Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Cholitek ekarri dute kolorea Bilbora BBK Mendifilm 12. edizio atarian

BBK Mendi FIlm BIlbao-Bizkaia nazioarteko mendi zinemaldiaren 12. edizioa bihar, hilak 6 ostirala, abiatuko da Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldiarekin.

Bertan Ostatnia Góra (The Last Mountain) filma proiektatuko da, aurtengo Sail Ofiziala zabalduko duen lan poloniarra, Krzysztof Wielicki alpinista handiak eta haren zuzendari Dariusz Zaluskik aurkeztuko dutena. 

Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten 60 filma ikusiko dira 10 egunotan Bilbon, eta hainbat hitzaldi eta erakusketa ere izango dituzte zaleek eskura. Bilbo, mendia eta zinema munduko ardatz bihurtuko da.

Atariko lez, gaur bertan hasi dira lehen gonbidatuak bertaratzen. Cholitak emakume eskalatzaile boliviar indigenak izan dira lehenak. Cholitas filmako protagonistak diren lau emakume, Dora Magueño Machaca, Cecilia Llusco Alaña, Lidia Huayllas Estrada eta Elena Quispe Tincuta (bosgarrena, Ana Lia Gonzales, bihar batuko da), beren Aconcaguako erronka erakusten duen filmaren mundu mailako estreinaldia aurkeztera etorri dira.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy