Press Tour
Mendi Tour 2021aren azken txanpa Sopelan eta Potesen
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Osteguna, 18 November 2021 01:19
- Argitaratua: Osteguna, 18 November 2021 07:00
Mendi Tour zirkuituaren urteko azken bi hitzorduek Bizkaiko kostaldera eta Europako Mendietara dakarte inspirazioa: Sopelara eta Kantabriako Liebana bailarako Potesera. Mendiko zinemagintza onenaz gozatzeko parada izan da, aurten ere, Mendi Tourraren bidez 38 herri eta hiritan, pandemiaren baldintzapean burututako urte biribila izan da, "Kultura segurua da" leloari tinko eutsi diona.
Basauriko Mendi Tourrean 'Hillary - Ocean to Sky' filmaren azken emanaldia
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Asteartea, 16 November 2021 15:05
- Argitaratua: Asteartea, 16 November 2021 15:05
"I really hope you all enjoy it", esanez agurtu gaitu Michael Charles Dillon zuzendari australiarrak joan diren egunetan sare sozialen bidez. Hark zuzendutako 'Hilalry - Ocean to Sky', iazko Mendi Film zinemaldiko Sari Nagusia jaso zuen filma, Basaurin proiektatuko da azken aldiz 2021eko Mendi Tour zirkuituan.
Mendi Tourra Portugalete, Errenteria eta Elgoibarren
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Astelehena, 08 November 2021 19:17
- Argitaratua: Astelehena, 08 November 2021 18:55
Azaroko Mendi Tourren ibilbideak aurrera darrai. Portugalete, Errenteria eta Elgoibarko Mendi Tourren txanda da aste honetan.
'Cholitas' eta 'Harria Herria' Kanaria Handiko Mendi Tourrean, azaroaren 4ean
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Azteazkena, 03 November 2021 15:19
- Argitaratua: Azteazkena, 03 November 2021 15:12
Kanaria Handiko Mendi Tourraren 2. edizioa azaroaren 4an egingo da, Las Palmas hiriburuko CICCA kulturgunean. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula nabarmenetatik bi, azken urteetako arrakastatsuenetakoak, proiektatuko dira: CHOLITAS eta HARRIA HERRIA.
Mendi Tourrak lehen edizioa Teruelen eta 5.a Markina-Xemeinen
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Larunbata, 30 October 2021 16:34
- Argitaratua: Larunbata, 30 October 2021 16:32
Mendi Tour 2021: Antzuola-Puntaik Punta astelehena 18an eta Getaria igandea 24an
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Astelehena, 18 October 2021 10:35
- Argitaratua: Astelehena, 18 October 2021 10:34
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zine jaialdiko pelikularik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourrak Antzuolan eta Getarian, Gipuzkoan, ditu hurrengo bi hitzorduak.
Hillary, La Pedriza, Everest’88, Mulero, Iñurrategi, Le Menestrel, Seb Montaz… mendiko zinemarik onena Madrilen da berriro Mendi Tourraren 7. edizioan
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Asteartea, 28 September 2021 13:06
- Argitaratua: Ostirala, 24 September 2021 15:34
Hemen da Mendi Tourraren Madrilgo 7. edizioa, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia eta Cines Golem Madrid-en espedizio berri bat, iazko hutsune behartuaren ostean, indartsu datorrena. Babesle Real Sociedad Española de Alpinismo Peñalara eta Ternua dituela, Madrilgo mendi zinema zaleentzako ezinbesteko hitzordua.
Mendiko zinemagintza onena udazken honetan ere Mendi Tour zirkuituarekin pantaila handietan
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Astelehena, 20 September 2021 09:50
- Argitaratua: Astelehena, 20 September 2021 09:44
Mendi Film zinemaldiko pelikula onenen Mendi Tour zirkuitu ibiltaria Udazkeneko egitarauari ekiteko prest dago. Hilaren 23an, osteguna, Urnietan egingo da lehen saioa, eta hortik aurrera azarora bitarteko egitaraua atontzeko hainbat hitzordu daude jada baieztatuta:
Mendiko zinemagintza onena Izabako gau-giroan abuztuaren 14an
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Osteguna, 22 July 2021 09:51
- Argitaratua: Osteguna, 22 July 2021 09:47
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zine jaialdiko pelikularik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourraren lehen edizioa egingo da Izaban, abuztuak 14 larunbata, aire zabalean, herriko anfiteatroan. Gaueko zine saioa izango da, mendiarekin lotura estua duen Erronkari ibarreko bihotzean.
Canet d’en Berenguer-eko hondartzan Mendi Tour Uda pelikulak uztailaren 17an
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Ostirala, 09 July 2021 21:03
- Argitaratua: Ostirala, 09 July 2021 12:03
Canet d'en Berenguer-eko Mendi Tourrak 7. edizioa beteko du uztailaren 17an, larunbata. Ezohiko edizioa, negutik udara ekarria, eta gainera aire zabalean egingo dena, izartutako zerupean. Valentziako herri horretako hondartzan eskainiko da saioa 22:00etan hasita, Plaça del Pescadors parean. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenetatik bost eskainiko dira.
‘Mendian Hil, Hirian Hil’ eta ‘The Tears of Shiva’ euskal pelikulak eta mendiko zinemagintza onena Azpeitian uztailaren 6an eta 8an
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Osteguna, 01 July 2021 08:29
- Argitaratua: Osteguna, 01 July 2021 08:00
Mendi Tourraren seigarren edizioa egingo da Azpeitian, Soreasu antzokian, uztailak 6 eta 8, asteartea eta osteguna (19:00etan).
‘Mendian Hil, Hirian Hil” -Euskarazko Film Onena, Bilbon-, eta “The Tears of Shiva” euskal pelikulak ageri dira egunetako bakoitzean buruan, haien zuzendariak, Iñaki Peña eta Mikel Sarasola-, Soreasun bilduko dira, eta baita lehen pelikulan protagonista bereziak diren Aizarnako Arantxa Gurrutxaga eta Suku Maya. Mendi Filmeko Epaimahaiaren Saria jaso zuen “L’Escalade Libérée” Antoaine le Menestrel-i buruzkoa, eta Aipamen Berezia jaso zuen “Out of the Blue”, Seb Montaz zuzendariarena.
Arrasate eta Zarautz, Besaide eta Pagoeta, bi Mendi Tour klasiko
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Osteguna, 06 May 2021 16:35
- Argitaratua: Osteguna, 06 May 2021 16:35
Arrasaten 9. edizioa beteko du maiatzaren 11ean Mendi Tourrak, Besaide Mendizale Elkartearen eskutik. Zarautzen, berriz, maiatzaren 13an, Pagoeta Mendizale Elkartekoek hartuta, bosgarrenez egingo da Mendi Tourra. Mendi Filmeko pelikula onenak ikusleen gozamenerako batean eta bestean, jada hitzordu klasikoak bihurtu direnetan.
Ikusgarria izaten ari den Mendi Tour eskaintzak Otxandion eta Zaldibarren ditu hurrengo saioak
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Azteazkena, 24 March 2021 13:49
- Argitaratua: Azteazkena, 24 March 2021 12:14
Bizkaian itxiko da Mendi Tourren martxoko eskaintza, Otxandion (hilak 27) eta Zaldibarren (hilak 29) egingo diren saioekin. Dagoeneko 11 Mendi Tour burutu dira 2021ean, eta ia 5000 ikusle bildu dira mendiko zinemagintza onenaz gozatzera, tokian tokiko aretoetara.
Agurain eta Igorre, Mendi Tour geltokiak martxoak 18an
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Azteazkena, 17 March 2021 14:03
- Argitaratua: Azteazkena, 17 March 2021 11:37
2021eko Mendi Tour egutegiko hurrengi bi hitzorduek Agurain eta Igorrera garamatzate. Mendiko pelikula onenak, gaur-gaurkoenak, agertoki seinalatuetan dabiltza batera eta bestera urtea hasi zenetik, eta aipatu bi hauek hitzordu klasikoak dira.
Mendi Tour sarrerak: Eibarren online salmenta aktibatu da eta Tolosan agortu bidean
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Osteguna, 04 March 2021 11:41
- Argitaratua: Osteguna, 04 March 2021 11:12
@urmuga_2020
Martxoko Mendi Tour hitzorduak ate joka daude. Tolosa (8-9-10), Eibar (10-11), Igorre (11-18), Agurain (18) eta Zaldibarren (22-29) eskainiko dira Mendi Filmeko pelikula onenak hilabete honetan.
9. Mendi Tour Fundación Vital Fundazioak edukiera erabat bete du Gasteizen
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Osteguna, 25 February 2021 12:58
- Argitaratua: Azteazkena, 24 February 2021 10:14
Sarrerak www.fundacionvital.eus webgunearen bidez soilik eskaini ziren eta salgai jarri ziren egunean agortu ziren, 9. edizioa aurkezteko prentsaurrekoa egin ondoren hain zuzen. Mendiko zinemaren eta Mendi Tourraren onarpen handia agerian uzten duen gertakaria. Iaz, antzeko egunetan eta oraindik pandemia aitortu gabe zegoela, 1700 ikusleko marka berri bat ezarri zen 8 saiotan, baina aurtengo datua ere aipatzekoa da: 528 ikusle 4 saiotan, aforoa aretoaren edukieraren erdia baino gehiago murriztu arren.