Mendi Film Festivaleko Sarrera Packen azken eskaintza %40 arteko deskontuekin
Bilbao Mendi Film Festival 2018ko sarrera pack-a azaroaren 12a baino lehen erostazu, eta %40 eta %33 bitarteko deskontuez baliatuko zara, sarrera horiek leihatilan izango duten prezioarekin alderatuz sekulako beherapena.
Gehiago irakurri: Mendi Film Festivaleko Sarrera Packen azken eskaintza %40 arteko deskontuekin
'The Dawn Wall' filmak eta Tommy Caldwell eskalatzaileak zabalduko dute 11. Bilbao Mendi Film Festival
Abenduaren 7tik 16ra egingo den Bilbao Mendi Film Festivalek baditu Sail Ofizialeko lehen izar handiak: The Dawn Wall filma, eta haren protagonista Tommy Caldwell eskalatzailea. Euskalduna Jauregian abenduaren 7 ostiralez egingo den Hasiera Ekitaldian, Caldwell beraren, eta harekin batera Sender Films etxeko zuzendari Peter Mortimer eta Red Bull Media House-eko ekoizle Philipp Manderlaren aurkezpen eta argibideez gozatuko dute ikusleek. Proiekzioaren ostean, gainera, Tommy Caldwellek nahi duen orori autografoak eta dedikatoriak sinatuko dizkio.
5. Mendi Short film laburren lehiaketa
Bilbao Mendi Film Festivalaren Mendi Short laburmetrai amateurren lehiaketaren 5. edizioa abian da.