Hautatu hizkuntza
Bina Shah idazle pakistandarra ez da Mendi Film Festivalera etorriko. Abenduaren 11ean, igandez, Sala BBKn, goizeko 11:00etan, Pakistan eta herrialde musulmanetako Emakumeen ahalduntze bideez hitzaldia eskaintzekoa zen, eta bertan behera utzi behar izan du osasun arrazoiak tarteko. Ezin izango du Bilbora bidaiatzeko sendagiria garaiz jaso. Mendifilmeko egitarauan haren hitzaldia bertan behera utzi behar izan dugu beraz.
Patxi Razkinen Erantzun zuzena lana da Bilbao Mendi Film Festivaleko Mendi Short laburmetrai amateurren hirugarren lehiaketako irabazlea.
SKALABENTURA markaren bidez Telkon Koopetariba Mendi Filmeko laguntzaileen artera batu da.
Eskaladan eta mendian duten jakituria aberasgarri zaigu, baita lan bertikaletan duten esperientzia ere.
Aurkeztu da jada Bilbao Mendi Film Festivalaren bederatzigarren edizioa, Bizkaiko hiriburuan abenduaren 9tik 18ra egingo den mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinema jaialdia. Ekitaldian izan dira Nora Sarasola (Bilbao Ekintzako Zuzendari Orokorra), Carlos Sergio (Bizkaiko Foru Aldundiko kirol aholkularia), Leire Aragon (BBK Fundazioko Gizarte Ekintza zuzendaria), eta antolakuntzaren izenean Eduardo Martinez (Presidentea) eta Jabier Baraiazarra (Zuzendaria).
Sir Chris Boningtonek jasoko du The walk On Project Fundazioaren (WOP) Saria mendizaletasunaren balioen defentsa nabarmenduz.
Iaz CVCEPHOTO nazioarteko argazkilaritza lehiaketako ale onenekin Metroan eginiko erakusketak 2 milioi ikusletik gora izan zituen! Bada, aurten ere Bilboko Metroko hainbat geltokitan ikusi ahal izango dira mendiko argazki lehiaketa honen 2. edizioko 20 ale nabarmenenak, bertatik pasatzen diren erabiltzaileen gozamenerako.
9. Bilbao Mendi Film Festivaleko sarrera eta abonu guztiak eskuragai daude webgune ofizialaren bidez.
Bonuak jada eskuragarri webgunean bertan: BONUAK
Sarrera solteak datorren astetik aurrera (az 21-27) egongo dira eskuragai.
Azaroaren 18ra arteko epean zabalik da Bilbao Mendi Film Festivalaren Mendi Short film laburren lehiaketan lanak aurkezteko tartea.
CVCEPHOTO nazioarteko argazkilaritza lehiaketarekin uztarri berean jarraitzen dute Bilbao Mendi Film Festivalak eta Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak. Iaz egin bezala, aurten ere Bilboko Metroan erakutsiko dituzte lehiaketako alerik onenak. Mendi jardueran oinarritutako argazki bikainak Metroko geltoki esanguratsuenetako sarrera-irteeretan ikusi ahal izango dira abenduan.
‘Pan Aroma’ italiar Dolomitetan Lavaredoko mendebaldeko orratzaren horma tentea bertikalean gurutzatzen duen eskalada lerroa (8c/500m) da. Panoramika hori da Bilbao Mendi Film Festivaleko 9. edizioko irudi ofizialaren eszenarioa.
Indarrak batu dituzte Coupe Icarek eta Bilbao Mendi Film Festivalak. Hegan jarriko gaituzte haien eskutik hartuta datorren irailaren 22tik 25era!
Frantziako Auvernia-Rhone-Alpeak eskualdeko St Hilaire du Touvet-Lumbin Isére inguruetan egiten den jaialdia da Coupe Icare, hegaldi libreko bilkura erreferentea mundo osoan, 90.000 bisitari eta zale hartzen dituen ekitaldia.
Bilbao Mendi Film Festivala aurtengo edizioko gonbidatu berezia izango da ‘Les Icares du Cinema’ jaialdian, Coupe Icare-ko ardatzetako bat, eta gure azken edizioetako laburmetraiarik onenak programatu ditugu han proiektatzeko.
Page 22 of 25