Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tourraren 10. edizioak mendiko zinemagintzarik onena dakar Vitoria-Gasteizera Vital Fundazioaren eskutik martxoaren 14tik 18ra

 

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoak 10. Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Vitoria-Gasteizko Vital Fundazio Kulturunera itzuliko da martxoaren 14, 16, 17 eta 18an. Mendi Tourrak ibilbide oparoa du Arabako hiriburuan, aurten 10. edizioa ospatuko du, eta saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin eta berrienarekin gozatuko dute berriz ere.

SARRERAK

Mendi Tour 2022 zirkuitua berotuta dator Gasteizera: Donostia, Iruñea, Tolosa, Leioa, Vigo… aurreko saio arrakastatsuetan publikoak bikain erantzun du, mendiko zinemagintzak tiradizo handia duela eta inspirazio iturri dela erakutsiz.

Mendiko, abenturazko, muturreko kiroletako eta naturako pelikula zoragarriek osatuko dute Gasteizko programazioa. Guztiak dira obra gomendagarriak mendizaleentzat, zinemazaleentzat nahiz publiko zabalarentzat.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 14. edizioko 8 film eskainiko dira. Horien guztien estreinaldia izango da Araban. Azpimarratzekoa da film horien artean Mendi Film jaialdiko 8 sari daudela.

Sarrerak on-line soilik eskura daitezke www.fundaciónvital.eus webgunean edota www.mendifilmfestival.com webguneko esteketan.

Mendi Film Festivalek eta Ascentium kirol eta kultur ekitaldien enpresak Mendi Tour antolatu dute aurten ere Fundación Vital Fundazioaren laguntzarekin. Beste kolaboratzaile batzuk: Arabako Mendi Federazioa, Radio Vitoria, Diario Noticias de Álava, Zineuskadi eta Poloniako Kultura Institutua-Instituto Polaco de Cultura en Madrid.

Arantxa Ibañez de Opacua Fundación Vital Fundazioko zuzendariak eta Jabier Baraiazarra Mendi Film Festival elkarteko zuzendariak Vitoria-Gasteizko Mendi Tour Vital Fundazioaren 10. edizioaren nondik norakoak azaldu dituzte, Vital Fundazioa Kulturunean bertan egindako aurkezpen ekitaldian.

Arantxa Ibáñez de Opacua Fundación Vital Fundazioko zuzendariak azpimarratu du "Mendi Tourrak mendiarekin, kirolarekin, muturreko erronkekin, naturarekin eta ingurumenarekin lotutako zine ekoizpenak disfrutatzeko" ematen duen aukera. "Horregatik Vital Fundazioak gure Lurraldean burutzen den ekimen hau sortu zenetik babestu du. Aurten Vitoria-Gasteizen, Murgian eta Laguardian, geroz eta jende gehiagorengana iristeko gogoz, eta istorio apartak, emozionanteak eta inspirazio-indar handikoak eskaintzeko gogoz".

Jabier Baraiazarrak eskerrak eman dizkio Vital Fundazioari “hamar urtez ekitaldia babesten erakutsitako fideltasunagatik, mendizaletasunaren balio onenen parekide den fideltasuna, non konfiantzan eta esperientzian oinarritutako sokadaren eraginkortasuna gailentzen den”.

Programazioa aletzerakoan, Jabier Baraiazarrak nabarmendu du 10. edizio hau BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdia 2021eko abenduan izan zenaren isla izango dela, gutiziazko bertsioan. “Mendi Filmen lan luzeak nabarmendu ziren iaz, ‘The Wall of Shadows’ Sari Nagusia irabazi zuen filmetik hasita, zuzendari onenaren eta soinu banda onenaren sariak irabazitako ‘Le Cavalier Mongol’ zirraragarritik pasaz, eta Mendi Tourrean ikusmin handiena sortzen ari den filmeraino, ‘Mendiak-1976’, Mendiko Film Onena eta Publikoaren Saria irabazi zituen filma nafarra”.

Horiez batera, programazio zabal baten aurrean gaudela adierazi du Baraiazarrak: “haitz eta izotzezko eskalada, alpinismoa, mendiko eskia, zaldietako zeharkaldiak, mendiko txangoak,… eta generoko zuzendari handiek jorratutako lanak, hala nola Eliza Kubarksa, Sender Films ekoiztetxea, Hamid Shardar, Ben Tibbetts, edo Luis Arrieta. Ikusleek zinema onenarekin gozatuko dute beste behin”.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy