Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Film Festivaleko Sarrera Packen azken eskaintza %40 arteko deskontuekin

 

Bilbao Mendi Film Festival 2018ko sarrera pack-a azaroaren 12a baino lehen erostazu, eta %40 eta %33 bitarteko deskontuez baliatuko zara, sarrera horiek leihatilan izango duten prezioarekin alderatuz sekulako beherapena.

Hainbat formula dauzkazu. Lehen asteburua biltzen duen pack-ak 65€+gastuak balio du eskaintzan (abenduaren 7ko Hasiera Ekitaldia eta 8-9 asteburuan Sala BBK-n egingo diren zortzi saioak). Bigarren asteburua biltzen duenak 38€+gastuak (abenduaren 14 eta 15eko Sala BBK-ko 6 saioak). Eta Non Stop Pack-ak 28€+gastuak (abenduak 16 igandean 2018ko edizioan sarituko diren filmekin Sala BBK-n osatuko diren 4 saioak). Eta Pack Osoa hartu nahi izanez gero, 150€+gastuak.

Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko Egitarau osoa azaro hasieran argitaratuko da.

Lehen bi eskaintzetan -ekainaren 15etik uztailaren 1era artekoa lehena, eta irailaren 15etik urriaren 15era artekoa bigarrena-, sarrera packak agortu egin ziren. Ez ezazu aukera hau alferrik galdu, egizu azaroaren 12a baino lehen, edo, erne, eskaintzen den pack kopurua mugatua denez lehenago ere agortu daiteke. Eta azaroaren 15etik aurrera sarrerak banaka salduko dira, ez multzoka. Ibili bizkor eta oparitu Mendi!

Lau Pack motak: 

PACK FULL OSOA (abenduak 7-15): Sala BBK-n egingo diren saio guztiak (22) eta Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldia

PACK 1. ASTEBURUA (abenduak 7-9): Sala BBK-n egingo diren lehen asteburuko saio guztiak (8) eta Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldia

PACK 2. ASTEBURUA (abenduak 14-15): Sala BBK-n egingo diren bigarren asteburuko saio guztiak (6), Non Stop ezik.

PACK NON STOP (abenduak 16): 4 saio BMFF 2018an saritutako filmekin

  

11. edizioko sarrerak web ofizialean www.mendifilmfestival.com eta Euskalduna Jauregiko online salmenta gunean erosi daitezke.

Ekitaldia

Egunak

Tokia

3.fasea
(Urr 16-Aza 12) 

Azken prezioa

BMFF 2018 FULL PACK OSOA

07/15-12-2018

Euskalduna Jauregia - Sala BBK

150,00
(+ kudeaketa gastuak)

238,00€

BMFF 2018 PACK 1. ASTEBURUA

07/09-12-2018

Euskalduna Jauregia - Sala BBK

65,00€  
(+ kudeaketa gastuak)

96,00€  

BMFF 2018 PACK 2. ASTEBURUA

14/15-12-2018

Sala BBK

38,00
(+ kudeaketa gastuak)

62,00€

BMFF 2018 PACK NON STOP

16-12-2018

Sala BBK

28,00€  
(+ kudeaketa gastuak)

44,00€  

HASIERA EKITALDIA

07-12-2018

Euskalduna Jauregia

12,00€  
(+ kudeaketa gastuak)

15,00€

 

 

 Oparitu Mendi!

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy