Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

CVCEPHOTO lehiaketako finalistek Metro Bilbao-ko erakusketa inauguratuko dute ostiralean

Bilbao, 2016ko abendua. Ostiral honetan, abenduak 9, Metro Bilbaon egingo den CVCEPHOTO nazioarteko mendiko argazkilaritza lehiaketako obra finalisten erakusketa aurkeztuko da. Bertan izango dira lehaketako hiru irabazleak: Krystle Wrigth australiarra, Paul Bride kanadarra eta Yhabril bilbotarra.

 
Horrez batera, larunbatean, hilak 10, Sala BBK-n mendia eta abentura gaiak jorratzen dituzten hiru argazkilari aditu hauek hitzaldia eskainiko dute Bilbao Mendi Film Festival barruan. Laugarren argazkilari eta zinegile bat batuko zaie han, Jon Herranz getxoztarra, lehiaketako aurreko edizioan finalista eta Mendi Filmen aurtengo karteleko irudiaren egilea.

Abandoko Metro geltokian egingo da aurkezpena, 11:00etan hasita.
Irudiak hartzeko aukera eskainiko da, eta baita protagonistei elkarrizketak egitekoa ere.

Noiz: 2016ko abenduaren 9an, ostirala
Ordua: 11:00etan
Non: Abando Metro geltokian (Renfe Vialia pasabidea)
Partaideak: Krystle Wright, Paul Bride, Yhabril eta Jon Herranz

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy