Cookieak webgune zehatz batzuetako orrietan sartzen den ordenagailuaren disko gogorrean edo memorian gordetzen diren testu fitxategi txikiak dira; hala, erabiltzailea berriz konektatzen denean, bere zaletasunak ezagut daitezke. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookieek ezin dituzte bertan bildutako datuak irakurri, informazio pertsonala atzitu edo beste hornitzaileek sortutako cookieak irakurri.

www.mendifilmfestival.com webguneko erabiltzaileei jakinarazten zaie teknologia mota hori beharrezkoa dela funtzionamendu zuzenerako. www.mendifilmfestival.com webgunean zehazki, helburu ezberdinetarako erabiltzen diren cookieak daude:

  • Erregistratu diren erabiltzaileak identifikatu eta ezagutzeko: bai bezeroaren ID bera dutenak, bai saio horrek web-zerbitzarian duen ID bera dutenak.
  • Erosketa prozesuan, erosketa-orgaren edukia ezagutzeko eta erabiltzaileek egiten dituzten erosketak era zuzenean tramitatzeko, aurretik eskatutako produktuak berriz gehitu gabe.
  • Erosketa-organ sartutako produktuen informazioa biltzeko; hortaz, erabiltzaileak ikusgai izango ditu geroko konexioetan, nabigatzailea erosketa prozesua amaitu gabe itxi arren.
  • Webguneko kategorien informazioa biltzeko; hala, orriak arinago bistaratu daitezke.
  • Erabiltzaileak dituen elementuak produktu konparatuen zerrendan gordetzeko.
  • Lehenesten den moneta identifikatzeko.
  • Erabiltzaileak hautatutako hizkuntza identifikatzeko.
  • Dendan saio-hasieraren adierazle bat edukitzeko.
  • Cache memoria desgaituta dagoen ala ez adierazteko, eta erabiltzaileari hori erabiltzea baimentzen zaion adierazteko.
  • Mezu bat jaso den adierazteko.
  • Erabiltzaile batek cookieak erabiltzen uzten duen ala ez adierazteko.
  • Erabiltzaileei, hala nahi izanez gero, webgunearen informazioa sare sozialetan partekatzen uzteko.

 

Cookie gabe nabigatu

Erabiltzaileak beti pertsonalizatu ahalko du cookie erabilera eta, erabiltzailearen nabigatzaileko aukerak aldatuz gero, cookieak biltzea galaraziko du. Hemen arruntenak:

  • Chrome: Chrome-ren menua\Ezarpenak\Erakutsi aukera aurreratuak\Pribatutasuna\Edukiaren ezarpenak\Cookieak\cookieak blokeatu lehenespen gisa.
  • Firefox: Aukerak\Pribatutasuna\Jarraipena\Esan guneei nire jarraipenik ez egiteko.
  • Safari: Hobespenak\Pribatutasuna\Cookieak blokeatu.
  • Explorer: Tresnak\Internet aukerak\Pribatutasuna\Ezarpenak\mugitu graduatzailea erabat gora cookie guztiak blokeatzeko edo erabat behera cookie guztiak onartzeko, eta egin klik “Ados” botoian.

Cookieak erabat blokeatzean, litekeena da webguneko atal batzuk ongi bistaratzea eragoztea.

 

www.mendifilmfestival.com webguneko cookieak ezabatzeko, zure nabigatzailearen konfigurazioa ireki; bertan, domeinuari lotuta dauden cookieak bilatu eta ezabatu ahalko dituzu.

www.mendifilmfestival.com webgunea erabiltzeak esan nahi du onartu egiten direla cookieak erabiltzeko politika horiek eta baimena ematen dela horretarako; beraz, kontrako kasuan, www.mendifilmfestival.com webgunea erabiltzeari utzi beharko zaio, lege-ohar honen “webgunea erabiltzeko baldintzak” atalean deskribatutakoaren arabera.

                                                                   

Sare sozialei buruzko informazioa

Atal honen bitartez, guk parte hartzen dugun sare sozialetan datuen tratamenduari eta erabilerari buruz ditugun politikak jakinarazi nahi dizkiegu erabiltzaileei.

Facebooki dagokionez, “Atsegin dut” botoia sakatuz erabiltzaile bat gure orrialdearen jarraitzaile bihurtzen denean, onartu egiten du bere datu pertsonalak Facebook plataforma honetan bakarrik erabili ahal izatea, gure orrialdea kudeatu dezagun eta txataren bitartez gure jarraitzaileekin ditugun bi norabideko komunikazioak manten ditzagun.

Nolanahi ere, tratamendu hori sare sozial honetako pribatutasun-politiken mende dago eta erabiltzaileak ondorengo esteka honetan kontsulta dezake: http://www.facebook.com/policy.php. Jarraitzaile bihurtuz gero, gurekin bat egin duten kide edo jarraitzaileen zerrenda eskuratu ahal izango dugu.

Jakinarazi nahi dugu, halaber, erabiltzaile bat jarraitzaile egiten bada, argitaratzen ditugun albisteak bere horman ere agertuko direla eta, hark iruzkinak egiten baditu, gurean agertuko direla eta gainerako jarraitzaileek ikusi ahal izango dituztela bere iruzkinak zein bere profileko izena, eta, hala egokituz gero, bertan duen argazkia. Nolanahi ere, erabiltzailearen erantzukizuna da sare sozialaz egiten duen erabilera.

Ez ditugu erabiltzaileen datu pertsonalak erabiliko aurreko paragrafoetan adierazitakoak ez diren helburuetarako, ezta sare soziala ez den beste ingurune batetik informazioa bidaltzeko ere.

Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan aitortzen diren eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideei dagokienez, Facebookek horrelakoetarako baimentzen dituen aukeren arabera bakarrik jardun ahal izango dugu, eta horiengana zuzendu beharko dugu erabiltzaileek honelako eskubideren bat gauzatu nahi badute.

Edonola ere, edozein unetan gure orrialdearen jarraitzaile izateari utzi diezaiokete, "Ez dut atsegin" botoian sakatuz. Orduan ezingo genituzke haren datu pertsonalak eskuratu, baina Facebookek gure horman aldez aurretik egin dituen iruzkinak gorde ditzake.

Twitterri dagokionez, “Jarraitu” botoian sakatuz erabiltzaile bat gure jarraitzaile bihurtzen denean, jarraitzen gaituzten pertsonei buruzko informazioa eskuratu dezakegu: esate baterako, erabiltzaile-izena, argazkia (baldin eta erabiltzaileak bere profilean argazkiren bat jarri badu), eta egindako iruzkinak edo “Tweetak”; baita profilean argitaratutako gainerako informazioa ere, adibidez, zure jarraitzaileak eta zuk jarraitzen dituzun erabiltzaileak, nahiz eta informazio hori ez erabili.

Twitterren jarraitzen gaituzten erabiltzaileen datuak “Tweet” horiek edo haiekin trukatzen ditugun mezuak kudeatzeko eta horiei erantzuteko bakarrik erabiltzen ditugu. Sare sozial honetako pribatutasun-politika hurrengo estekan kontsulta daiteke: https://twitter.com/privacy.