Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Canet d’en Berenguer-eko hondartzan Mendi Tour Uda pelikulak uztailaren 17an

Canet d'en Berenguer-eko Mendi Tourrak 7. edizioa beteko du uztailaren 17an, larunbata. Ezohiko edizioa, negutik udara ekarria, eta gainera aire zabalean egingo dena, izartutako zerupean. Valentziako herri horretako hondartzan eskainiko da saioa 22:00etan hasita, Plaça del Pescadors parean. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenetatik bost eskainiko dira.

Ur bizietako piraguismoa mundu osoan, free ski Kanadako mendietan, aireko akrobaziak Suitzako Oberland mendietan, artzain kanariarraren jauziaren tradizio zorabiagarria, eta txotxongilo alpinistak emakumeen aldarrikapenaren ildotik, bat egingo dute udako gau desberdin batez, udako zinemako gau batez, ikustera hurbiltzen direnen gozamenerako.

Guztira 5 film aurkeztuko dira, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin, inspirazio hutsezko bi orduko saio baterako. Film horiek mendiko nazioarteko zinemaldi onenetan arrakasta handia izan duten ekoizpenak dira, eta zuzendari ezagunek sinatutakoak dira.

Gainera, Seb Montaz zuzendari frantziarraren 'Out of The Blue' film liluragarria Josue Vergara musika konposatzaile valentziarrak aurkeztuko du, filmaren soinu-bandaren egilea bera, Bilbon pelikula estreinatu zenean ere aurkezle izan zena joan zeneko abenduan.

Mendi Film jaialdiak urtero aurkezten ditu mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaiei buruzko nazioarteko filma aktualenak, eta handik sortzen da Mendi Tourra, pelikula nabarmenen bilduma gisa, urte osora zabaltzen den zinema-erakusketa ibiltaria. 2021ean, eta pandemiaren mugak gorabehera, 6.000 ikusle baino gehiago erakarri ditu jada.

Mendi Tourra Canet d 'en Berenguerren, otsaila eta martxoa bitartean ospatzen da Udal Auditorioan, ikusle eta jarraitzaile asko bilduz. Aurten, Montanya Rotipeten Klubak, ekitaldiaren laguntzaile gisa, eta Mendi Film elkarteak, sustatzaile gisa, udako zine eskaintzaren alde egitea erabaki zuten, zinema hondartzara eramateko eta izarren azpian gozatzeko: Mendi Tour Uda.

CM Rotipet mendi-ibilaldi, trail running, BTT, izadiaren aitzakiak eta abarrekin lotutako kluba da. Eta mendiko zinemarekin lotura estua du, bertako kide batzuk Bilbora, Mendi Filmera, joaten hasi zirenetik. Mendiaren eta naturaren zale sutsuak dira. eta Mendi Tourrarekin inspirazioz betetako istorioak eskaintzen dizkiete Mediterraneoko kokagune eder honetako biztanle eta bisitariei.



Uztailak 17 larunbata

ATERPEAN ATERI: Mikel Sarasolak piraguista donostiarrak ur lasterretako abenturekin egiten du amets etxealdi bete-betean.

CHARGE 2: irudi eta akzio uztartze ikusgarria konbinazio potente batetik eratorria: muturreko eskiatzaileak eta haiekin dabilen munduko drone gidari txapelduna.

EL GRAN HITO: Film Labur Onena Mendi Film 2020 Stop-motion animazioa. "ViaCruxis" film laburraren segida, Ignasi Lópezek zuzendua.

JURRIA: GUARDIANES DEL GARROTE: Kanaria Handiko erliebe malkartsuan mugitzeko, antzinako artzainek makil luzeak erabiltzen zituzten, eta hartatik dator “Salto del Pastor” edo “Salto del Garrote”. Bonifaziok, azken artzain eta garrote jauzilarietako batek, besteri jauzi egiten irakasteko ekimena izan zuen 80. hamarkadan, kultur tradizio gisa gal ez zedin. Horri esker, “Salto del Garrote” aisia eta kultura uztartzen dituen jarduera gisa mantentzen da gaur egun, eta praktikatzen dutenak Jurria izeneko taldeetan biltzen dira.

OUT OF THE BLUE: Epaimahaiaren Aipamen Berezia Mendi Film 2020 Suitzako Oberland mendietan odisea bertikal liluragarria: highline, akroyoga, spacenet, zapi aereoak, parapentea, windsuitak... Eta soinu banda liluragarri bat, Josue Vergara valentziarrak konposatua.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy