Juanjo San Sebastian WOP Fundazioa Saria Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioan
Juanjo San Sebastian mendizale eta idazle bilbotarrak jasoko du Bilbao Mendi Film Festivalen aurtengo edizioko WOP-The Walk On Project Fundazioa Saria, mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa saritzen dituena.
Bosgarrenez emango da sari hau, eta distiraz betetako zerrendara batuko da Juanjo San Sebastian. Haren aurretik Josep Manuel Anglada, Sir Chris Bonington eta Peter Habeler izan dira sarituak, Jeremy Collins-en Drawn filmaz batera.
Gehiago irakurri: Juanjo San Sebastian WOP Fundazioa Saria Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioan
Bilbao Mendi Film Festival 11. edizioko Epaimahaia
Hauek dira Bilbao Mendi Film Festivaleko 11. edizioko Sail Ofizialeko Epaimahaikideak:
Aldo Audisio, Emi Ueyama, Jim Herrington, Suzan Beraza eta Juanjo San Sebastian.
Gehiago irakurri: Bilbao Mendi Film Festival 11. edizioko Epaimahaia
Udazkena mendiko zinemagintzaz jantziko da Mendi Tourren bidez
Mendia, abentura eta muturreko kirolen zinemagintzaren ikusleak pozarren egoteko moduan daude, Mendi Tourra geroz eta hedatuago baitago, Euskal Herritik haratago Espainian nonahi ageri baita jada. Uda bitartean 30 hiri eta herritan 60 saiotik gora eskaini dira, eta irailetik aurrera beste hogei bat emanaldi egingo dira.
Gehiago irakurri: Udazkena mendiko zinemagintzaz jantziko da Mendi Tourren bidez