The Artist – Grand Hotel of Art-en ostatu hartzea artistaren etxean sartzea da, haren izpiritu ernari, urduri eta inkonformistari gorazarre egiten dion leku batean sartzea.
The Artist – Grand Hotel of Art-ek bertaratzen diren gonbidatuen sentsibilitatea pizten du, sormena, xehetasunekiko grina, zaporeekiko jakin-mina eta esperientzia berriak bizitzeko nahia esperimentatzeko.
Hau da The Artist – Grand Hotel of Art-en lekua, ezin zen beste inon egon.
Bilboko barruti artistikoaren bihotzean, Guggenheim Museoaren aurrean eta Arte Ederren Museotik 500 metro eskasera, The Artist – Grand Hotel of Art hiriko bizitza kultural eta artistikoaren protagonista bat gehiago da, bai gonbidatuentzat eta baita bilbotarrentzat ere.