Saritutako Filmak BMFF 2014
SARI NAGUSIA
VALLEY UPRISING
Valley Uprising filmak Yosemite haraneko eskaladaren historia ezagutzera ematen du. Hori lortzeko, baliatzen da narrazio trebe batez, artxiboko sekuentzien eta irudien nahasketa argi batez, eta eskalatzaile nagusien elkarrizketez. Bestalde, badu alde serioagoa, istorio garrantzitsu bat jakitera emateaz gain, garai horretako gatazka politiko eta sozialak ere azaltzen baititu. Hala ere, dibertigarria eta oso entretenigarria da, hasi eta buka. Film paregabea da eta edozeini gomendatuko genioke, eskalatzaile izan ala ez izan.
ZUZENDARI ONENA
PATRICIA AYALA, DON CA dokumentalarekin.
Sakona, zoragarria eta ederki landua, Don Ca gizon baten eta bere gizarte hautatuaren barneko erretratu bat da. Istorio konplexu hau modu argi batean ematen da ezagutzera, zinematografia sentibera eta zuzendaritza bikainaren bidez. Pixkanaka garatzen da, tentsio eta ustekabez josita, eta bizitzan gertatzen ohi den bezala, ikusleak erantzun baino galdera gehiagorekin bukatzen du.
GIDOI ONENA
DRAWN
Drawn abentura, adiskidetasuna eta familia elkartzen dituen istorio hunkigarri bat da, baina modu oso orijinalean esana. Zinema eta irudi elementuak gidoi entretenigarri eta dinamiko baten bidez elkartzen dira. Bizitzarekiko ikuspegi oso desberdinak dituen eskalatzaile baten irudikapen lasaigarria da, zeinak elkartzen gaituzten loturei buruzko galdera unibertsalak azaltzen dituen.
ARGAZKILARITZA ONENA
THE QUEST FOR INSPIRATION
Pelikula honek aurkezten digu naturaren edertasunarekiko hausnarketa bat eta artista baten etengabeko ahaleginak berau adierazi eta interpretatzeko. Nabaritzen da nola mugitzen den autorea bere argazkien barrena, zeintzuk, zinematografiarekin batera, harrigarriak eta poetikoak diren; gorespen-kantuak ingurugiro basatiei.
FILM LABUR ONENA
DUCT TAPE SURFING
“Duct Tape Surfing” filmaren sortzaileek pertsona ikaragarri bat eta jendearekin partekatzeko istorio miresgarri bat aurkitu zuten. Bost minutu eskasetan, film honek istorio biribila adierazteaz gain, mezu sendo eta itxaropentsua helarazten digu.
EPAIMAHAIAREN SARIA
METAMORPHOSEN
Aparteko zinematografia duelarik, Metamorphosen filmak aspaldiko ingurumen-hondamendi bat eta bere ondorioak pairatzen dituzten pertsonak aurkezten dizkigu. Film honen sortzaileak kemen izugarria erakusten du, bere ikuspegi artistikoa jarraitzen baitu, kosta ahala kosta. Protagonistak errespetuarekin tratatzen ditu eta ikusleei baimentzen die paisaia eder baina pozoitu horren parte diren bizitzetan islatzea.
MENDIKO FILM ONENA
SATI
Sati nahigabearen irudikapen gordina da, eta altitude handiko alpinismoaren ondoriorik latzenak ezagutarazten dizkigu. Alpinista poloniar oso ezagunaren esentzia pizten badu ere, Satik alargunean jartzen du arreta: haren senarraren heriotzaren osteko suntsipena; haren hausnarketak elkarrekin zuten bizitzaren gainean; haren etorkizunarekiko itxaropen eta beldurrak. Egitura xumea, hunkigarria eta goxoa da; hortaz, hurreratzen gaitu filmaren argumentura eta, alpinismoaren eta horri datxezkion arriskuen arteko aurka egitera.
ESKALADAKO FILM ONENA
DEFRAID A DRINGO
Pelikula honek deskribatzen du nola, arroka eskalatzaile nerabe eta indartsu bat, gizon bilakatzen den eta bere bizitzako ibilbidea aukeratu behar duen. Narrazioa benetakoa eta goxoa da; bestalde, haren familia eta komunitatea ezagutzeko aukera emateaz gain, zer nolako harremana duen inguruko paisaia eta animaliekin aurkezten digu. Erakargarri eta liluragarria, pelikulak berekin dakar oso mezu boteretsu bat: norberarekiko leialtasuna.
MENDI-KULTURARI ETA NATURARI BURUZKO FILM ONENA
SOBRE LA MARXA
Film hau, helmuga baino, bidaiaren garrantziari buruzko kontakizun klasiko bat da. Hainbat ikasgai ditu: zein iragankorra den bizitza, etsi eta ez amore ematearen arteko oreka, eta bigarren mailako estatus bat mantentzea harrotasun eta sendotasunarekin. Baina batez ere, istorio honek aurkezten digu nola mantendu ikuspegi artistiko bat, hala eta guztiz ere.
OHOREZKO AIPAMENA
CAMINOS DE AGUA
Lotsagabea, dibertigarria eta atsegingarria da. Film honek hiru egundoko pertsonaia ditu eta, abenturaren benetako sentimendua eta ingurugiro basatiak esploratzean sentitzen den berotasuna transmititzen ditu.
WOP FUNDAZIO SARIA mendizaletasunaren giza-balioen defentsa eta transmisioari
DRAWN, USA
Javier Aldazabalek(Basque Teameko Gerentea), Oscar Gogorzak (alpinista eta kazetari espezializatua) eta Mikel Renteriak (WOP Fundazioko presidentea) osatzen duten epaimahaiak aitortzen du, kontuan hartuta hurrengo hauek defendatzen eta transmititzen dituela: gainditze balioak; ahalegina; lan taldea; sokadarekiko leialtasuna; baikortasuna aldaketa-tresna gisa; alpinismo-jarduerarekiko konpromisoa, familia-ingurunearekiko konpromisoarekin bateragarri egiten duten heinean; baita filmean islatzen den bizi-grina ere, lehen edizioko “WOP Fundazioaren saria mendizaletasunaren giza-balioen defentsa eta transmisioari” DRAWN (AEB) filmari dagokiola.