Hautatu hizkuntza
Azaro honetan, Kazuya Hiraidek, hiru Urrezko Piolet dituen alpinista, Europako hainbat hiri bisitatuko ditu bere mendiko ibilbidea kontatzeko. Azaroaren 22an estreinatuko da, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2022ren atariko gisa, Euskalduna Jauregian. 2002tik gaur egun arte eginiko bidearen berri emango du, hiru Urrezko Piolet jasotzeko balio izan dioten espedizioak azpimarratuz eta, batez ere, lorpen horietara bidean izandako porrotak balioetsiz.
Bilbo Mendiko, Abenturako, Muturreko Kiroletako eta Naturako Zinemaren nazioarteko epizentroa izango da aurten ere, abenduaren 9tik 18ra bitartean. 14 herrialdetako 59 film dira BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 15. edizioan proiektatzeko hautatu direnak.
Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunarekin (Global Climate Action Day) bat eginez, BBK Klima Zikloaren bigarren edizioa hasiko da urriaren 24an, BBK, EITB eta Mendi Film Festivalen arteko lankidetza-hitzarmenari esker. Zikloa urriaren 24an eta 25ean izango da BBK Salan, 19:00etan.
Mendi Tourrak 8 geldialdi eta mendiko eta abenturako zinema onenaren 13 saio izango ditu urriaren bigarren hamabostaldian, Gipuzkoan, Bizkaian, Gaztela eta Leonen, Kanaria Handian eta Espainiako hiriburuan, Madrilen.
WOP-The Walk On Project fundazioak eta Mendi Film Festival Elkarteak, WOP Mendi Film 2022 Saria Eduardo Martínez de Pisón geografo, idazle eta alpinistari emango diote. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 15. edizioan egingo da ekitaldia, 2022ko abenduan (9tik 18ra).
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 15. ediziorako sarreren packen salmenta aktibatu da. Lehen fasea: irailaren 16tik urriaren 16ra.
Mendi Film 2008an sortu zenetik, 15 urte bete dira. Edizioak ere hainbat, beraz 2022ko abenduaren 9tik 18ra egingo dena 15.ena izango da. Han lehian parte hartuko duten pelikulen zerrenda urrian publikatuko da, eta hortik aurrera jakinaraziko da zein gonbidatu, zuzendari, ekoizle eta atleta protagonista bilduko diren abenduan geurera.
Mendi Tourrak udazkeneko agenda prest du mendiko zinemarik onena, puntako aretoetan aurkezteko. Urnietako Sarobe antzokian hilaren 22an abiatuko da, eta 16 herri/hiritan barrena zabalduko da azaroaren 19a arte, guztira 26 zine saio eskainiz. Handik aurrera, foko guztiak jaialdi nagusiaren 15. Edizioari begira jarriko dira, abenduaren 9tik 18ra egingo den BBK mendi Film Bilbao Bizkaia.
Aurtengo negu-udaberriko sasoian 29 egoitza izan zituen Mendi Tourrak, eta 7.100 ikusle bildu ziren saioetan. Arrakasta horri segida emateko, hemen udazkenean gehitu diren egoitzen zerrenda:
URNIETA irailak 22
SANTANDER urriak 3-4-5
PUNTAIK-PUNTA ARRASATE urriak 14
GETARIA urriak 16
MADRID urriak 17-18-19-20
LEÓN urriak 17-18
SALAMANCA urriak 17-18
SANTA BRÍGIDA – GRAN CANARIA urriak 21
SOPELA urriak 29
MARKINA-XEMEIN urriak 30
TERUEL azaroak 5
ERRENTERIA azaroak 10-11
TORRELAVEGA azaroak 12
BASAURI azaroak 15
GEO MENDI TOUR EHU/UPV VITORIA-GASTEIZ azaroak 16-17
POTES-LIÉBANA azaroak 18-19
Iazko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian gehien nabarmendutako pelikulak ikusi eta gozatu ahal izango dira Mendi Tour hauetan: Mendiak-1976, Black Ice, Jötunn, Amagana, The Wall of Shadows, Le Cavalier Mongol, The Traverse, Action Directe, La Pantalla Andina… Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikula zoragarriak.
Aurtengo BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia edizioko Epaimahaia ondoko 5 kidek osatuko dute: Lisa Stolze, Laura Zumiani, Iratxe Fresneda, Josué Vergara eta Albert Pascual.
2022ko Mendi Tourrak neurria hartu dio aro berriari, pandemia bolada atzean utziz. Mendiko pelikula puntakoenak, areto onenetan. Eta horrekin jendea, ikusleak, Mendi Zaleak, berriro zinema saioetan elkartzen ari gara.
Eduardo Martínez (Mendi Film), Ricardo Hernani (EMF-FVM) eta Zigor Egia (EMF-FVM) Bilboko Zabalgune eraikinean bildu dira, Mendi Filmen bulegoan.
Euskal Mendizale Federazioak eta Mendi Film Festival Elkarteak 2022-2024 hitzarmena adostu eta sinatu dute. Sokada berean lankidetzan aritzeko urrats irmoa eman dute hala, bi presidenteek, Zigor Egiak (EMF-FVM) eta Eduardo Martinezek (Mendi Film).
Mendi Film Bizkaia Ternua Bekaren 3. deialdian izen-emateko epea 2022ko maiatzaren 31ean agortuko da.
10.000€-ko Beka + Aholkularitza programa + BBK mendi Film Bilbao Bizkaia 2023 zinemaldian estreinaldia, Mendiko Kulturarekin lotutako zinemagintza eta ikus-entzunezko ekoizpen munduan zuzendari gazteak sustatzeko xedez.
"Ski is Life" argazkia da gure aurtengo edizioko irudi nagusia, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia posterra saria irabazi du CVCEPHOTO lehiaketan. Sandi Bertoncelj argazkilari esloveniarraren lana da, hain zuzen duela 2 edizioko irudi nagusia ere ekarri ziguna, 2020ko "Into the Light" hura.
Elkartuta, lehen bezala orain ere, baina aurrez aurre batzartzeko aukeran. Hunkigarria izan da IAMF-Mendi Zinemaren aldeko nazioarteko elkargoko kideon batzarra 70. Trento Film Festivalean. Baziren bi urte, pandemia tarteko, aurrez aurreko batzarrik egin izan ezinda, eta Trento bezalako testuinguru sinbolikoan bildu gara IAMF-ko 28 kideak: mundu osoko 26 mendi zinemalditako ordezkariak, Torinoko Museo della Montagna eta Mendiko Zinema artxiboa.
Jabier Baraiazarra, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko zuzendaria, IAMF-ko Presidentea da egun.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilak 20. Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Murgian eta Laguardian estreinatuko da apirilaren 22an eta 23an, ondoz ondo.
Page 4 of 25