Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

NOTICIAS

2021 Urte Mendi On!

Everesteko Arrosarioa, euskal eta poloniar himalaismoaren senidetzearen ikurra

Joan Pablo II.a Aita Santuak bedeinkatutako arrosarioa, Krzysztof Wielicki eta Leszek Cichyk Everesteko tontorrean utzi zutena 1980ko lehen neguko gailur historikoan, eta Martin Zabaletak urte hartako maiatzaren 14an euskaldunen Everesteko lehen gailurraren testigantza gisa jaso zuena, gaur egun euskal eta poloniar himalayismoaren senidetasun ikonoa da. EMMOA-Euskal Mendizaletasunaren Museoak gordeta duen ikono bat da, eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendi zinemaldian erakutsi zion Iwona Zielińska-Sąsiadari, Madrilen IPC-Poloniar Kultura Institutuko koordinatzaileari.

13. edizioko Sari Banaketa ekitaldia Euskalduna Jauregian

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak pandemia edizioa arrakastaz burutu du zine eta mendi zaleen babesarekin

Eduardo Martinez eta Jabier Baraiazarra, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendi zinemaldiko Presidentea eta Zuzendaria atzo Euskalduna Jauregian 13. edizioko itxiera ekitaldian

Bilbo, 2020ko abenduak 14. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia nazioarteko mendi zinemaldiak arrakastaz burutu du 13. edizioa. Pandemiaren ajeak uxatu eta 10 egunetan 5.578 ikuslek jo dute Bilboko Euskaldunan, Sala BBK-n eta Golem zinemetan eskainitako saioetara.

Gehiago irakurri...

Hillaryren azken espedizio handiaren pelikulak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 13. edizioko Sari Nagusia

"Hillary - Ocean to Sky" filmak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendi zinemaldiko Sari Nagusia. Sir Edmund Hillaryren azken espedizio handia izan zena dakar gogora Michael Dillon zuzendari australiarraren lanak, 1977an Ganges ibai sakratuan gora motordun txalupetan eginiko espedizioa, Himalaiako Akash Parbat mendi tontorrean burutu zena.

Gehiago irakurri...

Mendi Film zinema eta mendiaren bilgune Bilbon eta sareen bidez mundu osoan

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendi zinemaldia ikusleen bultzadarekin energia beterik abiatu da. Sarrerak agortu egin dira hiru egunez, bai Euskalduna Jauregian eta baita Sala BBK-n eskaini diren emanaldi eta ekitaldietan, eta Azkuna Zentroko Golem zinemetan ere aparta izan da Mendi zaleen emana. 2000 ikusle Bilbon, aurrez aurre, eta pandemiaren mugak muga, neurriak neurri, ostiraletik igandera egindako saioetan. 

Gehiago irakurri...

Baltistan Fundazioak esker onez jaso du 20 urteko langintzaren WOP Saria

 

Baltistan Fundazioak jaso du 2020ko WOP-The Walk On Project Saria BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendiko jaialdian. Nazioarteko kooperazioan 20 urteko jarduna saritu da, bereziki Karakorumen oinarritu izan duten lana. Pedro Ibarra presidenteak eta Alberto Iñurrategi Fundazioaren sortzaile eta enbaxadoreak ordezkatu dute Euskaldunan milaka lagunen langintza, eta fundazioaren lelo nagusia: "Mendizaletasunean elkartasuna bide".

Hasiera Ekitaldiko indarrak abiarazi du pandemia garaiko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia

Iñurrategi anaiei gorazarre Mendi Film eta SUA-ren komikiarekin

SALGAI: festibal egunetan Sala BBK-n eta Euskalduna Jauregian | Online: SUA Edizioak | Ohiko liburu dendak

Iñurrategi anaien mendi ibilbideari, eta bereziki duela 20 urte mendi istripuan hil zen Felixi, tributua egiten dion komiki liburua argitaratu berri da.

2018an “EVEREST, HERRI OSO BAT GAILURREAN” 74ko eta 80ko espedizioei buruzko liburuak zabaldu zuen euskal mendizaletasunaren historiako pasarte eta pertsonaia esanguratsuen komiki bilduma. Mendi Film elkarteak sortu eta SUA Edizioak argitaletxeak gorpuztutako proiektuko bigarren alea da, beraz, “IÑURRATEGI ANAIAK, MENDIARI BIHOTZ EMANAK”, geure izatearen arrastoak bizi mantendu daitezen eginiko lana, gaur egun belaunaldi orok bere egiten duen formatuan argitaratua.

Gehiago irakurri...

CVCEPHOTO erakusketak mendi izpiritua zabaldu du Bilbon

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendiko zinema jaialdiaren 13. edizioak hiriko txokoak mendiko izpirituarekin jantzi ditu. Ensanche eraikinean nahiz Metro Bilbaoko Abando, Moyua, Indautxu eta Santimami geltokietan ikusgai daude CVCEPHOTO mendiko jardueren argazkilaritza lehiaketako 6. edizioko lan sarituak.

Gehiago irakurri...

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 13. edizioko sarrera salmenta eta Mendi Film Online aktibatuta

 

Gorka Martínez (BBK), Alberto Iñurrategi (alpinista), Lorea Bilbao (BFA), Eduardo Martínez (Mendi Film Presidentea), Iñaki López de Aguileta (Bilkoko Udala), Jabier Baraiazarra (Mendi Film Zuzendaria), Mikel Renteria (WOP) eta Andoni Iturbe (Eusko Jaurlaritza)

Bilbo, 2020ko azaroak 23. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 13. edizioan, abenduaren 4tik 13ra.

Edizio berezia, pandemiak baldintzatutako urtean eta egoeran. Horri erantzuteko eta indarrean dauden arau eta gomendio guztiak betez, bitarako zinemaldia izango da aurtengoa: Bilbon bertan, aurrez aurreko emanaldiekin, eta Bilbora etorri ezin dutenentzat, online eskaintzarekin.

Gehiago irakurri...

Mendi Tour 2020: Basauri eta Elgoibar

Azaroan urteko azken Mendi Tour geltokiak

Abenduaren 4tik 13rako BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioa ate joka dagoela, azaroan sei Mendi Tour emanaldi egingo dira: Errenteria, Amurrio, Basauri, Elgoibar, Arrasate eta Orioko aretoetan ikusi ahal izango dira aurten azkenengoz, pantaila handian eta zine kalitatean, Cholitas, Harria Herria, Manaslu, Climbing Blind, NebulaOstatnia Gora eta Allein (Alone) pelikulak, iazko Mendi Filmeko nabarmenetakoak, aurten Mendi Tourrean arrakasta itzela izan dutenak.

Gehiago irakurri...

Mendi Tour Amurrio - Mendi Tour Errenteria

Mendi Tour Sopela 2020

Mendi Tour Markina-Xemein 2020

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy