Bilboko Koral Elkarteko gerentea eta Arabako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa da. Fernando Velázquez konpositorearekin batera, zinemarako soinu banden grabazioen ekoizpen eta kudeaketan lan egin du, Netflix, HBO, Sony eta Warner bezalako ekoiztetxeekin elkarlanean. Halaber, Donostiako Musika Hamabostaldian, Euskadiko Orkestran, Musika Zabalpeneko Zentro Nazionalean (CNDM) eta Madrilgo Auditorio Nazionalean jardun du lanean. Zeharkako Flauta lizentziaduna da (Musikene), eta Kultura Kudeaketako (Arte Eszenikoak eta Musika) Masterra du (ICCMU eta SGAE). Interpretazioan (Liceu) eta Erakunde Kulturalen Komunikazioan (ICCMU) graduondokoak ditu, eta interpretazioan trebatua da Holandan eta Ingalaterran. Ikuspegi artistikoa eta esperientzia teknikoa uztartzen ditu, ikus-entzunezkoen eta musikaren mundurako begirada diziplinarteko eta integrala eskainiz.
Hautatu hizkuntza