Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 13. edizioko sarrera salmenta eta Mendi Film Online aktibatuta

 

Gorka Martínez (BBK), Alberto Iñurrategi (alpinista), Lorea Bilbao (BFA), Eduardo Martínez (Mendi Film Presidentea), Iñaki López de Aguileta (Bilkoko Udala), Jabier Baraiazarra (Mendi Film Zuzendaria), Mikel Renteria (WOP) eta Andoni Iturbe (Eusko Jaurlaritza)

Bilbo, 2020ko azaroak 23. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 13. edizioan, abenduaren 4tik 13ra.

Edizio berezia, pandemiak baldintzatutako urtean eta egoeran. Horri erantzuteko eta indarrean dauden arau eta gomendio guztiak betez, bitarako zinemaldia izango da aurtengoa: Bilbon bertan, aurrez aurreko emanaldiekin, eta Bilbora etorri ezin dutenentzat, online eskaintzarekin.

Gaur Bilboko Sala BBK-n egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute 13. edizioa:

Eduardo Martínez
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Presidentea

Lorea Bilbao
Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua

Iñaki López de Aguileta
Bilboko Udaleko Kultura Zuzendaria

Andoni Iturbe
Kultura Sailburuordea

Gorka Martínez
BBK Banku Fundazioko Zuzendari Nagusia

Jabier Baraiazarra
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Zuzendaria

BILBON

Bilbon, bertatik bertara, publikoarekin eta hiriko hiru aretotan zabalduta egingo da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: Euskalduna Jauregia, Golem zinemak eta Sala BBK.

  • Euskalduna egoitza bezala sendotu egin da aurreko edizioekin alderatuz: 10 egunez saio bana eskainiko da bertan (19:00etan hasita).
  • Azkuna Zentroko Golem Zinemetan, iazko saio kopurua ia bikoiztu egingo da, 13tik 22 saiora handituz eskaintza. Larunbat eta igandetan hiruna saio egingo dira eguneko, eta astean zehar bina.
  • Sala BBK-n izango dute eragin handiena murrizketek, baina guztira 9 saio eskainiko dira -iaz 26-, abenduaren 5etik 13ra egunero bana. Bilbo bihotzean, aurreko edizioetako oinarriko kanpaleku izan dena aurten ere erreferente izango da.

Beraz guztira 41 saio programatu dira 13. ediziorako, iaz baino bat gehiago. Aforo murrizketak aintzat hartu dira aldaketa guztiok egiterakoan.

Sarrerak, gaur abenduak 23, eguerdiko 12:00etatik, eskuragarri daude Euskalduna, Golem eta Sala BBK online salmenta plataformen bidez. Pandemia garaian eginahal berezia egin da sarreren salneurriak mantendu edo merketuz aurreko edizioekin alderatuta.

ONLINE

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Sail Ofizialeko film guztiak online ikusi ahal izango dira aurten, eskaintza hau zabaltzen den lehendabiziko aldia da, aurrera begira jarraipena eduki nahi duena.

Vimeo sare sozialak eskaintzen duen plataformako on demand edo alokairu formula erabilita, Sail Ofizialeko 54 filmen pack osoa, gaitegien araberako film multzoak, edo filmak banaka erosi ahal izango dira.

Alokairua azaroaren 23tik (aurre-erosketa) abenduaren 13ra arte egongo da eskuragarri. Ikustaldi epea abenduaren 4ko 20:00etatik aurrera jarriko da indarrean. 

Filmei buruzko eduki gehigarriak eskainiko dira: sinopsi eta trailerrak, kartelak, zuzendarien aurkezpenak, eta Mendi Filmek sortutako azpitituluak euskaraz, gaztelaniaz nahiz ingelesez. Eta horrez gain, festibaleko beste hainbat eduki ere online eskainiko dira Mendi Film sare sozialen eta MendiTV kanalaren bidez, hala nola, zinemaldiko hitzaldiak, mahai inguruak, liburu aurkezpenak, sari banaketa…

Mendi Film zaleei egokitutako eskaintza da, aldi berean ikusle berriak piztea ere bilatzen duena. Geolokalizatutako eskaintza da, Espainiara mugatua.

SAIL OFIZIALA

Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten 57 film ikusi ahal izango dira aurtengo edizioan.

  • 54 film Sail Ofizialean
  • 3 film Zabalandi lehiaz kanpoko atalean

 

Guztira 175 film aurkeztu dira aurten 36 herrialde ordezkatuz, inoiz izan den kopururik handiena. Hautaketa lanetik sortu da Saill Ofizialeko zerrenda.

 

Sail Ofizialerako hautatuak izan diren 54 filmek 18 herrialdetako jatorria dute: 

Jatorria

Film kopurua

Amerikar Estatu Batuak

11

Espainia

10

Frantzia

7

Erresuma Batua

3

Italia

3

Kanada

3

Suitza

3

Alemania

2

Polonia

2

Australia

1

Austria

1

Brasil

1

Eslovakia

1

Finlandia

1

Grezia

1

Hego Korea

1

Norvegia

1

Zeelanda Berria

1

 

Hainbat mailatako estreinaldiak gauzatuko dira Bilboko eszenategietan, Mendifilmen erakusleiho aparta baliatuz:

  • Nazioarteko 7 estreinaldi
  • Europa mailako estreinaldi 1
  • Espainia mailako 44 estreinaldi
  • Euskadi mailako 2 estreinaldi

 

Nazioarteko estreinaldia

ATERPEAN ATERI   | Zuz: Ruben Crespo Perez / Espainia, Euskal Herria, 2020 

IPARRALDEAN   | Zuz: Romain Jamet / Frantzia, Euskal Herria, 2020 

JURRIA: GUARDIANES DEL GARROTE   | Zuz: Pedro Cubiles Quintana / Espainia, 2020 

MENDIAN HIL, HIRIAN HIL   | Zuz: Iñaki Peña Bandres / Espainia, Euskal Herria, 2020 

TENTE LAGUNILLA – UNA FILOSOFIA DE VIDA   | Zuz: Javier Cuevas Caballero / Espainia, 2020 

THE TEARS OF SHIVA   | Zuz: Mikel Sarasola / Espainia, Euskal Herria 2020 

URMUGA   | Zuz: Mattin Zeberio Larraza / Espainia, Euskal Herria 2020 

 

Europa mailako estreinaldia

A PLEA FOR REFUGE   | Zuz: Daniel Holmes / Estatu Batuak, 2019 

 

Estatu mailako estreinaldia

A DREAM OF EDWIM DRUMMOND   | Zuz: Paul Diffley / Erresuma Batua, 2020 

A THOUNSAND WAYS TO KISS THE GROUND   | Zuz: Henna Taylor / Estatu Batuak, 2020 

ACONCAGUA, LA TRAVERSÉE SANS RETOUR   | Zuz: Antoine Girard / Frantzia, 2020 

ALPINIST – CONFESSION OF A CAMERAMAN   | Zuz: Minchul Kim / Korea, 2019 

BEYOND THE BACKYARD: THE NATION’S RIVER   | Zuz: Michael Stevens / Estatu Batuak, 2019 

BYC KOBIETA W HIMALAJACH (To Be a Woman in the Himalayas)   | Zuz: Eliza Kubarska / Polonia, 2018 

CARIE   | Zuz: Achille Mauri / Italia, 2020 

CHARGE 2   | Zuz: Anthony Bonello / Kanada, 2020 

DER BÄR IN MIR (Bear-Like)   | Zuz: Roman Droux / Suitza, 2019 

DIE GROBE ZINNE (The Great Peak)   | Zuz: Reinhold Messner / Italia, 2019 

EL GRAN HITO | Zuz: Ignasi López Fábregas / Espainia, 2020 

ÉRIC ESCOFFIER, LA FUREUR DE VIVRE   | Zuz: Bertrand Delapierre & Séverine Gauci / Frantzia, 2020 

EVEREST – THE HARD WAY   | Zuz: Pavol Barabás / Eslovakia, 2020 

FORESIGHT   | Zuz: Dario Tubaldo / Italia, 2020 

FREE AS CAN BE   | Zuz: Samuel Crossley / Estatu Batuak, 2020 

HARDA – THE TOUGH   | Zuz: Marcin Polar / Polonia, 2019 

HERA’S ANGELS   | Zuz: Constantine Papanicolau / Grezia, 2019 

HILLARY - OCEAN TO SKY   | Zuz: Michael Dillon / Australia, 2019 

INTO THE CANYON   | Zuz: Peter McBride / Estatu Batuak, 2019 

L’ESCALADE LIBÉRÉE   | Zuz: Benoit Regord / Frantzia, 2020 

LE MARATHON DE KATHERINE   | Zuz: Nicolas Falquet / Suitza, 2019 

LIFELINES   | Zuz: Frank Kretschmann / Alemania, 2020 

METANOIA   | Zuz: Florian Gassner / Alemania, 2020 

MYRTLE SIMPSON: A LIFE ON ICE   | Zuz: Leigh Anne Sldes / Estatu Batuak, 2019 

NORTH COUNTRY   | Zuz: Nick Martini / Estatu Batuak, 2019 

ORIGENS, A GRANDE ESCALADA   | Zuz: Murilo Vargas / Brasil, 2019 

OUT OF THE BLUE   | Zuz: Davina Beyloos Montaz-Rosset & Sébastien Montaz-Rosset / Frantzia, 2020 

POLYFONATURA   | Zuz: Jon Vatne / Norvegia, 2019 

SALTO IS THE KING   | Zuz: Pavol Barabás / Eslovakia, 2020 

SHARED VISION   | Zuz: Keith Partridge / Erresuma Batua, 2019 

SIN LÍMITE   | Zuz: Daniel Fernández Cañadas / Espainia, 2019 

SINGLEHANDED   | Zuz: Stash Wislocki / Estatu Batuak, 2020 

SLACK SISTERS   | Zuz: Kelly Greenheart / Estatu Batuak, 2020 

SPECIAL RUN   | Zuz: Isabelle Häcki / Suitza, 2019 

SPELLBOUND   | Zuz: Richard Sidey / Zeelanda Berria, 2020 

SWEET HOME KAMCHATKA   | Zuz: Pep Cuberes Esgleas & Xavier Esgleas Tarifa / Espainia, 2020 

TERRA INCOGNITA – A EXPEDITION TO CLIMB SIBERIA’S UNKNOWN TOWERS   | Zuz: Corey Rich / Austria, 2018 

THE CHAIRLIFT   | Zuz: Mike Douglas / Kanada, 2020 

THE WURL   | Zuz: Anthony Bonello / Kanada, 2020 

THIS LAND   | Zuz: Whit Hassett & Chelsea Jolly / Estatu Batuak, 2019 

UNDISCOVERED  | Zuz: Chris Prescott / Erresuma Batua, 2019 

VAELTAJAT - WANDERING IN THE WHITE   | Zuz: Otto Heikola / Finlandia, 2019 

VALHALLA, CIELO DE ROCA   | Zuz: Karel Downsbrough, Esteban Lahoz & Sergi Latorre, David López / Espainia, 2020 

WHEN GLACIERS GO   | Zuz: Corey Robinson / Estatu Batuak, 2020 

 

Euskal Herrian estreinaldia

PYRÉNÉISME D’HIER ET D’AUJOURD’HUI   | Zuz: Laurence Fleury / Frantzia, 2019 

THE RED LAKE PARTY   | Zuz: Vladimir Cellier / Frantzia, 2019 

 

Euskal ekoizpenak

Euskal Herrian ekoiztutako filmak 5 dira, horietako 4 jatorrizko bertsioan euskaraz, eta denek hautatu dute Mendi Film nazioarteko estreinaldia egiteko:

ATERPEAN ATERI   | Zuz: Ruben Crespo Perez / Jatorrizko bertsioa: euskara 

IPARRALDEAN   | Zuz: Romain Jamet / Jatorrizko bertsioa: euskara 

MENDIAN HIL, HIRIAN HIL   | Zuz: Iñaki Peña Bandres / Jatorrizko bertsioa: euskara/gaztelania 

THE TEARS OF SHIVA   | Zuz: Mikel Sarasola / Jatorrizko bertsioa: ingelesa/nepaliera/gaztelania

URMUGA   | Zuz: Mattin Zeberio Larraza / Jatorrizko bertsioa: euskara/gaztelania 

ZABALANDI

Sail Ofizialean aurkeztuko diren 54 filmez gain, beste 3 proiektatuko dira lehiaz kanpo, Zabalandi atalean:

ARRIESGARSE A VIVIR | Zuz: Santiago Ron / Espainia, Euskal Herria, 2020 / WOP Fundazioak ekoiztutako filma / Nazioarteko estreinaldia

HIRE HIMALAYA | Zuz: Alberto Iñurrategi / Espainia, Euskal Herria, 2002 / Felix Iñurrategiren tributua

VOICES OF THE EARTH: MOGGA & BAYANDALAI | Zuz: Aner Etxebarria eta Pablo Vidal / Espainia, Euskal Herria, 2020 / Gariza Films-Lara Izagirrek ekoiztutako filma / Nazioarteko estreinaldia

NAZIOARTEKO ORDEZKARITZARIK EZ

Mendi zinemagintzako zuzendari entzutetsuak ageri dira aurtengo filmen egiletzan, Mendi Filmen maiz aurkeztu direnak: Pavol Barabás, Keith Partridge, Bertrand Delapierre, Paul Diffley, Reinhold Messner, Anthony Bonello, Mike Douglas, Vladimir Cellier, Ignasi López, Michael Dillon, Nicolas Falquet, Eliza Kubarska, Seb Montaz-Roset, Alberto Iñurrategi, Lara Izagirre, Aner Etxebarria, Pablo Vidal, Mikel Sarasola, Mattin Zeberio…

Eta gaitegietan sekula baino anitzagoa izango da:

Ekintza asko: alpinismoa, eskalada, eskia, piraguismoa, slack line, BASE jauziak, mendi bizikleta, parapentea, espeleologia, mendi lasterketak, mendi zeharkaldiak…

Naturaren zaintza aldarria nonahi: basa bizitza, ingurumen inpaktuen salaketak, artea, dantza, musika…

Halaber, pandemia garaiotan, nazioarteko gonbidaturik ez da izango aurten Bilbon. Filmak eszenategietan aurkeztuko dituzten egile eta protagonistak gertukoak izango dira.

EPAIMAHAIA

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 13. edizioko Sail Ofizialeko pelikulak epaitzeko ardura kultura munduko giza-talde honek du: 

  • Asier Altuna Iza, zinema zuzendaria eta gidoigilea 
  • Paula Olaz Moratinos, zinema, telebista, antzerki, dantza eta bideo-jokoetarako soinu banda sortzailea
  • Itziar García Zubiri, dokumentaletan espezializatutako sormen ekoizlea
  • IwonaZielińska-Sąsiada, kultura kudeatzailea, eta musika eta kirol proiektuen koordinatzailea Madrilgo Poloniar Kultur Institutuan 
  • Jon San Sebastián López, ikus-entzunezko baliabideetako ikaslea

SARIAK eta GARAIKURRA

24.000€ banatuko dira diru-saritan.

Sari Nagusia: “Eguzkilorea” eta  6.000 euro

Zuzendari Onena: “Eguzkilorea”  eta 3.000 euro

Argazkilaritza Onena: “Eguzkilorea”  eta 2.000 euro

Gidoi Onena: “Eguzkilorea”  eta 2.000 euro

Epaimahaiaren Saria: “Eguzkilorea”  eta 2.000 euro

Mendiko Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro

Eskaladako Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro

Kirol eta Abentura Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro

Kultura eta Natura Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro

Euskarazko Film Onena: “Eguzkilorea”  eta 1.000 euro

Film Labur Onena: “Eguzkilorea”  eta 1.000 euro

Ikusleen saria: “Eguzkilorea” eta 1.000 euro

 Iñigo Aristegui artista donostiarrak egindako Eguzkilore garaikurra jasoko dute irabazleek. Babesa eta aztarnak irudikatzen dituen eta barneratua daukagun mendiko kulturarekin bat datorren ikurra da.

WOP SARIA: Baltistan Fundazioa

Baltistan Fundazioa sarituko da aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian WOP-The Walk On Project Sariarekin. Nazioarteko lankidetzako Gobernuz Kanpoko Erakundea da, Pakistaneko Karakorum mendi lerroan lan egiten duena.

Abenduaren 5ean, larunbata, Euskaldunan egingo da ekitaldia (19:00), eta Pedro Ibarra fundazioko presidentea eta Alberto Iñurrategi ordezkaria izango dira bertan.

WOP Saria-BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia aurreko sarituak: Nives Meroi eta Romano Benet (2019), Juanjo San Sebastian (2018), Peter Habeler (2017), Sir Chris Bonington (2016), Josep Manuel Anglada (2015) eta Drawn filma Jeremy Collins-ena (2014).

LIBURU AURKEZPENAK: IÑURRATEGI, JUANJO SAN SEBASTIAN eta IÑAKI OCHOA DE OLZA

Mendi gaiekin lotutako liburu berrien aurkezpenerako plaza izango da beste behin BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia.

IÑURRATEGI ANAIAK, MENDIARI BIHOTZ EMANAK

Komiki liburu honek Felix eta Alberto Iñurrategiren mendi ibilbidea jasotzen du. Zorigaiztoko istripu batean hil zen Felix, orain 20 urte. Haren heriotzak zartatuta, erabat hunkituta utzi zuen Euskal Herri osoa, eta urteurrenak bide emanda dator komikia.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia eta SUA argitaletxeak 2018an “Everest, Herri oso bat gailurrean” komikia sortu zuten elkarlanean, eta haren segida da “Iñurrategi anaiak, mendiari bihotz emanak”.

Abenduak 5 larunbata / Euskalduna Jauregia 19:00

Bertan izango dira: Alberto Iñurrategi, Ramon Olasagasti (gidoilaria), Cesar Llaguno (ilustratzailea) eta Argiñe Areitio (SUA argitaletxea)

*Liburu salmenta Sala BBK-n abenduaren 5etik 13ra

*Liburu sinadura: Sala BBK-n, abenduak 5, 12:00etatik 13:00etara

 

CUANTO ES MUCHO TIEMPO. RETAZOS DEL CAMINO.

Juanjo San Sebastianen bilakaera propioa jorratzen duen bilduma:  hainbat hedabidetan argitaratutako artikuluak, eskutitz batzuk, tiraderako testuak eta barruan gordeta zeramanetik asko. Bere iragana, orainalditik begiratuta.

Abenduak 6 igandea / Euskalduna Jauregia 19:00

Bertan izango da: Juanjo San Sebastian

*Liburu salmenta Sala BBK-n abenduaren 5etik 13ra

*Liburu sinadura: Sala BBK-n, abenduak 6, 12:00etatik 13:00etara

 

LAS AVENTURAS DE IÑAKI EN HIMALAYA

Iñaki Ochoa de Olza mendi motibazio eta estimuluz betetako mundu batean zehar ibili zen erabat gogobeteko zuen lekuaren bila. Azkenean, Himalaia mendilerroa hartu zuen maitaletzat, ez haren tontor zoragarriengatik soilik, baita hango jendearengatik ere. Ipuin honekin Iñaki apur bat gehiago ezagutuko da.

Abenduak 12 larunbata / Sala BBK 18:00

Bertan izango da: Elena Sagaseta idazlea (SOS Himalaya)

 

HITZALDIAK: MENDI TALK / PANEL TALK

BALTISTAN FUNDAZIOA | Langintza, ibilbidea eta proiektuak

Abenduak 5 larunbata / Euskalduna (19:00)

IÑAKI ANTIGÜEDAD, ARANTZA ARANBURU eta MIKEL SARASOLA | “Mendiko filmen geo-esentzia”

Abenduak 7 astelehena / Euskalduna (19:00)

I.go BIZKAIA-TERNUA BEKAREN AURKEZPENA | Zinegile gazteentzako 10.000€-ko beka

Abenduak 11 ostirala / Bizkaiko Foru Aldundiko prensa aretoa (10:30)

POU ANAIAK | “Escalada extrema en tiempos de pandemia”

Abenduak 11 ostirala / Euskalduna (19:00)

SHAKHAUR 1976 & EVEREST 1980 Euskal eta poloniar himalayismoa senidetuta

Abenduak 12 larunbata / Sala BBK (18:00)

 

ERAKUSKETAK

CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketan saritutako 20 lan onenak Bilboko Metroko geltokietan (Abando-Moyua-Indautxu-San Mames) eta Ensanche eraikineko atarian egongo dira ikusgai aurten.

Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen lehiaketak 5 edizio bete ditu. 2020ko edizioko lan sarituen artean dira BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioko irudi izateko hautatu zen “Into the Light” lana, Sandi Bertoncelj esloveniarrarena, edo 5. CVCEPHOTOko irabazle nagusia, “Split Walls”, Ricardo Silva Alves argazkilari portugaldarrarena.

“Into the Light” Sandi Bertoncelj

ERROAK

2008an sortu zen Mendi Film Festival, lehen lau edizioak Gasteizen egin ziren, eta 2012az geroztik Bilbon ospatu da. Bertako agendan sendo errotuta dago, ikusle datuak argigarri:

Urtea

Ikusle kopurua

2012

4.772

2013

5.669

2014

7.371

2015

8.710

2016

9.117

2017

10.371

2018

2019

12.008

12.360

Mendiko zinemaren mundu mailako erreferente da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia. Mendiko Zinema sustatzeko Nazioarteko Elkargoko (IAMF-ko) kide da beste 27 festibal eta Torinoko Muzeo Nazionale della Montagna-rekin batera, eta Jabier Baraiazarra da haren presidentea, Mendi Filmeko zuzendaria.

Espedizio honetan lagun ditugun babesleentzat esker oneko hitzak baino ez dauzkagu, areago bizi dugun egoera larri honetan beren babesa berretsi dutelako, eta batu berri direnei ongi etorria eman nahi diegu espediziora, bidelagun bikainak izango gara. Oinarri sendoko egitasmoa da hau, eta 13. edizioko gaia arrasto horretan dator: #Erroak

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy