Abenduan egin ohi den Mendi Film jaialdiaz batera, urte osora zabaltzen den Mendi Tour zine eskaintza ibiltaria du bere baitan Asociación Cultural Mendi Film Festival Elkarteak. Mendi Film zinema jaialdia, 2008an Gasteizen sortu zen, eta lehen lau edizioen ostean, 2012az geroztik, Bilbon egiten da.

Mendi Tour zine eskaintza ibiltaria, Euskal Herritik abiatuta Espainia osora hedatzen da.

Asociación Cultural Mendi Festival Elkartea IAMF-International Alliance for Mountain Film-eko kide da, eta EMMOA-Euskal Mendi Museoko patronatuko kide ere bai.