Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

NOTICIAS

'Mendia, lirain zapietan' fularren erakusketa liluragarria Euskal Museoan

AZKEN EGUNAK - Urtarrilaren 28ra arte

Mendia, lirain Zapietan-La Elegante Montaña-Foullard delle Montagne erakusketaren azken egunetan sartuta gaude. Euskal Museoa Bilbao Museo Vasco-n, Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko ekitaldi lez, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, azaroaz geroztik hainbat jendek gozatu du hartaz, eta urtarrilaren 28an amaituko da.

Gehiago irakurri...

Zangozan abiatuko da 2018ko Mendi Tourra 'The Great Alone' eta BMFF-ko 10. edizioko filma onenekin

Bilbo, 2018ko urtarrilak 9. Mendi Tourra, Bilbao Mendi Film Festivaleko filma onenak erakusten dituen mostra, Zangozan abiatuko da bi emanaldirekin, hilaren 12an eta 26an. Zangozako kultura eta kirol agendan jada leku finkoa hartu du hitzordu honek. Mendi Jardunaldiak antolatu ditu beste behin Zangozako Udalaren Kirol Patronatuak, eta haien baitan Karmengo Entzutegian eskainiko dira (20.00) aipatu proiekzioak.

Gehiago irakurri...

Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia aukeratzeko CVCEPHOTO lehiaketa abian da

Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 4. edizioa abiarazi du, lanak aurkezteko epea zabalduz.

Sarien artean, Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia izango den argazkia nabarmenduko da, Mendi Film Festivalen 2018ko irudia, bidenabar 700 euroko dirusaria ere irabaziko duena.

Gehiago irakurri...

'Dirtbag: The Legend of Fred Beckey' Bilbao Mendi Film Festivaleko 10. edizioko Urrezko Eguzkilorea

Bilbo, 2017ko abenduak 16. Bilbao Mendi Film Festival-eko 10. edizioa bere amaierara heltzear dago, gehien espero den momentuarekin. 9 egunetan zehar Sail Ofizialeko 51 filmeen proiekzioa egin ostean, Jesús Mari Lazkano, Nancy Rosenthal, Jack Tackle, Paul Urkijo eta Deb Smythe osatutako Epaimahaiak 2017ko Bilbao Mendi Film Festivaleko Urrezko Eguzkilorea Dirtbag: The Legend Of Fred Beckey filmari ematea erabaki du.

Gehiago irakurri...

10.371 ikuslek gailurrera eraman dute Bilbao Mendi Film Festival 10. edizioan

Bilbo, 2017ko abenduak 19. Bilbao Mendi Film Festivalek amaitu berri den 10. edizioaren balantze “bikaina” egin du. Urtetik urtera eman den ikusle gorakadak goia jo du beste behin. Bilbo mendi munduko hiriburu izan da 10 egunez, hiriko agendan erabat finkatuz.

Guztira 10.371 ikusle bildu dira eskaini diren 37 saioetara –goiz eta arratsalde asteburuetan, eta arratsaldez astegunetan-, eta urterik emankorrena izan da zenbakitan, iazko datua %12an handituz.

Gehiago irakurri...

Peter Habeler izango da WOP 2017 saritua Bilbao Mendi Film Festivalean

BMFF_Peter Habeler

Peter Habeler-ek jasoko du The Walk On Project Fundazioaren (WOP) aurtengo Saria mendizaletasunaren balioen defentsa nabarmenduz. Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko omendu nagusia izango da alpinista austriarra, eta haren ibilibide bikainaren aitortza eskainiko zaio abenduaren 16an, larunbatez, Sala BBK-n 19:30etan hasiko den saioan: Peter Habelerren Gaua.

Gehiago irakurri...

Peter Habeler, Pou Anaiak, euskal ekoizpenak, workshopak, Sua-El Mundo de los Pirineos...

SARRERAK

Bilbo, 2017ko abenduak 14. Bilbao Mendi Film Festivalen bigarren asteburua oparo dator. Sail Ofizialeko azkenengo filmak proiektatuko dira gaurtik larunbatera bitartean, eta larunbatean bertan Peter Habelerren omenaldia egingo da, WOP Saria jasoko du alpinismoaren balioak zabaltzen eginiko lanaren aitortzan. Igandean, azkenik, 10. edizioko filma sarituak programatuko dira Sala BBK-n Non Stop 4 saiotan. Datuek 10. edizioaren arrakasta erakusten dute. Nahiz eta oraindik osteguna eta asteburu osoa izan aurretik, 5000 ikusletik gora bildu dira Sala BBKn.  

Gehiago irakurri...

Protagonistekin MEET & GREET

Aurtengoan Zabalgune Eraikina Bilbao Mendi Film Festival-eko erdigunea izango da, Mendi Base Camp izango delarik.

Ekintza askoren artean, goizeetan Protagonistekin Meet & Greet izango ditugu. Hauetan, gonbidatuak gertutik ezagutzeko tartea egongo da. Bada edonor etorri daiteke zuzendari, alpinista nahiz ekoizleekin hitz egin ahal izateko.

Gehiago irakurri...

ASTEARTE, ASTEAZKEN ETA OSTEGUNEKO AGENDAK

- SALA BBK

Asteartea, abenduak 12, 17:30ean 

Kilian: Kilian Jornet munduko lasterkari onena dela diote aditu eta zale gehienek. Berak, ordea, ez du bere burua korrikalaritzat. Oraingoan Norvegiara joko du, ametsezko jolastokira, Romsdalengo Zazpi Gailurrak eskiatzen eta korrika egun bakarrean osatzeko asmoz. Filmak Kilianen eskutik garamatza, 77 km eta 9.000 metro desnibeleko ibilbide zoragarri honetan. 

Gehiago irakurri...

National Geographic Young Explorers

Lekua: Deustuko Unibertsitatea
Eguna: Asteazkena, abenduak 13, 10:00-11:30

National Geographic Societyk explorazioa du jomuga, geure planetari buruz daukagun ezagutza, eta hura ulertzeko dugun modua, aberastea. Etorkizun emankorragoa eta jasangarriagoa lortzera bidean nazioarteko eragileak sendotzea da erronka.

Gehiago irakurri...

Mendi Talk. Jack Tackle - Alaska, beste Himalaya

Lekua: Bizkaiko Abokatuen Elkargoa
Eguna: Asteazkena, abenduak 13, 20:00etan
* Bat-bateko itzulpengintza
 

Alaskako mendilerroa eta Alaska/ Kanadako Logan-St. Elias mendigunea eskala txikiagoko Himalaia dira. Urrunekoak, hotzak eta zirraragarriak, alpinismoaren erronka handienen lekuko izan dira mendi haiek. 30 urteko ibilbidea egin du Tacklek mendi haietan. Bide horretan, 17 lehen igoera eta 34 espedizio egin ditu. Eskalada alpinoaren santutegi handietako bat da oraindik ere Alaska.

Mendi Talk_Jack

Santi Yanizen 'Dronegrafiak' ikusgai Sala Rekalden

Rekalde Aretoan, azaroaren 28tik urtarrilaren 7ra

Bilboko Rekalde Aretoan (Rekalde Zumarkalea, 30) ikusgai dago Dronegrafiak erakusketa, Santi Yaniz argazkilariak garatutako proiektua. Bilbao Mendi Film Festivalen 10. edizioko lau erakusketetako bat da.

Santi Yaniz profesionalak dron batekin eginiko argazkiak daude ikusgai erakusketan. Argazkia? Besterik gabe, Dronegrafia.

Gehiago irakurri...

IGANDE ETA ASTELEHENEKO AGENDAK

SALA BBK

Igandean, abenduak 10, 11:00etan:

Voies Fémenines: Emakumeen bideak izeneko lan honek eskalada mundua esploratzen du, emakumeen begietatik. Hiru dira protagonista nagusiak: Marion Poitevin, Liv Sansoz eta Martina Cufar-Potard. Haien eskutik jakingo dugu zerk batzen dituen, eta, aldi berean, zerk bereizten dituen bizitzan barnako bideetan, baina batez ere emakumeek duten indar eta ahalmen izugarria deskubrituko dugu. Sandra Ducasse zuzendariak bere lanaz hitz egingo du.

Gehiago irakurri...

CVCEPHOTO mendiko jardueren argazki espektakulua Metro Bilbaon

Presentacion exposicion metroTxema Garay, Rafa Elorza, Jabier Baraiazarra eta Susana Palomino

Bilbao Mendi Film Festivalaren hamargarren urteurrena beteko da aurten, eta jada Metro Bilbaok ohikoa bihurtu den erakusketa hartuko du bere geltokietan: CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako 20 lan sarituekin osatutako erakusketa. Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatzen du CVCEPHOTO.

Gehiago irakurri...

Bilbo mendi zinemagintzaren ardatz bihurtuko da Mendi Film Festivalaren 10. edizioan abenduaren 8tik 17ra

Jon Redondo, Eduardo Martínez, Oihane Agirregoitia, Lorea Bilbao, Jabier Baraiazarra, Gorka Muñoz

Bilbo, 2017ko azaroak 27. Abenduaren 8an hasi eta 17an buka, egungo mendi zinemagintzarik onenaz batera haren inguruko glamour guztiaz gozatzeko aukera aparta ekarriko du Mendi Film Festivalek Bilbora.

Gehiago irakurri...

'Fandango' 4. Mendi Short laburmetrai lehiaketaren irabazle

Alex Areizagaren (Gabiria, Gipuzkoa) Fandango laburmetraiak irabazi du egile amateurrentzako Mendi Short lehiaketaren 4. edizioa.

Abenduaren 16an, larunbata, Sala BBK-ko 12:00etako saioan proiektatuko da Sail Ofizialeko filmeekin batera (Sarrerak hemen)

Gehiago irakurri...

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy