Mendi Tour zirkuituak otsailaren 17-19-20-21ean egingo du agerraldia Gasteizen, lau egunez, eta eguneko bina saio eskainiz (18:00 eta 20:15) Vital Fundazioa Kulturunean (La Paz 5, 1.solairua).  8. edizioa du Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioa zine zikloak.

 

Arabako Mendi Tour zikloa osatuz, Vital Fundazioak, Agurain eta Amurrioko Mendi Tourrak ere babestuko ditu martxoan, 5ean lehena eta 27an bigarrena.

Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikula zoragarriekin osatu da programazioa, beste behin. Mendizale, zinemazale, eta orohar publiko zabalarentzat oso gomendagarriak diren lanak dira guztiak.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 12. edizioan -2019ko abendua-, saritutako 5 pelikula eta, beste 4 lan bikain hautatu dira.

  • TREELINE, Jordan Manley zuzendariaren arte lana, iragan Mendi Filmeko pelikularik onena. Japonia, Kanada eta Estatu Batuetako baso elurtuak aurkezten ditu, zuhaitzak eta haien historia eta arimei omenaldia eskainiz.
  • CHOLITAS, Boliviako emakume indigena mendizaleen Aconcaguako abentura kontatzen duen pelikulak Epaimahaiaren Saria irabazi zuen Bilbon, eta Mendi Tourretan bezala, Golem zinemen karteldegian ere ikus liteke (Bilbo, Iruña eta Madril), eta sekulako arrakasta lortzen ari da. Gasteizen Pablo Iraburu zuzendarikideak aurkeztuko du pelikula.
  • MANASLU pelikulak Hans Kammerlander alpinista handiaren ibilbidea kontatzen du era zirraragarrian; Ikusleen Saria jaso zuen Bilbon.
  • NEBULA, berriz, argazkilaritza zale ororentzat ezinbesteko filma da, Reuben Krabbe protagonista duena; Bilbon, Film Labur Onena.
  • CLIMBING BLIND, Eskaladako Film Onena. Eskozia kostaldeko Old Man of Hoy orratz ikusgarrian, itsua den Jesse Dufton-ek, sokaburu izanez ekingo dio hura eskalatzeko erronkari. Alastair Lee-ren sinadura, mendiko zinemagintzako zuzendari azpimarragarrienetakoa.
  • SUPERHOMBRE, Horia Colibasanu da, alpinista errumaniarra.
  • DE LOCOS, Madrilgo La Pedrizan eskaladaren bilakaera, aitzindarien eta gaur egungo eskalatzaile puntakoenen testigantzekin, tartean Ignacio Mulero.
  • CERRO KISHTWAR – AN ICE COLD STORY, Stephan Siegrist, Thomas Huber eta Julian Zanker, Kaxmirreko Cerro Kishtwar-en (6.155m) ipar-mendebaldeko isurialdean. Alpinismoa, maila gorenean.
  • HARRIA HERRIA, film labur ritmiko eta kontzeptuala da, dantza bertikala ardatz hartuta, emakumea, Herria eta euskara goratzen dituena.

 

Jatorrizko bertsioetan eskainiko dira pelikulak, azpidatziekin lagunduta.

Sarrerak, otsailaren 11tik aurrera jarriko dira salgai, Estadio Fundazioaren harrera gunean eta Vital Fundazioaren egoitzan (Kordoi Etxea. Kutxileria, 24). Estadio Fundazioko ordutegia: astelehenetik ostegunera, 9:00-13:30 / 16:00-19:30, eta ostiraletan, 9:00-15:00. Kordoi Etxeko ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:30-14:00 / 16:30-19:00, eta ostiraletan, 8:30-14:00. Saio egunetan bertan, geratzen diren sarrerak 17:15etik aurrera eskainiko dira Vital Fundazioa Kulturuneko sarreran.

Sarrerek 5€ balio dute saioko, eta 3€ Estadio Fundazioaren abonatua izan eta sarrera Estadioko harrera gunean erosten dutenentzat.

Mendi Film Festival eta kirol eta kultura ekitaldiak antolatzen dituen Ascentium empresa dira Mendi Tourraren edizio berri honen antolatzaileak, eta Vital Fundazioa da babeslea. Ekitaldiko laguntzaile dira, aldi berean, Arabako Mendizale Federazioa, Radio Vitoria, Diario Noticias de Álava eta Zineuskadi

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy