Kurt Diemberger-ek Mendi zinemaldien nazioarteko elkargoaren (International Alliance for Mountain Film-IAMF) Sari Nagusia jaso du Jabier Baraiazarraren eskutik, Bilbao Mendi Film Festivaleko zuzendaria eta IAMF-ko presidentea.
IAMF-ak mendi zinemagintzari ekarpen esanguratsua egin dioten pertsonaiei ematen die Sari Nagusia eta aurtengoa Kurt Diembergerri eman diote, haren zinemagintzako eta mendiko ibilbideen aitortzan.
Sari ekitaldia, Bilbao Mendi Film Festivaleko programazioaren barnean ospatu da, eta saridunak “Sekretuak eta Gailurrak” Mendi Talk-a eskeini du, bere ibilbideaz hitz egiten.
Kurt Diemberger (1932 Austria, urte askoz Italian bizitutakoa), digitalizazio aro aurreko maisu handietako bat da mendi zinemagintzan, eta alpinista gisa sekulako kurrikulua du: Broad Peak (1957) eta Dhaulagiri (1960) gailurretan lehenengoak izan ziren bi taldeetako kide izan zen, eta Makalu (1978), Everest (1978), Gasherbrum II (1979), eta K2 (1986) zortzimilakoak ere eginak ditu; Alpeetan izotz eta haitz eskalada igoera asko egindakoa da, eta mundu osoko mendietan ibilia da. "Zortzimiletako kameralaria" goitizenez ezagutzen da, teknologia elektronikoa gailendu aurreko aroan Himalayako mendi garaietan grabaketak egiten zituen bakanetakoa baitzen. Luzez jardun zuen filmagintzan, oparoa da haren filmografia, mendiko zinemagintzan erreferentziazko lan asko, berdin gailurrei eta mendi igoerei buruzkoak, explorazio abenturei buruzkoak, nahiz erreportaia etno-antropologikoak. Mendiko gaiei buruzko idazle gisa ere emankorra izan da oso.
 IAMF GRAND PRIZE
 http://www.mountainfilmalliance.org/grand-prize/
  
 2018 KURT DIEMBERGER
 2017 GILLEZ CHAPPAZ
 2016 SENDER FILMS
 2015 ANNE, ERIK and VÉRONIQUE LAPIED
 2014 ERIC CROSLAND and DAVE MOSSOP, SHERPAS CINEMA
 2013 ALASTAIR LEE
 2012 ERMANNO OLMI
 2011 PAVOL BARABÁS
 2010 HANS-JÜRGEN PANITZ
 2009 LOTHAR BRANDLER
 2008 SEBASTIÁN ÁLVARO
 2007 MICHAEL BROWN
 2006 DIRECTORATE GENERAL FOR TELEVISION SWITZERLAND
 2005 JEAN-PIERRE BAILLY
 2004 FULVIO MARIANI
 2003 LEO DICKINSON
 2002 GERHARD BAUR
 
    
    





















 
  






