
Bilbo, 2025eko abenduak 8. Giro apartarekin, lehen txanpa jendetsua izan du BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiak. Ostiraletik iganderako hiru egunak bizi-bizi joan dira, pizgarriz beteta.
Pelikula estreinaldietan, Javier Álvarok ‘Oiarzabal. Entre Juan y Juanito’ ekarri du Hasera Ekitaldi hunkigarri eta jendetsuan, Mikel Urdangarinek Unai Basurko itsas-gizonari buruzko ‘Itsasora’ estreinatu du, Gorka Ipiñazar-Haizea Huegun tandemak Gotzon Huegun artistari buruzko ‘Sinkronia’. Nazioartean sona handia duten ‘Best Day Ever’ -Greg Durso eta Allie Bianchi kirolari egokitu protagonistak bertan zirela-, edota ‘In Cold Blue’ Victor de le Rue eskiatzailearena, ‘B-I.G. A World First’ Jacob Schubert eskalatzailearena-, edota ‘Climbing for Life’ Junko Tabe alpinista zenari buruzko fikziozko pelikula ere nabarmendu dira.
Edurne Pasabani buruzko komikiak sekulako harrera izan zuen larunbateko aurkezpenean. Protagonista bera, Ramon Olasagasti gidoigilea, Cesar Llaguno ilustratzailea, Felipe H.Navarro koloreztatzailea eta Argiñe Areitio SUA Argitaletxeko editorearekin batera aritu zen lana aurkezten, eta jarraitzaileentzat liburuak sinatzen.
Aste barruko gonbidatuak: Antoine Le Menestrel, Boris Peters, Andrew Davis, Jesus Mari Lazkano eta euskal zinegileak
Astelehena 8
· Antoine Le Menestrel: eskalatzaile eta funambulista frantziarrak ‘Bátisseurs de reves Athomiques!’ pelikula ( 17.00etako saioa) eta ‘Folambule’ liburua (19.00etako saioa) aurkeztuko ditu.
· Jon Mendizabal zuzendariak ‘Aldabide’ estreinatuko du, Gorbeiako Itxinan jarduten duten Oskar Etxebarria eta Carlos Arranzekin (12.00etako saioa)
· Jesus Mari Lazkano artistak ‘Natura Fugit’ animaziozko lana aurkeztuko du (19.45eko saioa)
Asteartea 9
· Unai Jaureguibeitia zuzendariaren ‘Tras la huella noruega’ estreinaldia (17.30eko saioa).
· Boris Peters zuzendariak ‘See what I saw’ film laburra aurkeztuko du, Pakistanen egina.
· Iñigo Lamana zuzendariaren ‘The Road we never rode’ estreinaldia (19.30eko saioa).
Asteazkena 10
· Andrew Davis idazle eta ilustratzaileak ‘Mapping the mountains’ liburua aurkeztuko du (16.00etako saioa)
Osteguna 11: Mendien nazioarteko eguna
· Isabel Díaz Novo zuzendariaren ‘Lady Everest’ estreinaldia (16.00etako saioan)
· Jean-Michel Jorda zinegile eta idazlearen ‘Trovador de las cumbres’ liburu aurkezpena (16.00etako saioa)
· Ibon Gaztañazpi zuzendariaren ‘Errio’ doumentalaren emanaldia
‘Harri Orri Arkatz’ pelikularen estreinaldia, Jon Herranz zuzendariarena, Expocroquis proiektuaren azken ginga





























